61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Ordenantza, Ultzamako Udalaren herrilurretako ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Ultzamako Udalaren herrilurretako ondasunen aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa”, herrilurren eta herrilarreen aprobetxamenduaren arautzeari buruzko 16.etik 25.era bitarteko artikuluetan (biak barne) ezarritakoari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta eta Udaletxeko iragarki oholean paratuta, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Larraintzarren, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1703179