61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Bere garaian Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko Kontzejuen
alde egindako hornidurako eta saneamenduko
eskumenen eskuordetza ezeztatzea

Ultzamako Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki du, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

–Ezeztatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza, Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko mugapeei dagokienez, Ultzamako Udalak 1990eko abenduaren 19an kontzeju horien alde egindakoa.

–Horretarako, erabaki da Ultzamako Udalak bere gain hartzea orain arte Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko Kontzejuen ardurapean egon diren eskubide eta betebehar guztiak, edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.

–Erabaki hau igortzea Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko Kontzejuei, Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari eta NILSA enpresa publikoari.

–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. atalaren edukiarekin bat.

Larraintzarren, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1703178