51. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2017 EBAZPENA, otsailaren 9koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, lanbide lantegietako ikasleen ebaluazio, ziurtatze eta egiaztatze akademikoa arautzen duena eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 665/2014 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautu ziren.

Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 65/2016 Foru Aginduaren bidez, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren V. kapituluan eta otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren Lanbide Heziketako prestakuntza programak, lanbide lantegiak deituak, arautzen dira hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleentzat. Foru agindu horretan xedatzen da Hezkuntza Departamentuari dagokiola lanbide lantegien ebaluazio prozesuari buruzko araudia garatzea.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautu ziren. Hura Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 23an eman 50/2014 Foru Aginduaren bidez arautu zen.

Ondoren, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak egokitu dira, egiturari eta antolaketari dagokienez. Ezarpenerako izan diren bi ikasturteetan lortutako esperientziak ezarri du inklusioaren printzipioa gakoa dela Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza zikloak antolatzeko. Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 6ko 66/2016 Foru Aginduaren bidez ezarri da horren erregulazioa. Foru agindu horrek xedatzen du Hezkuntza Departamentuari dagokiola Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak ebaluatzeko prozesuari buruzko araudia garatzea.

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen eta lanbide lantegien ebaluazioa, Nafarroan, dagokien foru aginduen bidez arautuko da. Horretarako, Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 25eko 134/2016 Foru Aginduaren bidez, prozedura hasi da Nafarroako lanbide lantegietako ikasleen eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako ikasleen ebaluazio, maila-igotze, titulazio eta egiaztapen akademikoa arautzen duen foru agindua prestatzeko, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzua izendatu da espedientea prestatu eta tramitatzeko organo arduradun. Espediente hori barneko hausnarketa fasean dago; hortaz, baliteke ebaluazioari buruzko bi foru aginduak argitaratu ezin izatea oraingo 2016-2017 ikasturtean behar bezala aplikatzeko datetan.

Hori dela eta, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazio, maila-igotze, titulazio eta egiaztapen akademikoa arautzen duen foru agindua onesten ez den bitartean, bidezkoa da modu iragankorrean arautzea, 2016-2017 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan horren ebaluazioari buruzko zenbait puntu, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 665/2014 Ebazpena aldatuz. Halaber, lanbide lantegietako ikasleen ebaluazio eta egiaztapen akademikoa arautzen duen kasuan kasuko foru agindua onesten ez den bitartean, bidezkoa da modu iragankorrean arautzea, 2016-2017 ikasturterako, Lanbide Heziketako prestakuntza programa horien ebaluazio prozesua.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, ebazpen hau onets dadin, helburu duena oraingo araudira egokitzea Oinarrizko Lanbide Heziketan aritzen diren ikasleen ebaluazio, maila-igotze, titulazio eta egiaztapen akademikoari buruzko erregulazioa, baita lanbide lantegietan aritzen diren ikasleen ebaluazio, ziurtatze eta egiaztapen akademikoa arautzea ere, Nafarroako Foru Komunitatean.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen lanbide lantegietako ikasleen ebaluazio, ziurtatze eta egiaztapen akademikoa arautzea, 1. eranskineko oinarrietan ezarritakoaren arabera.

2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 5., 8., 12., 13., 14., 16., 18., 19. eta 20. oinarriak aldatzea eta 23. bis oinarria eranstea 1. eranskinean. Oinarriok 2. eranskinean ezarritako testua izanen dute. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautu ziren.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Eskolatze Bulegora, Argibide eta Agiri Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ikastetxe interesdunetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen eta eranskin hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko otsailaren 9an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

NAFARROAN LANBIDE LANTEGIETAN ARITZEN DIREN IKASLEEN EBALUAZIO, ZIURTATZE ETA EGIAZTAPEN AKADEMIKOA ARAUTZEN DiTuztEN OINARRIAk

Xedea eta aplikazio esparrua

1.–Xedea.

Eranskin hauen oinarriek xedea dute Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Sistemako irakaskuntzen Lanbide heziketako lanbide lantegietan aritzen diren ikasleen ebaluazio, ziurtatze eta egiaztapen akademikoa arautzea.

2.–Aplikazio eremua.

Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen lanbide lantegiak irakasteko baimena duten ikastetxe publikoetan, ikastetxe itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan aplikatuko da.

Lanbide lantegien
ebaluazioaren ezaugarri orokorrak

3.–Ebaluazioaren helburua.

3.1. Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen lanbide lantegien ebaluazioak helburu du ikaslearen ikasketa baloratzea, ondokoa kontuan hartuta:

–Lanbide lantegiko gaitasun orokorra, haren gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak eta lanbide kualifikaziokoak, eta, kasua bada, kasuan kasuko lanbide lantegiko curriculumean ezarritako gaitasun unitateak.

–Bizitza osoan etengabe ikasteko gaitasunak eta zeharkako gaitasunak, Nafarroan lanbide lantegiak arautzeko Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 6an emandako 65/2016 Foru Aginduaren 17. artikuluan aipatutako zeharkako elementuen bidez lortu beharrekoak.

3.2. Lanbide modulu bakoitzeko ikasketaren emaitzak lortu diren kontuan izanik eginen da balorazio hori. Emaitza horiek erreferenteak izanen dira lanbide lantegiko curriculumeko gaitasunak eskuratzeko.

3.3. Ikasleek gaitasun horiek eskuratzea da ikasketa horietako helburuak lortu ote diren zehazteko adierazle nagusia.

3.4. Ikaskuntza prozesuaren funtsezko elementuetako bat da ebaluazioa, bai irakasle eta ikasleentzat bai Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen lanbide lantegietarako, ikaskuntzen kalitatearen erreferentzia baita eta horiek errazten baititu.

4.–Ebaluazioaren alderdi orokorrak.

4.1. Lanbide lantegietako ikaslearen ikasketa prozesuaren eboluzioa etengabea, hezigarria eta integratzailea izanen da.

4.2. Lanbide lantegietako ebaluazioa etengabea izanen da, ikaskuntza prozesu osoan eginen baita eta aukera emanen baitu ikasketak orientatzeko. Ebaluazioa ikasleen hasierako ebaluazioarekin hasiko da, prozesu osoan jarraituko du ebaluazio partzialekin eta bukaerako ebaluazioarekin amaituko da.

4.3. Lanbide lantegietako ikasleen ikasketen ebaluazioa hezigarria da, eta irakaskuntza zein ikaskuntza prozesuak hobetzeko balio du. Ebaluazioaren izaera hezigarriak bide eman behar du, zailtasunak atzeman bezain laster, aniztasunari erantzuteko neurriak hartzeko, ikasleen ikasketa premiei heltzearren, hala nola, sostenguaren eta errefortzuaren neurriak eta errekuperaziokoak, baita curriculuma egokitzeko eta aberasteko neurriak ere, beharra duten ikasle guztientzat.

4.4. Lanbide lantegietako ikasleen ikasketa prozesuaren ebaluazioa integratzailea izanen da. Hartara, lanbide modulu guzti-guztietan, kontuan hartu beharko da lanbide lantegiko gaitasun orokorra eta kasuan kasuko gaitasunak eskuratu direla.

4.5. Aurrekoa gorabehera, lanbide moduluen arabera eginen da ebaluazioa lanbide lantegietan, dela Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluen kasuan, dela etengabeko ikasketako gaitasunei lotutako lanbide moduluen eta prestakuntza osagarriko moduluen kasuan. Prestakuntza unitateren bat ezarririk duten lanbide moduluetan, moduluaren ebaluazioak bat eginen du hari lotutako prestakuntza unitateen ebaluazioarekin.

4.6. Ikasleen ikasketa prozesua ebaluatzeko, kontuan hartu beharko dira lanbide modulu bakoitzeko ebaluazio irizpideei eta ikasketa emaitzei buruz egiten diren oharrak, betiere aintzat hartuta eskuratu direla kasuan kasuko gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, etengabeko ikasketaren arloko gaitasunak eta zeharkako gaitasunak, Nafarroako lanbide lantegiak arautzeko Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 6an eman 65/2016 Foru Aginduaren 17. artikuluan zehaztutako zeharkako elementuen bidez eskuratu beharrekoak.

