61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 3ko 11E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, gizarte boluntarioen arloan programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen entitateei diru-laguntzak emateko 2017ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 334347 eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Xedea.

Deialdi honen xedea da gizarte boluntarioen arloan programak garatzen dituzten gizarte zerbitzuen entitateei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea 2017. urterako.

Diru-laguntza horien bidez helburu hauek lortu nahi dira: batetik, herritarrei aukera ematea boluntariotza lanetan parte har dezaten eta parte-hartze hori sustatzea eta bideratzea, eta bestetik, arreta hartzen duten pertsonen eta giza-taldeen beharrak asetzeko ekintzak sustatzea eta bultzatzea.

Onuradunak.

Gizarte zerbitzuen arloko elkarte eta entitate irabazi-asmorik gabeak izan daitezke diru-laguntza hauen onuradun, baldin eta, Nafarroan helbideratuak egonda, gizarte zerbitzuen arloko programak garatzen badituzte boluntarioen bidez pertsonen edo giza-talde batzuen alde.

Toki administrazio publikoak ezin dira diru-laguntza hauen onuradun izan, ezta haien menpeko edo haiei lotutako entitate, erakunde edo sozietateak ere.

Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 3ko 11E/2017 Foru Aginduan jaso dira, eta hura ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Aurkezteko epea: 30 egun naturalekoa, aipatu foru agindua (Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 3ko 11E/2017 Foru Agindua) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 3an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1702814