61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 920 eta 537. lurzatietan. Hasierako onespena

Iturengo Udalak, 2017ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Iturengo 2 poligonoko 920 eta 537 lurzatiei dagokiona, 920. lurzatiko etxebizitza handitu ahal izateko. Unai Bereau Etulain jauna da espedientearen sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Iturenen, 2017ko martxoaren 13an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1703292