4.7. Halaber, ikastetxeek bermatuko dute ikasleen eskubidea ebaluazio objektibo bat izateko eta beren dedikazioa, ahalegina eta errendimendua objektibotasunez baloratuak eta aitortuak izateko.

Horretarako, irakasleek jakinaraziko diete ikasleei, ikasturtearen hasieran, zein ebaluazio irizpide aplikatuko diren curriculumean ezarritako ikaskuntzak eskuratu direla erakusteko eta, orobat, kasuan kasuko lanbide moduluetan ebaluazio positiboa eskuratzeko eska daitezkeen helburuak, edukiak eta ikaskuntza emaitzak.

Ikasle adingabeen kasuan, informazio hori gurasoei edo legezko arduradunei ere jakinaraziko zaie, ikasturtearen hasierako taldeko bileran edo ikastetxeak erabakitzen dituen bideak erabiliz. Horretaz gainera, tutoreek beharrezko komunikazioa izanen dute gurasoekin edo legezko ordezkariekin, ikasle bakoitzari jarraipen etengabea bermatzeko.

4.8. Ikastetxeak ezarritako prozedurari jarraituz, ikasleek eta, hala badagokie, gurasoek edo legezko ordezkariek argibideak eskatzen ahalko dituzte, eta zilegi izanen dute egindako probak, ariketak eta lanak ikustea, ikastetxean, irakasleekin batera. Irakasleek arrazoiak emanen dituzte ikaskuntza prozesuaren balorazioaz. Halaber, ikasleek edo legezko ordezkariek kasuan kasuko erreklamazioak egin ditzakete, indarreko araudiak ezartzen duen moduan.

5.–Etengabeko ebaluazioa.

5.1. Lanbide lantegietan aritzen diren ikasleei ezarritako ebaluazio sistema etengabeko ebaluazioa da. Etengabeko ebaluazioak eskatzen du ikasleak nahitaez joatea lanbide moduluetako jardueretara.

5.2. Lanbide lantegiko ikasmailan zehar, etengabe, irakasleek informazioa bilduko dute ikasleen ikaskuntza prozesuari buruz, lanbide modulu desberdinetarako programatutako jardueren behaketaz eta balorazio sistematikoaz, helburua izanik etengabeko ebaluazioaren sistemaren jarraipena erraztea. Horretarako, ikasleek nahitaez joan beharra dute programatutako jardueretara. Hortaz, ikasle bat ez bada eskoletara joaten, ezin ditu proposatutako prestakuntza jarduerak egin. Prestakuntza jarduera horiek behatu eta baloratu ezin izatea kasuan kasuko kalifikazioan jasoko da, dela ebaluazio partzialetan, dela bukaerako ebaluazioan.

5.3. Ikaslearen justifikatu gabeko eskola-hutsegiteek etengabeko ebaluazioa galarazten badute, programazioan ezarritako ondorio negatiboak izanen ditu hutsegite horrek moduluko kalifikazio partzialean nahiz bukaerako kalifikazioan.

Gainera, ikasle horiek ezin izanen dute jarduera praktikorik egin baldin eta, irakasle taldearen iritziz, horiek nolabaiteko arriskurik badute ikasleentzat, taldeko gainerako kideentzat edo ikastetxeko instalazioetarako.

Tutoreak hura eta horren ondorioak jakinaraziko dizkio egoera horretan dagoen ikasleari eta, adingabea bada, haren legezko ordezkariei.

5.4. Etengabeko ebaluazioaren prozesuan, ikaslearen aurrerapena egokia ez denean, neurri zuzentzaileak ezarriko dira, ikaskuntza prozesua ikaslearen ezaugarri pertsonalen eta hezkuntza premien arabera egokitzeko.

6.–Programazio didaktikoak eta ebaluazioa.

6.1. Programazio didaktikoetan, arreta berezia emanen zaie ebaluazio prozesua planifikatzeko irizpideei eta horretan erabakiak hartzeari, bereziki honako hauei:

a) Ikasleen ikaskuntza prozesua ebaluatzeko prozedurak eta ebaluazio tresna orokorrak ebaluazio irizpideen arabera moldatzea.

b) Gainditu gabeko lanbide moduluak errekuperatzeko jardueren plangintza eta, espresuki, ikasleek beren kabuz egin ditzaketen jardueren plangintza.

c) Irizpide egokiak ezartzea ikasmaila errepikatu behar den ala ez proposatzeko.

d) Aniztasunari erantzuteko neurriak hartzea ikasteko zailtasunak dituzten ikasleentzat.

6.2. Zenbait lanbide modulu, zio pedagogikoak eta antolamendukoak direla eta, prestakuntza unitate desberdinetan egon daitezke antolaturik. Prestakuntza unitate bakoitzak bere programazio didaktikoa izan beharko du eta koherentzia gorde beharko du kasuan kasuko lanbide modulua osatzen duten gainerako prestakuntza unitateekin; haietan, irizpidea ezarriko da moduluaren bukaerako kalifikazioa kalkulatzeko.

6.3. Halaber, irakasle batek baino gehiagok ematen ahal ditu zenbait lanbide modulu. Lanbide modulu horien programazio didaktikoan horren berri emanen da, eta irizpidea ezarriko da horien azken kalifikazioa egiteko.

7.–Ebaluazioaren egokitzapena.

7.1. Ebaluazio prozesuak ikasleen behar metodologikoei eta bilakaerari egokituko zaizkie, batez ere desgaitasunen bat dutenentzat, horientzat irisgarritasun neurriak ezarriko baitira, inor baztertzen ez duen parte-hartzea bermatua izan dadin.

7.2. Halaber, Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 18an eman 65/2012 Foru Aginduan Lanbide Heziketako irakaskuntzetara ezarritakoari jarraituko zaio. Haren bidez, ikastearen nahasmenduengatik eta arreta faltagatiko nahasmenduarengatik (hiperaktibitatearekin) hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko erantzuna arautzen da Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, Nafarroako Foru Komunitatean.

8.–Matrikula eta deialdi kopurua ikasturteko. Deialdi arruntak eta bukaerako ebaluazioaren aparteko deialdia.

8.1. Matrikula ikasturte bakoitzerako eginen da, Hezkuntza Departamentuak horretarako zehazten dituen egunetan, eta, horri esker, ikasleek gehienez bi deialdi arrunt izateko eskubidea dute ikasturteko, modulu bakoitzerako, modalitate orokorrean.

8.2. Modalitate orokorrean, lanbide moduluek lau deialdi arruntetan izan dezakete bukaerako ebaluazioa. Praktiketako moduluak bi deialditan izan dezake bukaerako ebaluazioa. Bukaerako ebaluazioko saioetan garatuko dira deialdi horiek.

8.3. Salbuespen gisa, lau deialdi arruntak agortu dituzten ikasleek, ikasketak normaltasunez garatzea galarazten dien egoera batean badaude, ikastetxeko zuzendariari eska diezaiokete deialdia egin diezaieten. Zuzendariak eskaera hori ebatzi eta interesdunei jakinaraziko die. Adingabeen kasuan, gurasoek edo legezko ordezkariek egin beharko dute eskaera. Haiei jakinaraziko zaie zein den horren ebazpena.

Ebaluazio-prozesua

9.–Irakasle taldea.

9.1. Lanbide moduluen irakasleen taldeak eginen du ikaslearen ikasketaren ebaluazioa, alegia, lanbide lantegia osatzen duten lanbide modulu guztiena. Kide anitzeko organoen modura arituko da irakasle taldea.

9.2. Tutoreak zuzenduko du ebaluazioa, ikasketa buruak koordinatuta. Ebaluazio saietan zehaztu eta sistematizatuko da.

9.3. Irakasleek ikasleen ikaste-prozesua, irakaste-prozesuak eta beren irakasle-lana aztertuko dituzte; horretarako, lorpenen adierazleak ezarriko dira programazio didaktikoetan. Honako hauek egon daitezke adierazle horien artean: ikasleek lortutako emaitzak, programazioa zenbateraino bete den, metodologia didaktikoaren egokitzapena, ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei aplikatutako neurriak eta haiekin lortutako emaitza, elkarbizitzaren giroa, irakasleen arteko koordinazioa eta gurasoekiko edo legezko ordezkariekiko harremana.

