61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko martxoaren 17an hartutako erabakiarena. Horren bidez diru-laguntzen deialdia onetsi da 2016-2017 ikasturtean Barañaingo ikastetxeetan Guraso elkarteek jarduerak egiteko

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 338254.

a) Onuradunak: Barañaingo Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta hitzartuetako guraso elkarteak.

b) Xedea: Barañaingo ikastetxeetako ikasle eta gurasoen prestakuntza integralari laguntzeko proiektu eta ekintzak sustatzea. Ikastetxeak ekimen publikokoak edo pribatukoak izan daitezke. Horretarako, laguntza ekonomikoak emanen zaizkie ikastetxeetako guraso elkarteei.

c) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 10.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1703490