61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, deialdiarena. Deialdi horren bidez diru-laguntzak emanen zaizkie euskara, kultura eta berdintasun arloetan 2017an jarduerak egiten dituzten herriko elkarteei

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans). BDNS (Identifikazioa): 336113.

Lehenbizikoa.–Entitate onuradunak:

Berriozarko elkarteak.

Bigarrena.–Xedea:

deialdi honen xedea da Berriozarko elkarteei laguntzak emateko araubidea ezartzea, honako alor hauetan egiten dituzten jarduerak laguntzeko: Kultura, Euskara, Berdintasuna eta Bestak.

Hirugarrena.–Laguntzak eskatzeko betekizunak:

3.1. Elkarteenak:

a) Legez eraturik egotea eskabidea aurkezten den egunean.

b) Elkartearen egoitza Berriozarren edukitzea.

c) Tokiko Elkarteen Udal Erregistroan inskribaturik egotea (edo eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen inskripzioa bukatua izatea) eta erregistroko datuak eguneratuak izatea.

d) Eguneraturik izan beharko ditu bere zerga betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Udalaren tributuei dagozkienak.

3.2. Programatutako jarduerenak:

a) Publikoak izatea eta Berriozarko auzokide guztiei irekiak. Horretarako, horien berri emanen zaie behar adina Berriozarko biztanleei.

b) Kasuan kasuko Udal alorrari diruz lagundutako jardueren berri emanen zaio, tenorez eta behar diren datuekin, haiek argitaratzeko agendetan eta Udal webgunean.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntza hauetarako, Berriozarko Udalak 2017ko aurrekontu arruntetan jarritako zenbatekoa honako hau da:

Kultur arloa: 50.000 euro.

Euskara arloa: 4.500 euro.

Berdintasun arloa: 1.500 euro.

Besta arloa: 6.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Udalaren erregistroan aurkeztuko dira eskabideak, 2017ko apirilaren 3tik 12ra. Epe hori luzaezina izanen da.

Berriozarren, 2017ko martxoaren 8an.–Alkatea, Raúl Maiza.

Iragarkiaren kodea: L1703487