10.–Ebaluazio saioa.

10.1. Ebaluazio saiotzat joko dira irakasleek eta, halakorik balego, profesional espezialistek edo beste gisakoek emandako informazioa egiaztatzeko egiten diren bilerak. Ebaluazio saio horietan baloratuko da ikasleek nolako aurrerapena egin duten lanbide lantegiko gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, irakaskuntza iraunkorrerako gaitasunak eta zeharkako gaitasunak lortzeari dagokionez eta lanbide moduluetan aurreikusitako irakaskuntza emaitzak lortzeari dagokionez.

10.2. Bidezko diren ebaluazio saioetan, irakasle taldeak erabakiko du errepikatu beharrari buruz eta ikasleen egiaztapen akademikoari buruz.

10.3. Ebaluazio saioen emaitza eranskin honen 26. oinarrian zehaztutako ebaluazio agirietan jasoko da, eta ikasleei eta, hala denean, gurasoei edo legezko ordezkariei horren berri eman beharko zaie.

10.4. Ebaluazio prozesua hiru saio motatan antolatuko da: hasierakoa, partziala eta azkena.

11.–Hasierako ebaluazio saioa.

11.1. Lanbide lantegiaren hasieran, irakasle taldeak, nahitaez, hasierako ebaluazio saio bat eginen du, tutorearen ardurapean, ikasleen hasierako egoera jakiteko, ikasketa prozesua haien ezaugarri, behar eta ezagutzetara egokitzeko eta ikasleei orientazioa eta kokaleku bat emateko kasuan kasuko lanbide profilari dagokionez.

11.2. Saio horretan, kontuan hartu beharko da ikasleen jatorrizko ikastetxeak lanbide lantegian onartzeko prozeduran erabilitako dokumentazioa.

Ikasle bakoitzaren gaineko informazioa behar bezala pasa dadin jatorrizko ikastetxetik lanbide lantegiaren ikastetxera, zuzendaritza taldeek behar adina koordinazio ekintza antolatuko dituzte ikasturteko lehen hilabetean.

11.3. Zer lanbide modulu den gaitasun horretakoa, horietako irakasleek eginen dute hasierako banakako ebaluazio hori. Irakasleen taldeak, ikastetxeen autonomia pedagogikoa eta antolakuntzakoa baliatuz, erabaki dezake informazio hori osatzea ikasturteko lehendabiziko hilabetean irakaskuntzarekin lortutako datuez.

11.4. Hasierako ebaluazio saio horrek ez du inola ere ekarriko ikasleen kalifikazioa. Hartan, aniztasunari erantzuteko neurriak hartuko ditu irakasle taldeak, hala behar izanez gero, ikasleen aurrerapen egokia bermatzeko.

Horien emaitza eta hartutako erabakiak espediente akademikoan erregistratuko dira, eta hasierako ebaluazioaren txostenean bilduko.

Ikaslearen tutorea arduratuko da hartutako neurrien aplikazioa kontrolatzeaz.

12.–Ebaluazio partzialeko saioa.

12.1. Ebaluazio partzialeko saioak lanbide lantegiko ikasmailan zehar eginen dira talde bakoitzean. Horietarako, irakasleek ikasleen ikasketa prozesuari buruzko informazioa jasoko dute etengabe, horiek sistematikoki behatuz, lanak baloratuz, berariazko probak eginez eta beste prozedura batzuen bidez.

12.2. Ebaluazio partzialeko saioen helburua izanen da bai ikasleen ikaskuntza prozesua eta aurrerapen akademikoa aztertzea, bai taldearen azterketa orokorra egitea eta ikasleen aurrerapen egokiari laguntzen dioten erabakiak hartzea. Era berean, aurreko ebaluazio bileretan hartutako erabakien balorazioa eginen da.

12.3. Ebaluazio partzialeko saioak tutoreak zuzenduko ditu eta, horietan, irakasle taldeak erabakiko du, talde kolegiatu gisa, zer kalifikazio partzial izanen duten ikasleek modulu bakoitzean, eta, kasua bada, prestakuntza unitate bakoitzean, etengabeko ebaluazioa ahaztu gabe. Ikasleen ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak erantsi behar dira. Garrantzi berezia izanen dute jarrerari buruzko gaitasun alderdiek, besteak beste garatutako lan eta elkarbizitza ohiturekin ikusteko dutenek. Irakasleen taldeak erabakiko du, bere autonomia pedagogikoa baliatuz, alderdi horiei dagokien kalifikazioaren portzentajea.

Ebaluazio partzialeko saioari buruzko informazioa espediente akademikoan jasoko da, irakaslearen edo tutorearen ardurapean.

12.4. Ebaluazio partzialeko saioa amaitu ondoren, tutoreak ikasleei eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei haien errendimenduaren berri emanen die, idatziz edo EDUCAren bidez, eranskin honen 23. oinarrian zehaztutako banakako ebaluazio partzialaren gaineko txostenarekin. Ikastetxeak beharrezkotzat jotzen badu elkarrizketak edo hartu-eman partikularrak izatea ikasle bakoitzaren gurasoekin edo legezko ordezkariekin, horiekin osatuko da informazioa.

12.5. Etengabeko ebaluazioaren prozesuan, ikasle baten aurrerabidea egokia ez denean, beharrezko neurriak hartuko dira, gurasoei edo legezko ordezkariei horren berri eman ondoan. Irakasle taldean hartuko diren neurri horien helburua hezkuntza prozesuan aurrera egiteko ikasleak beharrezko dituen eduki eta gaitasunak bereganatzea izanen da.

12.6. Aldi baterako ikasle batek hezkuntza-arreta behar badu ospitale batean, edo etxean, edo ohikoaz besteko hezkuntza-arretaren bat behar badu, ikasle horren matrikula duen ikastetxeko irakasle taldeak, egoera berezi horretan kasu egiten dioten irakasleekin koordinaturik, behar diren prozedurak ezarriko ditu ikaslearen ebaluazio prozesua egiteko, irakasle taldeak zer lanbide modulutan irizten duen hura posible dela, horietan.

12.7. Honako hau izanen da ebaluazio partzialeko saioen kopurua: oro har, ebaluazio partzialeko 3 saio eginen dira modulu bakoitzean, eta haietako azkena ikastetxeko moduluen bukaerako ebaluazioaren saioan izanen da, Praktiketako modulua egin baino lehenago. Halaber, lanbide lantegiaren bukaerako ebaluazioko saio bat eginen da.

13.–Bukaerako ebaluazioko saioa.

13.1. Bukaerako ebaluazioko saioak, moduluen bukaerako ebaluazioko saioen kasuan, modulu bakoitzaren prestakuntza aldia bukatutakoan eginen dira, eta, lanbide lantegiaren bukaerako ebaluazioko saioaren kasuan, hori osatzen duten modulu guztiak amaitutakoan. Saio horietan ikasmailaren ebaluazio prozesuaren balorazio sintesia eginen da, eta irakasle taldeak talde kolegiatu gisa hartuko ditu erabakiak.

13.2. Bukaerako ebaluazioko saioetan, irakasle taldeak, tutorearen zuzendaritzapean, baloratuko du noraino eskuratu diren lanbide moduluetako ikaskuntzaren emaitzak eta helburuak eta erabakiko du ikasleen kalifikazioa lanbide modulu eta/edo prestakuntza unitate bakoitzean. Kalifikazio horiek erregistratuko dira. Praktiketako moduluaren ebaluazioan, baloratuko du noraino bete diren horren helburuak eta ikasketaren emaitzak, eta, kasua bada, prestakuntza unitateak, eta kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen da. Orobat, kasuan kasuko erabakiak hartuko dira ikasle bakoitzak ikasketa prozesuan behar bezala jarraituko duela bermatzeko.

