61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2017ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko martxoaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Altsasun, 2017ko martxoaren 13an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L1703261