61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Ziraukiko Udalak, 2017ko otsailaren 22an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen katastroko 1. poligonoko 355. lurzatiaren determinazio xehakatuen xehetasun azterlana, José Javier Iturgáiz Samaniegok sustatua, lurzatian den eraikinaren jarraian egin gogo den eraikinaren lerrokadurak ezartzeko, espedienteko agirian idatzirik dagoen moduan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Ziraukin, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1703393