13.3. Kasuan kasuko erabakiak hartu eta kalifikazioak jarri ondoren, akta itxiko da. Aktak itxi ondoren, kasuan kasuko administrazio eginbidearen bidez eginen da edozein aldaketa.

13.4. Honako hauek izanen dira lanbide lantegiko ikasmaila baten bukaerako ebaluazioko saioak:

–Praktiketako modulua hasi baino lehen bukatu diren lanbide moduluen eta/edo prestakuntza unitateen bukaerako ebaluazioko saioa:

  • Lanbide modulu eta/edo prestakuntza unitate bakoitzaren azken kalifikazioa erabakiko da hartan.
  • Bukaerako ebaluazioko saio horretan, ikaslearen aurrerapenak ez badu bat egiten moduluetarako aurreikusitako helburuekin, irakasle taldeak erabakiko du ikasleak ikasmailaren bukaerako ebaluazioaren hurrengo deialdian aurkeztu behar duen (ikasleak programako emaitzak eskuratzen ahal baditu), edo eskatu behar duen moduluetako bukaerako ebaluazio arruntaren deialdiari uko egiteko.
  • Saio horretan, halaber, erabakiko da Praktiketako moduluan hasten den ala ez. Eranskin honen 20. oinarriko irizpideei jarraituz hartuko da erabaki hori.

–Lanbide lantegiaren bukaerako ebaluazioko saioa. Praktiketako modulua gauzatu eta bukatu ondoren eginen da:

  • Praktiketako moduluaren azken kalifikazioa erabakiko da hartan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioarekin. Ikaslearen egonaldian horren prestakuntzaz arduratzeko kasuan kasuko lantokiak izendatutako pertsonak parte hartuko du ebaluazio horretan. Horrenbestez, ikastetxeak izendatutako tutorearen segimendua eta lantokiko prestakuntzaren arduradunak egindako txostena izanen dira horren oinarriak.
  • Era berean, erabakiko da ikasle bakoitzak ikasmaila errepikatzen duen, eranskin honen 19. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz.
  • Azkenik, ikasle bakoitzari dagokion egiaztapen akademikoa eta ziurtatzea erabakiko dira, kontuan harturik eskuratu diren lanbide lantegiko gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eta zeharkako gaitasunak, eta, hala badagokio, erdi mailako heziketa zikloetara sartzeko probaren gaitasunak.

14.–Bukaerako ebaluazioko saioen epeak.

14.1. Praktiketako modulua hasi baino lehen eginen da, oro har, ikastetxean emandako moduluen bukaerako ebaluazioko lehenengo saioa.

14.2. Ikaslearen aurrerapena moduluetarako aurreikusitako helburuekin bat ez datorrenean, irakasle taldeak erabaki badu hura bukaerako ebaluazioaren bigarren deialdian aurkez dadila, modulu horiek ematen dituzten irakasleek neurri egokiak hartuko dituzte programatutako emaitzak lor ditzaten ikasleek bukaerako ebaluazioaren deialdi horretan. Ekainean eginen da gainditu gabeko modulu horien bukaerako ebaluazioaren bigarren deialdi arrunta ere, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskolako egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak ikasturte bakoitzerako onesteko Hezkuntzako zuzendari nagusiak urtero ematen dituen ebazpenean zehazten diren egunetan.

14.3. Ikasleak moduluak gainditu gabe ikasmaila errepikatu behar badu, deialdiak eta ebaluazio saioak dagokion ikasturterako antolatu direnak izanen dira.

14.4. Praktiketako moduluan “Ez gai” kalifikazioa lortu bada, modulu hori behin bakarrik errepikatzen ahal da. Horrenbestez, lanbide lantegi bakoitzean bi deialdi arrunt daude bukaerako ebaluaziorako, gehienez, Praktiketako moduluan, eta bi deialdiak ikasturte berean egin daitezke.

14.5. Praktiketako moduluan zehar, lanbide lantegiko irakasleak gainditu gabeko moduluak dituzten ikasleen eskura egonen dira, ikasmailako ordu eta leku berberetan.

15.–Ebaluazio prozesua gainbegiratzea.

15.1. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio ebaluazio prozesua gainbegiratzea, ikastetxeei aholku ematea eta hura hobetzeko behar diren neurriak proposatzea.

15.2. Bestetik, aipatu zerbitzuak ebaluazio-agiriak behar bezala bete eta gorde diren ikuskatuko du.

Lanbide moduluen, Praktiketako moduluaren eta lanbide lantegiaren kalifikazioa

16.–Kalifikazioak.

16.1. Ebaluazio partzialeko saioetan, ikasleen kalifikazioak ezartzen dira modulu bakoitzerako eta, halakorik denean, prestakuntza unitateetarako. Horiekin batera, ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak eransten ahal dira eta, betiere, baloratuko da errendimendua ikaslearen gaitasunei zer neurritan egokitu zaien. Kalifikazioak zenbakiz emanen dira, batetik hamarrera bitartean eta hamartarrik gabe.

16.2. Ikasturte bakoitzean, ebaluazio partzialetako kalifikazioak kontuan hartuko dira moduluaren bukaerako ebaluazioan, baina etengabeko ebaluazioaren ikuspegia aintzat hartuta. Prestakuntza unitate desberdinetan antolaturik dagoen modulu bat gainditzeko, ezinbestekoa izanen da prestakuntza unitate guztiak gainditzea.

16.3. Prestakuntza unitate desberdinetan antolaturik dauden lanbide moduluen azken kalifikazioa eginen da haietako bakoitzean lortutako kalifikazioak kontuan harturik, prestakuntza unitate bakoitzaren ordu kopuruarekiko proportzionala izanda. Orobat, irakasle batek baino gehiagok ematen dituzten moduluetan, haien azken kalifikazioa kalkulatzeko, edota kontuan hartuko dira irakasle bakoitzak emandako kalifikazioak, ordu kopuruari pisu proportzionala emanez, edota modulu horien programazio didaktikoan zehaztutako beste irizpide batzuk aplikatuko dira.

16.4. Lanbide moduluen azken kalifikazioa zenbaki bat izanen da, batetik hamarrera bitartekoa (dezimalik gabe), salbuespena izanik Praktiketako modulua, hartan, kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen baita. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira.

16.5. Lanbide lantegiaren azken kalifikazioa moduluetan lortutako kalifikazioaren batez besteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin. Gainditutako lanbide modulu baten kalifikazioa moduluan dagoen edozein lanbide lantegira igortzen ahalko da. Lanbide lantegiaren azken kalifikazioa lortzeko, baliozkotutako lanbide moduluei 5eko kalifikazioa emanen zaie.

16.6. Tutorea arduratuko da ikasleek lortutako kalifikazioak eranskin honen 26. oinarrian zehaztu diren ebaluazio agirietan idazteaz.

16.7. Kalifikazio negatiboei dagokienez, ikasleek, eta, adingabeen kasuan, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, horiek errekuperatzeko antolatu diren jardueren berri izan beharko dute, baita horiek egiteko aldiaren, epeen eta ebaluazio dataren berri ere.

17.–Erreklamazioak.

Ikasle adindunek, edo, adingabeen kasuan, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, erreklamazioak egin ditzakete ebaluazio prozesuaren ondorioz hartzen diren kalifikazioei eta erabakiei buruz, Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 21ean eman 49/2013 Foru Aginduaren IV. kapituluan ezarritakoarekin bat, zeinek Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezartzen baitu.

18.–Lanbide lantegia jarraitzea.

18.1. Gehienez ere, bi ikasturte akademikoz egon daitezke ikasleak lanbide lantegietan. Ikasturte horien kalkuluan sartuko da ikasturtea baldin eta ikasleak matrikulatu formalizatu badu.

