57. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2017ko martxoaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu gehikuntza baten espedientea, 5.261 eurokoa. Mairagako Mankomunitateko bulegoen errentamendu kontratuarengatik egindako gastuak ordaintzeko da zenbateko hori. Bulegoak Tafallako San Salbatore kalea, 11-behean daude, eta Tafallako Udalaren jabetzakoak dira.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2017ko martxoaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1703232