61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udal Planeko egiturazko aldaketa, Munetako
7. poligonoko 10. lurzatiari dagokiona.
Hasierako onespena

Allingo Udalak, 2017ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko aldaketa, Munetako 7. poligonoko 10. lurzatiari dagokionez. Julián Echeverría Salinasek sustatu du, eta aldaketaren helburua da hiri lurzoru gisa sailkatzea (Munetako UNC-4 unitatea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarri bezala –martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legeak aldatu zuen aipatutako foru legea–, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Agiri hori udal bulegoetan aztertzen ahal da, baita bidezkotzat jotzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.

Amillaon, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1703188