61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Alkatetzaren eginkizunen eskuordetzea

Zubietako alkate udalburuak, Ernesto Dominguez Olea, ondoko ebazpen hau eman du 2017ko martxoaren 17an:

“Kontuan izanda Zubietako udalerritik kanpo egonen naizela apirilaren 2tik 7a arte.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan ezarritakoa: ‘alkateordeek izendapen hurrenkeran ordezkatuko dute alkatea, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).’

Ikusirik Imanol Baleztena Elizalde jauna Entitate honetako alkateorde izendatu zela 2015eko ekainaren 15eko Alkatetzaren ebazpenean; 2015eko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 29an, argitaratu zena.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatutakoa deusetan ukatu gabe, ezen alkatea kanpoan dagoenean, edo eri nahiz ezindurik baldin badago, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren haren esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta 44.1 artikuluak (aplikagarria baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluak hara igortzen duelako) ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zubietako Udaleko alkateorde Imanol Baleztena Elizalde jaunaren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2017ko apirilaren 2tik aurrera, udal mugapetik kanpo egonen naizelako.

Bigarrena.–Aipatutako ordezpenaren iraupenak 6 eguneko muga izanen du, 2017ko apirilaren 7a arte hain zuzen ere.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Zubietako Herriko Etxeko iragarki oholean ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela lege beraren 43. artikuluan ezarritakoaz baliatuz nik haren esku utzitakoari uko egin.

Bosgarrena.–Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.”

Zubietan, 2017ko martxoaren 17an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1703409