61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRUAZU

2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onetsi dira Udalaren 2017ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 2an.

Diru-sarreren zerrenda kapituluka:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 34.435,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 200,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 6.680,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 42.745,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 5.541,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 89.601,00 euro.

Gastuen zerrenda, kapituluka:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 14.286,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 43.790,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.525,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.000,00 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 89.601,00 euro.

Uharte Arakilen, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Peio Betelu Gamboa.

Iragarkiaren kodea: L1703221