61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Alkatetzaren ordezkapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluak eta ondokoek xedatzen dute alkatea herrian ez dagoenean, eta alkateak horrela izendatuta, alkateordeari dagokiola hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2017ko apirilaren 11tik 20ra, bi egunak barne, Etxalartik kanpo nagoen egunetan, Jose María Maya Ariztegui zinegotziaren esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Honen berri ematea Jose María Maya Arizteguiri eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ager dadin agintzea.

3. Udalbatzaren lehen bilkura arruntean ebazpen honen berri ematea.

Etxalarren, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1703244