61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Ehiza barrutiaren eraketa

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua bete daitezen, aditzera ematen da iragarki hau, Ezkurrako ehiza barruti berria hamar urterako eratzeari buruzkoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabost egun baliodunean irekita egonen dela epea Ezkurrako mugapeko lurren jabeek aukera izan dezaten adierazteko ez dutela beren lurrak eratu gogo den barruti horretan sartzea nahi.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Ezkurrako udal mugape guztia.

Ezkurran, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, Julián Gogorza Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1703271