61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, deialdiarena. Deialdi horren bidez diru-laguntzak emanen zaizkie prebentzio, sustapen eta gizarte lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten entitateei (parte-hartze sozialeko eta irabazi asmorik gabeko entitateei)

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 338262.

Xedea:

Arau hauen bitartez, prozedura ezartzen da Berriobeitiko Udalak bere eskumeneko eremuan eman edo ezartzen dituen diru-laguntzak eskatu, eman, justifikatu eta ordaintzeko; ondoko ekintzetarako, bereziki:

–Diru-laguntzak emateko sistema ezartzea, parte-hartze sozialeko entitate irabazi asmo gabeendako, baldin proiektuak garatzen badituzte herritarren beharretara egokitutako gizarte lankidetzarako, prebentziorako eta sustapenerako.

–Irabazi asmorik gabeko entitateen programak bulkatzea, horien helburua baldin bada edukiak garatzea eta laguntza teknikoa ematea elkarteei eta beste entitate batzuei, gizarte arazoen prebentziorako eta arazoak dituzten pertsonak laguntzeko eta gizarteratzeko proiektuak garatzeko.

–Baterako jarduketak sustatu edo bulkatzea, hainbat baliabideren lankidetzaren bitartez, sostengurako gizarte sareen garapenean lagunduz.

–Gizarte sarea eta boluntarioen lana sustatzea, komunitatearendako baliabide egonkorrak baitira, biztanleriako zenbait talde edo sektoreren gizarteratze beharretara egokituak.

Epea:

Hilabeteko epea dago eskaerak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Berriobeitin, 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1703486