18.2. Gaitasun unitateei lotutako moduluen eta/edo prestakuntza unitateen gutxieneko kopurua gainditu behar du ikasleak, lanbide lantegiaren asteko ordutegiaren %20ren baliokidea edo handik gorakoa izanen dena; horretarako, modulu eta/edo prestakuntza unitate horien asteko orduen karga 6 ordukoa edo handik gorakoa izanen da, Nafarroako curriculumari jarraituz. Gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak prestakuntza unitateetan antolatzen badira, moduluak balira bezala konputatuko dira iraupenari dagokionez. Baldintza hori betetzen ez badu, ikasleak ezin izanen du lanbide lantegian jarraitu.

Aurreko idatz-zatian adierazitakoa gorabehera, ikasleak hala eskatzen badu, ikastetxeko zuzendariak ohiz kanpoko baimena ematen ahalko dio lanbide lantegiko ikasketetan jarraitzeko, baldin eta behar bezala frogatutako ezinbesteko arrazoi batek eragina izan badu ikaslearen errendimendu akademikoan.

19.–Ikasmaila errepikatzea.

19.1. Ikasleek behin baino ezin dute errepikatu ikasmaila. Salbuespenez, bigarren aldiz errepika daiteke, irakasle taldeak aldeko txostena egin ondoan.

19.2. Irakasle taldeak hartuko du, kasua bada, ikasmaila errepikatzeko erabakia, hezkuntzaren sostengua eta errefortzua emateko beharrezko neurriak aplikatu ondoren ikasmailan ikasteko zailtasunak konpontzeko asmoz, ondoko jarraibideen arabera:

a) Ikasleak gutxienez 18 urte betetzen baditu lanbide lantegia bukatzen den urtean, irakasle taldeak ondoko erabakietako bat hartuko du:

–Ikasleak ikasmaila errepikatzea, baldin eta, ikasmaila zenbat aldiz errepikatzen ahal den, hori baino gehiagotan ez bada errepikatu.

–Ikasleak ikasmaila ez errepikatzea eta hurrengo ikasturtean lanbide lantegian matrikulaturik ez jarraitzea.

Ikastetxe bakoitzean, lanbide lantegiko irakasle taldeak edo taldeek irizpide komunak ezarriko dituzte ikasmaila errepikatzeko eta lantegian jarraitzeko aukera finkatzeko. Irizpideek programazioan jasota egon behar dute. Ikasmailaren hasieran, ikasleei jakinarazi behar zaizkie irizpide horiek, eta, kasua bada, horien gurasoei edo legezko ordezkariei ere bai.

b) Ikasleak 17 urte betetzen baditu lanbide lantegia bukatzen den urtean, irakasle taldeak erabakiko du ikasleak ikasmaila errepikatzea.

19.3. Ikasmailaren errepikatze bakoitzarekin, errekuperaziorako berariazko plan pertsonalizatu bat (PRE) diseinatu beharko du irakasle taldeak, Orientazio Departamentuarekin elkarlanean. Ikaslearen premietara egokituko da plan hori eta helburu izanen du aurreko ikasturtean atzemandako oztopoak gainditzea.

19.4. Ikasmaila errepikatzen duten ikasleek matrikulaturik egon behar dute kasuan kasuko ikasmailako lanbide modulu guztietan, eta ikasmailako lanbide modulu guztietako eskola eta prestakuntza jarduera guztietara joan. Gainditurik dauden lanbide moduluen kasuan, ikasleak eskubidea du berriz ebaluatua eta kalifikatua izateko, eta, gutxienez, moduluan lortutako azken kalifikazioari eutsiko dio.

19.5. Ikasturtea hasi ondoan, adinez nagusia diren ikasleek, edo horien gurasoek edo legezko ordezkariek, ikasleak 16 urtetik gorakoa baino 18 urtetik beherakoak badira, eska diezaiokete idatziz ikastetxeko zuzendaritzari baimena eman diezaien gainditutako moduluen eskoletara ez joateko. Ikastetxeko zuzendaritzak hartuko du erabakia, zikloko irakasle taldeari entzun ondoren.

20.–Praktiketako modulura iristea.

20.1. Praktiketako modulura iristeko, gainerako lanbide moduluak gainditu beharko dira.

Nolanahi ere, irakasle taldeak sarrera hori baimendu diezaioke etengabeko ikaskuntzaren gaitasunei lotutako prestakuntza osagarriko lanbide modulu bat gainditu gabe gehienez duen ikasleari.

20.2. Hezkuntza Departamentuak onartzen ahalko du, zenbait lanbide lantegitan, Praktiketako modulua gainerako lanbide moduluak bukatu eta ebaluatu baino lehen egitea, berariazko ezaugarriak kontuan hartuta.

20.3. Ikasleek lanbide kualifikazio baten gaitasun unitate guztiak frogatzen dituzten lanbide moduluak gainditzen dituztenean eta lanbide lantegian matrikulaturik jarraitzeko moduan ez daudenean, irakasle taldeak erraztu beharko die Lan arriskuen prebentzioko prestakuntza unitatea egitea, bai eta zer lanbide gaitasun frogatzen ahal den, horri dagokion Praktiketako moduluko prestakuntza unitate bat ere. Izan ere, horretan “Gai” kalifikazioa jasoz gero, kasuan kasuko profesionaltasun ziurtagiriaren eskaera tramitatzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduan ezarritako prozedurarekin bat (foru agindu horren bidez, Nafarroako hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztagiri partzial metagarriak eskatzeko prozedura arautu zen).

Lanbide moduluak baliozkotzea eta aitortzea eta Praktiketako modulutik salbuestea

21.–Ezaugarri nagusiak.

21.1. Lanbide lantegietako curriculumetan sartutako lanbide moduluak baliozkotzearen, aitortzearen eta salbuestearen arloan indarra duen araudia aplikatuko da, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako oro har ezarritako prozeduren eta baldintzen arabera.

21.2. Baliozkotzea prozesu akademiko eta administratibo bat da, zeinaren bidez, ikasleek eskatuta, edo, adingabeak badira, haien gurasoek edo legezko ordezkariek eskatuta, zehazten baita ikasleak matrikulatua dagoen modulu bat edo gehiago ez dituela egin behar, ulertzen baita modulu horiek gainditutako beste modulu batzuk, beste ikasketa batzuk edo beste bide batzuetatik eskuratutako gaitasun-unitate batzuk bezalakoak direla edukien eta irakastorduen aldetik, indarrean den araudiaren arabera.

21.3. Gainditutako moduluak aitortzea prozesu akademiko eta administratiboa da, zeinaren bidez, ikasleek eskatuta, edo, adingabeak badira, horien gurasoek edo legezko ordezkariek eskatuta, erabakitzen baita ikasleak matrikulatua dagoen lanbide lantegiko modulu bat edo gehiago ez dituela egin behar aurretik egindako beste batzuen berdin-berdinak direlako eta horien azken emaitza positiboa izan delako, hau da, 5 edo gehiago, indarreko araudiaren arabera.

21.4. Praktiketako modulutik salbuestea prozesu akademiko eta administratiboa da, zeinaren bidez, ikasleek eskatuta, edo, adingabeak badira, horien gurasoek edo legezko ordezkariek eskatuta, erabakitzen baita modulu hori ez dela egin behar, finkatu delako lotura duela kasuan kasuko lanbide lantegiarekin ikustekoa duen esperientzia profesional batekin (urtebetekoa edo hortik gorakoa lanaldi osoan). Salbuespena erabatekoa edo hein batekoa izan daiteke.

22.–Moduluak baliozkotzea.

22.1. Komunikazioa eta gizartea I eta II izeneko moduluak gainditu dituztenek, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritako tituluei dagokien Oinarrizko Lanbide Heziketako edozein prestakuntza ziklotan, Komunikazioa eta gizarte zientzia aplikatuak izeneko modulua baliozkoturik izanen dute edozein lanbide lantegitan.

22.2. Zientzia aplikatuak I eta II izeneko moduluak gainditu dituztenek, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritako tituluei dagokien Oinarrizko Lanbide Heziketako edozein prestakuntza ziklotan, Teknologia eta zientzia aplikatuak izeneko modulua baliozkoturik izanen dute edozein lanbide lantegitan.

