61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOTZA

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Lotzako Kontzejuko Batzarrak, 2017ko martxoaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2017ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lotzan, 2017ko martxoaren 10ean.–Kontzejuko burua, Rubén Goñi Viguria.

Iragarkiaren kodea: L1703200