61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 206/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, 2016-2017 ikasturterako nazioarteko mugikortasunerako unibertsitate programen laguntza osagarrien deialdia egiten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 335094.

Lehena.–Onuradunak.

Unibertsitateko ikasle nafarrak edo Nafarroan erroldatutako ikasleak, unibertsitateko gradu edo master ofizial bateko ikasleak badira eta nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartzen badute.

Bigarrena.–Xedea.

Nafarroako Gobernuaren ekarpen zuzena, Espainiako unibertsitateek nazioarteko mugikortasunerako sustatzen dituzten programei dagozkien laguntzak osatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/3673/Nazioarteko-mugikortasuneko-unibertsitate-programetarako-laguntza-osagarriak

Laugarrena.–Zenbatekoa.

100 euro emanen dira egonaldiko hilabete bakoitzeko, behar bezala frogaturik; gehienez ere bederatzi hilabete ordainduko dira. Eskatzaileen ikasketa-espedientearen arabera emanen dira laguntzak, aurreikusitako aurrekontua agortu arte.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

30 egun naturalekoa, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 10ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

Iragarkiaren kodea: F1703437