22.3. Komunikazioa eta gizarte zientzia aplikatuak izeneko lanbide moduluaren baliozkotzea lor dezakete Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bat egin duten ikasleek, komunikazioaren eta esparru sozialaren arloko nahitaezko eta borondatezko prestakuntza moduluak gainditurik badituzte eta, gainera, atzerriko hizkuntzaren modulu bat gainditurik badute, hezkuntzako administrazioek ezarritakoa edo ikastetxeek beren eskumenak baliatuz eskainitakoa izan.

22.4. Halaber, Teknologia eta zientzia aplikatuak izeneko lanbide moduluaren baliozkotzea lor dezakete Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetako bat egin duten ikasleek, esparru zientifiko-teknologikoko nahitaezko eta borondatezko prestakuntza modulua gainditu badute.

23.–Moduluak aitortzea.

Ikasleek edozein lanbide lantegitako gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak gainditzen badituzte beste lanbide lantegi batzuen bidez edo Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan, modulu horiek aitortuak izanen dituzte kasuan kasuko lanbide lantegian.

24.–Praktiketako modulutik salbuestea.

24.1. Praktiketako modulua salbuetsita gera daiteke (osorik edo zati bat), boluntario edo bekadun gisa lanean edo zerbitzuan egindako lanagatik, baldin eta ikasleak frogatzen badu behar bezala menperatzen dituela Praktiketako moduluaren bitartez lortu beharreko gaitasunen inguruko ezagutzak. Laneko edo zerbitzuetako esperientzia urtebetekoa izan behar da gutxienez, lanaldi osoan, eta Praktiketako modulua zer lanbide lantegiren parte den, horrekin lotuta egon behar da.

24.2. Aurreko atalean aipatzen den lan esperientzia honako agiri hauen bidez egiaztatuko da:

a) Besteren konturako langileak eta beren konturako langileak:

–Laneko esperientzia zer enpresa edo erakundetan eskuratu duen, haren ziurtagiria, datu hauek berariaz adierazita: kontratuaren iraupena, egindako jarduera eta zenbat denbora egin duen lan horretan. Bere kontura ari diren langileen kasuan, tributupekoen zentsuan izena emanak daudela frogatzea, urtebeteko antzinatasunarekin gutxienez, eta jarduera adierazgarrienei buruz interesdunak egindako aitorpena.

–Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria, non enpresa, lanbide kategoria, kotizazio taldea eta kontratazioaldia adieraziko baitira, edo, betiere, Langile Autonomoen Araubide Berezian izandako kotizazioaldia, edo, bestela, zuzenbidearen araberakoa den beste edozein frogabide.

b) Boluntario edo bekadun gisa aritu diren pertsonak:

–Zerbitzuak zer erakundetan eman diren, hark emandako ziurtagiria, berariaz adierazita honakoak: betetako jarduerak eta eginkizunak, zer urtetan bete diren eta horietan emandako orduen kopuru zehatza.

25.–Moduluak baliozkotzeko, aitortzeko eta salbuesteko prozedura.

25.1. Moduluak baliozkotzeko, aitortzeko eta salbuesteko eskaerak egiten direnean, laneko praktikarekin, lanbide moduluekin eta praktiketako moduluekin bat datozelako, ikasleak aldez aurretik matrikulaturik egon beharko du Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen lanbide lantegia emateko baimenduta dagoen ikastetxe batean.

25.2. Balizko baliozkotzeak, aitortzeak eta salbuesteak ikastetxeko zuzendaritzari eskatuko dizkio ikasleak, adinduna bada, edo, adingabea bada, gurasoek edo legezko ordezkariek eskatuko dizkiote. Ikastetxeko zuzendaritzak eskaera horiek aintzat hartuko ditu edo ez.

25.3. Baliozkotzeko eskaerarekin batera, egindako ikasketen ziurtagiri ofiziala aurkeztuko da, edo, hala badagokio, profesionaltasunaren edo egiaztagiri partzialen ziurtagiria.

25.4. Ikaslearen ikasketa espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian erregistratuko da bidezkoa den lanbide moduluen baliozkotzea edo salbuespena, honela:

a) Baliozkotua, lanbide moduluak baliozkotu direnean.

b) Aitortua, lanbide moduluak aitortu direnean.

c) Salbuetsia, Praktiketako lanbide modulua salbuetsi denean.

25.5. Moduluren bat baliozkotu, aitortu edo salbuesteko zain dauden ikasleek klaseetara joan behar dute. Baliozkotzeak, aitortzeak eta salbuespenak aldeko ebazpena ematen denean hasiko dira ondorioak sortzen.

25.6. Baliozkotutako lanbide moduluen kalifikazioa 5 izanen da, lanbide lantegiaren azken kalifikazioa kalkulatzeko ondorioetarako.

Ebaluazio agiriak eta ikasketen ziurtagiriak

26.–Ebaluazio agiriak.

26.1. Ebaluazio prozesuari dagokion informazioa ebaluazioaren dokumentuetan jasoko da.

26.2. Honako hauek dira Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen lanbide lantegietako ikasketen ebaluazio prozesuko agiri ofizialak:

a) Ikaslearen espediente akademikoa eta ziurtagiri akademiko ofiziala.

b) Ikasmailaren bukaerako ebaluazio akta.

c) Banakako ebaluazioaren txostena, dela partziala, dela bukaerakoa.

Banakako ebaluazio txostenak eta ikasketen ziurtagiriak dira ikasleen mugigarritasuna bermatzen duten oinarrizko agiriak.

26.3. Ebaluazioa etengabea izanda, ikasleek beren ikaskuntza prozesuaren eboluzioa ezagutzea komeni denez, ikasleei bi ebaluazio txosten emanen zaizkie, gutxienez, ikasturtearen barnean.

26.4. Ebaluazio prozesuko agiri ofizialez gainera, ikastetxeek aukera izanen dute, dena dela, egindako ikasketei eta ebaluazio prozesuari buruzko bestelako ziurtagiri eta txostenak egiteko.

26.5. Ikasketa-espedientean hauek egonen dira: identifikazioari eta eskolatzeari buruzko informazioa, ikasketei buruzko informazioa, hezkuntzako berariazko laguntzarako beharrei buruzko datuak, eta ikasteko prozesua garatzeko bide ematen duten eta ikasleen administrazioa eta mugikortasuna bermatzen dituzten datuak. Informazioa erregistraturik, gainerako dokumentuetako beharrezko datuak ateratzen ahalko dira, baita behar diren ziurtagiriak egin ere.

26.6. Ebaluazio-agiri horien edukia eranskin honen 30. oinarritik 33.era bitarte dago zehazturik.

27.–Ikasketa ziurtagiriak.

27.1. Ikasketa ziurtagiriak inprimaki ofizial normalizatuetan emanen dira, interesdunak eskatu ondoren (edo gurasoek edo legezko ordezkariek, adingabea bada interesduna). Ziurtagiri horietan ondokoa adierazi behar da gutxienez, eranskin honen 31. oinarrian ezarritako edukien arabera: ikaslearen datu pertsonalak, ikaslearen matrikularen datuak, azken kalifikazioen datuak eta gaitasun unitateen datuak, eta, kasua bada, egiaztatutako gaitasun profesionalak.

27.2. Lanbide lantegi bakoitzeko ikasketak guztiz gainditzen ez dituzten ikasleek, gainditu dituzten lanbide moduluen ikasketen ziurtagiri partziala jasoko dute. Ziurtagiri horrek, ondorio akademikoak izateaz gain, lortutako lanbide gaitasunen egiaztapen partzialeko ondorio metagarriak izanen ditu, Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalaren arabera.

27.3. Aipatutako bi kasuetan, ikasleak eskubidea izanen du kasuan kasuko profesionaltasun ziurtagiria edo egiaztapen partzial metagarria eskatzeko Nafar Lansare - Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduan ezarritako prozedurarekin bat (foru agindu horren bidez, Nafarroako hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztagiri partzial metagarriak eskatzeko prozedura arautu zen).

27.4. Lanbide modulua osatzen duten prestakuntza unitate laburragoak gainditzen dituztenek ziurtagiri partzial metagarria jasoko dute, Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik izanen dena baliozkoa.

