61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartuen
behin betiko zerrenda

2017ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 14an, eta orain Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, eta izangai bazterturik ez dagoela, Atarrabiako alkate udalburuak 202/2017 Ebazpena eman zuen, martxoaren 17an; hona hemen hartan ebatzitakoa:

1. Izangai onartuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Azpíroz Arandía, Sebastián

Iruretagoyena Hernandorena, Jesús

2. Izangaiei dei egitea oposizioaldiko ariketak egitera, heldu den apirilaren 6an, osteguna, eguerdiko 13:00etan, Atarrabiako Herriko Etxean (Kale Nagusia, 22). Lehen ariketa teorikoa izanen da, hain zuzen ere deialdiaren oinarrietako II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoa; bigarrena, teoriko-praktikoa, lanpostuko eginkizunei buruzkoa.

Atarrabian, 2017ko martxoaren 17an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1703416