61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Hornidurako eta saneamenduko eskumenak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea, Arraitz-Orkin,
Auza eta Suarbeko mugapeei dagokienez

Ultzamako Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki du, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela:

–Edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen esku uztea, Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko mugapeei dagokienez, honako baldintza hauen arabera:

–Eskuordetza modu iraunkorrean eginen da, eta ondorioak sortuko ditu 2017ko apirilaren 1ean.

–Eskuordetzaren edukia, norainokoa eta baldintzak Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen estatutuetan adierazitakoak dira; estatutuok 2011ko otsailaren 9an onetsi, eta 2011ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 18an.

Horretarako, Ultzamako Udalak zerbitzua emateko behar diren baliabide ekonomikoak eta materialak emanen dizkio Mankomunitateari, hori guztia bat etorrita estatutu horiekin eta Mankomunitateko organoek modu baliozkoan hartzen dituzten erabakien edukiarekin.

–Horrenbestez, erabaki da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak bere gain hartzea orain arte Ultzamako Udalaren esku zeuden eskubide eta betebehar guztiak, Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko mugapeetan edateko uraren hornidura eta saneamendua egiteko eskumenei dagokienez.

–Erabaki honen berri ematea Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateari, Odieta eta Anueko Udalei eta Arraitz-Orkin, Auza eta Suarbeko Kontzejuei.

–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. atalaren edukiarekin bat.

Larraintzarren, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1703176