27.5. Ikaslearen espediente akademikoa daukan ikastetxeko idazkaritzak izanen du eskatzen diren ikasketa ziurtagiriak ematearen ardura.

28.–Ebaluazioaren dokumentuak bete eta zaintzea.

28.1. Ikasleak matrikula egin ondoren, ikastetxeko idazkaritzak espediente akademikoa irekiko du.

28.2. Ikasmaila bakoitzeko ebaluazioen emaitzak eta hartutako erabakiak espediente akademikoan erregistratzeko ardura tutoreari dagokio.

28.3. Matrikula egiteak ekartzen duen eskubidearen xedeko deialdi arruntak egin ondoren itxiko dira bukaerako ebaluazio arruntaren aktak ikasle bakoitzaren kasuan. Ikasleari deialdi berezi bat ematen bazaio, ebaluazio berezi horren akta ere hura egin ondoan itxiko da.

28.4. Betiere, ebaluazio-agiriak ikastetxeko zuzendariak ikus-onetsiko ditu, eta kasu bakoitzean behar diren pertsonen sinadura autografoak eramanen dituzte. Sinaduraren ondoan, sinatzailearen izen-deiturak eta kargua edo irakaskuntza-eginkizuna agertuko dira.

28.5. Ebaluazio agiri ofizialek aipatu behar dute zer araudiren arabera ezartzen den kasuan kasuko lanbide lantegiaren curriculuma Nafarroan.

28.6. Ebaluazio agirietako datuak artxibatu eta gordetzeko ardura ikastetxeko idazkariari dagokio. Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak ezarriko ditu agiri horiek zaintzeko, edo lekualdatzeko, ikastetxea desagertzen bada.

28.7. Ikastetxe publiko eta pribatu itunduek baliabide elektronikoen bidez beteko dituzte ebazpen honetan aipatzen diren ebaluazio agiri ofizialak, dela “Educa” aplikazio informatikoaren bidez, dela datu guztiak formatu bateragarri batean jasotzeko bidea ematen duen beste aplikazio baten bidez, Hezkuntza Departamentuak horretarako ezartzen dituen egunetan.

29.–Ikasleen mugigarritasuna.

29.1. Ikasle bat ikastetxe batetik bestera lekualdatuz gero, lanbide lantegia egiten duen ikaslearen espediente akademikoa daukan ikastetxeak ikastetxe hartzaileari bidali beharko dizkio, hark eskatuta, ikasketa ziurtagiria, banakako ebaluazio txostena eta ikasketa espedientea. Halaber, eginbidean adierazi beharko du kalifikazioak bat datozela ikastetxeak gordetzen dituen ebaluazio aktekin.

29.2. Ikastetxe hartzaileak bidali zaizkion ebaluazio txostenen ardura hartuko du eta ikaslearen ikasketa espedienteari hasiera emanen dio.

29.3. Artikulu honetan aipatzen den informazioa jasotzeko, “EDUCA” aplikazio informatikoa edo beste baliabide batzuk erabil daitezke.

30.–Ikasketa espedientearen edukia.

30.1. Ikaslearen ikasketa espedientean ikaslearen identifikazio datuak eta ebaluazio prozesuari buruzko informazioa jasoko dira, hala nola espedientea luzatzen duen ikastetxearen datuak.

30.2. Honako hauek izanen dira gutxienez ikaslea identifikatzeko datuak:

–Espediente zenbakia.

–Deiturak eta izena.

–NANa edo agiri baliokidea.

–Helbidea, posta kodea, herria eta probintzia.

–Jaioteguna.

–Jaioterria, jaiotze probintzia eta jaiotze herrialdea.

–Zer ikastetxetan egon den eskolatua.

–Datu mediko eta psikopedagogikorik aipagarrienak.

Horrez gainera, aitaren, amaren edo legezko ordezkariaren izen-abizenak eta haien identifikazio agiriak eta telefonoak jasoko dira.

30.3. Hauek dira ebaluazio prozesuari buruzko informazio datuak, gutxienez ere:

–Lanbide Heziketako irakaskuntza maila.

–Hizkuntza eredua.

–Irakaskuntzak erregulatzen dituen araua.

–Lanbide moduluen zerrenda eta zer ikasturtetan egin diren.

–Ikastetxearen izena. Irabazi asmorik gabeko entitate eta erakundeetan egindako lanbide lantegien kasuan: erakundearen izena eta zer ikastetxe publikori dagoen atxikirik.

–Hasierako ebaluaziok erabakiak.

–Ebaluazio partzialetako kalifikazioak.

–Bukaerako deialdi arruntetako kalifikazioa eta, kasua bada, bukaerako deialdi bereziko kalifikazioa.

–Erabakia eta data, praktiketako moduluan hasteari, errepikatzeari eta ikasketa ziurtagiriari dagokienez.

–Aniztasunari arreta emateko neurriei buruzko informazioa.

30.4. Ikastetxe bidaltzailearen identifikazio datuak hauek dira gutxienez:

–Izena.

–Titulartasuna.

–Erregistroko zenbakia.

–Herria eta posta kodea.

31.–Ikasketa ziurtagirien edukia.

31.1. Ikaslearen ikasketa ziurtagirian honako datu hauek agertuko dira gutxienez: ikaslearen datu pertsonalak, ikaslearen matrikularen datuak, azken kalifikazioen datuak eta gaitasun unitateen datuak, eta, kasua bada, egiaztatutako lanbide kualifikazioak eta ziurtagiria noiz eman zen. Datu horiek ziurtagiria eman zen egunera artekoak izanen dira.

31.2. Honako hauek izanen dira gutxienez ikaslearen datu pertsonalak:

–Deiturak eta izena.

–NANa edo agiri baliokidea.

31.3. Honako hauek izanen dira gutxienez ikaslearen matrikularen datuak:

–Zein lanbide lantegitan dagoen matrikulatua.

–Lanbide lantegiaren curriculuma ezartzen duen araudiaren aipamena.

–Zer ikastetxetan dagoen matrikulatua.

31.4. Honako hauek izanen dira gutxienez azken kalifikazioen datuak:

–Lanbide modulu bakoitzean lortutako azken kalifikazioa.

–Lanbide modulu bakoitzean zehaztutako azken kalifikazioaren urtea eta deialdiaren zenbakia.

–Kasua bada, deialdi bereziaren adierazpena.

–Lanbide lantegiaren azken kalifikazioa, kasua bada.

–Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren ziurtagiriaren azken kalifikazioa, kasua bada.

31.5. Honako hauek dira, gutxienez, egiaztapen datuak:

–Gainditutako lanbide moduluekin egiaztatutako gaitasun unitateak, gaitasun unitatearen kodea eta izena eta kualifikazio maila zehaztuta.

–Kasua bada, egiaztatutako lanbide kualifikazioa, lanbide kualifikazioaren kodea eta izena eta kualifikazio maila zehaztuta.

32.–Bukaerako ebaluazioaren aktaren edukia.

32.1. Bukaerako ebaluazioaren aktan ikastetxearen identifikazio datuak eta taldearen identifikazio datuak jasoko dira.

32.2. Ikastetxearen identifikazio datuak hauek dira gutxienez:

–Izena.

–Titulartasuna.

–Helbidea, posta kodea eta herria.

32.3. Taldearen identifikazio datuak hauek dira gutxienez:

–Ikasturtea.

–Ikasketa maila.

–Taldea.

–Hizkuntza eredua.

–Taldea osatzen duten ikasleen izenen zerrenda eta lanbide modulu bakoitzaren bukaerako ebaluazio arruntaren emaitzak, deialdi arruntaren zer zenbaki den adierazita.

33.–Banakako ebaluazio txostenaren edukia.

33.1. Ikastetxearen eta ikaslearen identifikazio datuak eta ebaluazio prozesuari buruzko datuak jasoko dira banakako ebaluazio txostenean.

33.2. Honako hauek izanen dira gutxienez ikastexea identifikatzeko datuak:

–Izena.

