61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako maila ertaineko teknikari lanpostu bat oposizio bidez txanda irekian betetzekoa. Izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2017ko martxoaren 6an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Bukatu da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko administrazio-kudeaketako maila ertaineko teknikari lanpostu bat txanda irekian betetzeko oposizioa. Horretarako deialdia 2016ko apirilaren 1eko 45. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta egun bereko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak 2017ko urtarrilaren 30ean hartutako erabakiaren bidez onetsi zuen Beatriz Ilundáin Ilundáin andrearen alde epaimahai kalifikatzaileak egindako izendapen-proposamena, zeina 2017ko otsailaren 14ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egun eta zenbaki bereko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen.

Zerbitzu Orokorretako buruak txostena egin du interesdunak deialdiko 8. oinarrian adierazita dagoen dokumentazio guztia behar den epean eta moduan aurkeztu izanari buruz. Hartara, txosten hori ikusita eta deialdiko 9. oinarrian ezarritakoarekin bat, ondokoa

ERABAKI DA:

1. Jarraian aipatzen den izangaia Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, administrazio-kudeaketako maila ertaineko teknikari hain zuzen, teknikarien kidegoan eta teknikari diplomatuen eskalan:

Ilundáin Ilundáin, Beatriz.

2. Ezartzea interesdunak hilabeteko epea izanen duela, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, bere karguaren jabetza hartzeko.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Zerbitzu Orokorretako buruari eta Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako buruari.

4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.–Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1703187