61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ediktua. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga. 2017. urtea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko apirilaren 12an amaituko dela borondatezko epea, Ibilgailuen Zirkulazioaren gaineko Zerga dela bide 2017. urterako igorritako kuotak ordaintzeko.

ORDAINKETA Caixabank-en, Euskadiko Kutxaren, Nafarroako Rural Kutxaren, BBVAren, Banco Santanderren eta Banco Popularren edozein bulegotan EGITEN AHAL DUZU entitate bakoitzak ezarritako ordutegian, bai eta INTERNETen ere, gure web orriaren bitartez: www.pamplona.es.

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2017ko martxoaren 13an.–Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko zuzendaria, Gerardo Hurtado Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1703313