61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

2017ko aurrekontuaren espedientea. Hasierako onespena

Petilla Aragoiko Udalak, 2017ko otsailaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201., 202. eta hurrengo artikuluetan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko ediktuen oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Petilla Aragoin, 2017ko martxoaren 3an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1703202