61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, deialdiarena. Deialdi horren bidez diru-laguntzak emanen zaizkie eta hitzarmenak eginen dira herriko elkarteekin kirol jarduerak antolatzeko. 2017. urtea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans): BDNS (Identifikazioa): 338318.

Lehenbizikoa.–Entitate onuradunak: Berriozarko elkarteak.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Berriozarko elkarteei laguntzak emateko araubidea ezartzea, kirol alorrean egiten dituzten jarduerak laguntzeko: laguntzak kirol elkarteei, taldeei edo kirolariei.

Hirugarrena.–Laguntzak eskatzeko betekizunak.

3.1. Elkarteenak:

a) Legez eraturik egotea eskabidea aurkezten den egunean.

b) Tokiko Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik egotea (edo eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen inskripzioa bukatua izatea) eta erregistroko datuak eguneratuak izatea.

c) Elkartearen egoitza Berriozarren edukitzea.

d) Pertsona fisikoena: Berriozarren erroldaturik egotea: bakarkako modalitateak.

e) Eguneraturik izan beharko ditu bere zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Udalaren tributuei dagozkienak.

3.2. Programatutako jarduerenak:

a) Publikoak izatea eta Berriozarko auzokide guztiei irekiak.

b) Kasuan kasuko Udal alorrari diruz lagundutako jardueren berri emanen zaio, tenorez eta behar diren datuekin, haiek argitaratzeko agendetan eta Udal webgunean.

c) Ikuskizuna izatea, herriaren ordezkaria, araututako lehiaketa batean parte hartzea, interes orokorrekoa izatea.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntza hauetarako, Berriozarko Udalak 2017ko aurrekontu arruntetan jarritako zenbatekoa honako hau da: 820 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Udalaren erregistroan aurkeztuko dira eskabideak, 2017ko apirilaren 3tik 12ra. Epe hori luzaezina izanen da.

Berriozarren, 2017ko otsailaren 22an.–Alkatea, Raúl Maiza.

Iragarkiaren kodea: L1703498