57. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, deialdia iragarri da udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Urdazubin, 2017eko martxoaren 13an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1703375