57. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 130/2017 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 130/2017 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Carpascual SLri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut, 2017ko apirilaren 25eko 10:5ean 103. judizio-aretoan ager dadin (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1703034