61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

304/2017 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, 67C/2016 Ebazpeneko akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez Iruñeko “San Juan de Dios Ospitalea” entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak irailaren 22an emandako 67C/2016 Ebazpenaren bidez, Iruñeko “San Juan de Dios Ospitalea” entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen. Hitzarmen hori 2016ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an.

2017ko otsailaren 9an, Francisco Javier Goldaraz Valencia letradu jaunaren idazkia sartu da, “San Juan de Dios Ospitalea” entitatearen izenean eta hura ordezkatuz, non azaltzen baitu argitalpen horretan bigarren eranskina izeneko atal bat agertzen dela, eta alderdiek ez zutela erabaki hura argitaratzea. Hortaz, eranskin hori hitzarmenen erregistroan erregistratu eta gordailutu gabe gelditu zen. Eskatzen du, orobat, administrazio ebazpen bat eman dezatela San Juan de Dios Ospitalearen hitzarmen kolektiboa berriz argitaratzeko erregistratu eta gordailutu ziren agirien arabera: agiri horien artean ez zegoen bigarren eranskina.

Eskatzaileak eskaturik egiaztatu denez akats hori egin dela, bidezkoa da zuzentzea.

Erakunde honek proposatu den aferaz arduratzeko ahalmena Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarrita dago, baita Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ere.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, zuzendu egiten da Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 67C/2016 Ebazpenean egindako akatsa, eta, horretarako, berriz argitaratzen da San Juan de Dios Ospitalearen hitzarmen kolektiboa, Nafarroako lan hitzarmen eta akordioen erregistroan gordailutu eta erregistratutako agirien arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak irailaren 22an emandako 67C/2016 Ebazpena zuzentzea. Hortaz, erabaki da Iruñeko “San Juan de Dios Ospitalea” entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako lan hitzarmen eta akordioen erregistroan gordailutu eta erregistratutako agirien arabera.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Esped.” hitzen ondoren dagoen zenbakia).

Iruñean, 2017ko martxoaren 10ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko “San Juan de Dios Ospitalea” enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1703275