61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Aurrekontuko 1, 2, 3, 4 eta 5/2017 aldaketak.
Hasierako onespena

Udalak, 2017ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren aldaketa Udalaren 2017ko aurrekontuan, hurrenez hurren gastu hauei aurre egiteko: “Zurukuaingo PDC-4 kostuak banatzeko proiektua”, kultur teknikaria kontratatzea, animatzaile soziokulturala kontratatzea, San Juan gotorlekuko prospekzio arkeologikoa (Arandigoien) eta Ubagua ibaiaren zubia eta seinalizazioa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aritzalan (Deierrin), 2017ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Ramiro Urra Marcotegui.

Iragarkiaren kodea: L1703226