61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Tasak, Virgen del Castillo Zahar Etxea.
Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, berretsi zuen Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak 2016ko abenduaren 29an hartutako erabakia. Haren bidez, hasiera batean onetsi ziren zahar etxe horretan 2017ko ekitaldian indarra izanen duten tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Erabaki hori 2017ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 19an, baita Miranda Argako udaletxeko ediktu oholean ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren legedian xedatuari jarraikiz.

Hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon da, eta epe horretan inork ez du horren gainean erreklamazio, kexa edo oharrak egiteko inolako idatzirik aurkeztu. Beraz, 2017ko ekitaldian Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxean indarra izanen duten tasak behin betiko onetsirik gelditu dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEKO PATRONATUA

2017. urteko tasak

Laguntza behar dutenak: 1.931,00 euro/hilabetea.

Beren buruaz baliatzen direnak: 1.004,85 euro/hilabetea.

Beren buruaz erdizka baliatzen direnak: 1.272,17 euro/hilabetea.

Erdizkako mendekotasuna dutenak: 1.604,00 euro/hilabetea.

Eguneko egonaldiak (eguneko tasa): 10,03tik 50,13 eurora bitarte, plaza motaren arabera, hau da, laguntza behar duena edo bere buruaz baliatzen dena ote den, eta laguntzak egun bakoitzean zenbat denbora irauten duen.

Miranda Argan, 2017ko martxoaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1703205