57. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

Udalaren bulegoetako lanegun eta egun baliogabeen 2017ko lan-egutegia

Castejongo Udaleko alkateak, 2017ko otsailaren 7an, honako ebazpen hau eman zuen:

Ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko abenduaren 26ko 16/2012 Foru Legea, eta zehaztu zuen Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio esparruaren mendean Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan dauden langileen urteko lanaldia. Hartan xedatuari jarraikiz;

Kontuan hartuta 746/2016 ebazpena, ekainaren 17koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena;

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Castejongo udal bulego orokorrak 2017an itxita egonen diren jaiegunen lan-egutegia, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 17an eman 746/2016 Ebazpenean ezarritakoarekin bat. Hauek izanen dira egunok: urtarrilaren 1a eta 6a; apirilaren 13a, 14a eta 17a; maiatzaren 1a; ekainaren 28a; uztailaren 25a; abuztuaren 15a; urriaren 12a; azaroaren 1a; eta abenduaren 4a, 6a, 8a eta 25a; eta Castejongo Udalak herriko jai gisa finkatutakoa.

Bigarrena.–Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2017ko lan-egutegian.

Ekainaren 28an, 29an eta 30ean, Castejongo udal bulegoak itxita egonen dira udako jaiak baitira, eta 2017ko ekainaren 27an itxita egonen dira 12:00etatik aurrera (egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere). Castejongo udal bulegoak itxita egonen dira, halaber, uztailaren 24an, abuztuaren 14an, urriaren 13an eta abenduaren 7an.

Orobat, udal bulegoetarako, baliogabeak izanen dira 2017. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko atalean agertzen diren jaiegunak.

Hirugarrena.–Urteko lanaldia 1.592 ordukoa izanen da Castejongo udal bulego orokorretan, eta haren banaketa, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa egunean, astelehenetik ortziralera, honelaxe:

–Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da.

Langileek ordutegi-malgutasunerako eskubidea dute, sartzeko eta irteteko, betiere eguneroko lanaldia beteta. Beren ordutegia idatziz jakinarazi beharko dute; bestela, 8:00etatik 15:30era izanen da.

Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:30era; langileak aukeratuko du noiz sartu gainerako ordu eta erdia, 7:00etatik 8:30era eta 15:00etatik 15:30era.

–2017rako onetsitako lan-egutegitik 2 ordu atera dira, ordu-poltsatik kenduko direnak.

–Aurreko lerroaldeetan aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, haien zerbitzuko beharrak direla eta, beste lanaldi mota bat duten udal langileei.

Laugarrena.–Orduen urteko zenbaketaren barnean, kontuan hartu da ekainaren 28a Castejon herriko jaia baita, eta ekainaren 27a, 29a eta 30a Castejongo udako jaiak baitira.

Bosgarrena.–Jendea hartzeko ordutegi orokorra hau izanen da: 9:00etatik 14:00etara.

Seigarrena.–Gainerako udal zerbitzuek beren lan-egutegi berariazkoa izanen dute.

Zazpigarrena.–Alkatetzaren ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Castejonen, 2017ko otsailaren 7an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1701993