–Titulartasuna.

–Helbidea, posta kodea eta herria.

33.3. Honako hauek izanen dira gutxienez ikaslea identifikatzeko datuak:

–Deiturak eta izena.

–NANa edo agiri baliokidea.

–Ikasketa maila.

–Hizkuntza eredua.

–Taldea.

33.4. Hauek dira ebaluazio prozesuari buruzko datuak, gutxienez ere:

–Oraingo ebaluazioa: partziala eta zenbakia; azkena eta zenbakia.

–Lanbide moduluen zerrenda eta haien kalifikazioa; kasua bada, zer neurri hartu den aniztasunari erantzuteko eta zein den kalifikazioa aurreko ebaluazioetan.

Horrez gainera, ikasketa prozesuari buruzko oharrak eta eskolako hutsegiteen eta diziplina hutsegiteen laburpena jasoko dira, bai eta, hala dagokionean, Praktiketako modulura pasatzeko, errepikatzeko eta egiaztapen akademikoa emateko erabakia ere.

Lanbide lantegietako ikasketa ziurtagiriak eman eta erregistratzea eta horien ondorioak

34.–Lanbide lantegiaren ikasketa ziurtagiria.

34.1. Lanbide lantegi bat gainditzeak eskubidea emanen du ikasketa ziurtagiria lortzeko. Han, gainditutako lanbide moduluak jasoko dira.

34.2. Ikasketa ziurtagiri horrek frogatzen du zer gaitasun unitate dauden, bai eta kasuan kasuko lanbide kualifikazioa eta prestakuntza ere; baina horrek ez du lanbide jardunaren erregulaziorik ekartzen.

35.–Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria.

35.1. Lanbide lantegi bat gainditzeak eskubidea emanen du erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria eskuratzeko, lanbide lantegiaren bukaerako ebaluazioaren deialdian irakasle taldeak irizten badu sarrera-proba horren helburuak lortu direla.

35.2. Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa lanbide lantegiaren azken kalifikazio bera izanen da.

35.3. Nafarroan urtero proba horien deialdia egiten duen ebazpenean zehaztuko da proba gainditu izanaren ziurtagiria emateko prozedura.

36.–Ziurtagirien ondorioak.

36.1. Lanbide lantegiaren ikasketa ziurtagiriak Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalari dagokionez lortutako lanbide-gaitasunak frogatzeko balioko du.

36.2. Ikasketa ziurtagiri horrek eskubide ematen die eskatzaileei kasuan kasuko profesionaltasun ziurtagiria jasotzeko, bai eta, hala dagokionean, egiaztapen partzial metagarriak ere.

Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduan ezarritakoari jarraituz tramitatu behar da eskera (foru agindu horren bidez Nafarroako hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztagiri partzial metagarriak eskatzeko prozedura arautu zen).

37.–Erregistroa eta ziurtagiria ematea.

Ikasketa ziurtagiriak erregistratu eta emateko, horretan aplikatu beharreko araudia bete beharko da.

38.–Ikasleen datu pertsonalak.

Ikasleen datu pertsonalak lortzeari, datu horiek ikastetxe batetik bestera lagatzeari eta datuen segurtasun eta konfidentzialtasunari dagokienez, datu pertsonalak babestearen arloan indarra duten arauetan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da, eta betiere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

39.–Berezitasunak.

Foru agindu honetan ebaluazioari, errepikatzeari eta egiaztatzeari dagokienez jaso ez den edozein berezitasun, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ebatziko du.

2. ERANSKINA

5., 8., 12., 13., 14., 16., 18., 19. eta 20. oinarriak aldatzea eta 23. bis oinarria eranstea Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta egiaztapen akademikoa arautu ziren

1.–5. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“5. Etengabeko ebaluazioa.

1. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen ebaluazioa etengabea izanen da eta ikaskuntza prozesu osoan eginen da, ikasleen hasierako ebaluazioarekin hasiko da, prozesu osoan jarraituko du ebaluazio partzialekin, funtsezko gaitasunen garapenari buruzko oharrak dituztela, eta bukaerako ebaluazioarekin amaituko da.

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan aritzen diren ikasleei ezarritako ebaluazio sistema etengabeko ebaluazioa da. Etengabeko ebaluazioak eskatzen du ikasleak nahitaez joatea lanbide moduluetako jardueretara.

3. Zikloko ikasmaila bakoitzean zehar, modu jarraituan, irakasleek informazioa bilduko dute ikasleen ikaskuntza prozesuari buruz, lanbide modulu desberdinetarako programatutako jardueren behaketaz eta balorazio sistematikoaz, helburua izanik prozesu horren jarraipena erraztea ikasmaila bakoitzean eta prestakuntza ziklo osoan. Horretarako, ikasleek nahitaez joan beharra dute programatutako jardueretara. Hortaz, ikasle bat ez bada eskoletara joaten, ezin ditu proposatutako prestakuntza jarduerak egin. Prestakuntza jarduera horiek behatu eta baloratu ezin izatea kasuan kasuko kalifikazioan jasoko da, dela ebaluazio partzialetan, dela bukaerako ebaluazioan.

4. Ikaslearen justifikatu gabeko eskola-hutsegiteek etengabeko ebaluazioa galarazten badute, programazioan ezarritako ondorio negatiboak izanen ditu hutsegite horrek moduluko kalifikazio partzialean nahiz bukaerako kalifikazioan.

Gainera, ikasle horiek ezin izanen dute jarduera praktikorik egin baldin eta, irakasle taldearen iritziz, horiek nolabaiteko arriskurik badute ikasleentzat, taldeko gainerako kideentzat edo ikastetxeko instalazioetarako.

Tutoreak hori eta horren ondorioak jakinaraziko dizkio egoera horretan dagoen ikasleari eta, adingabea bada, haren legezko ordezkariei.

5. Etengabeko ebaluazioaren prozesuan, ikaslearen aurrerapena egokia ez denean, neurri zuzentzaileak ezarriko dira, ikaskuntza prozesua ikaslearen ezaugarri pertsonalen eta hezkuntza premien arabera egokitzeko.”

2.–8. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“8. Matrikula eta deialdi kopurua ikasturteko. Deialdi arruntak eta bukaerako ebaluazioaren aparteko deialdia.

1. Matrikula ikasturte bakoitzerako eginen da, Hezkuntza Departamentuak horretarako zehazten dituen egunetan, eta, horri esker, ikasleek gehienez bukaerako ebaluazioaren bi deialdi arrunt izateko eskubidea dute ikasturteko, modulu bakoitzerako, modalitate orokorrean.

2. Modalitate orokorrean, lanbide moduluek lau deialdi arruntetan izan dezakete bukaerako ebaluazioa. Lantokietako Prestakuntza moduluak bi deialdietan izan dezake bukaerako ebaluazioa. Bukaerako ebaluazioko saioetan garatuko dira deialdi horiek.

3. Salbuespen gisa, bukaerako ebaluazioaren lau deialdi arruntak agortu dituzten ikasleek, ikasketak normaltasunez garatzea galarazten dien egoera batean badaude, ikastetxeko zuzendariari eska diezaiokete deialdia egin diezaieten. Zuzendariak eskaera hori ebatzi eta interesdunei jakinaraziko die. Adingabeen kasuan, gurasoek edo legezko ordezkariek egin beharko dute eskaera. Haiei jakinaraziko zaie zein den horren ebazpena.”

3.–12. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“12. Ebaluazio partzialeko saioa.

1. Ebaluazio partzialeko saioak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko ikasmaila bakoitzean eta talde bakoitzerako eginen dira. Horietarako, irakasleek ikasleen ikasketa prozesuari buruzko informazioa jasoko dute etengabe, horiek sistematikoki behatuz, lanak baloratuz, berariazko probak eginez eta beste prozedura batzuen bidez.

2. Ebaluazio partzialeko saioen helburua izanen da bai ikasleen ikaskuntza prozesua eta aurrerapen akademikoa aztertzea, bai taldearen azterketa orokorra egitea eta ikasleen aurrerapen egokiari laguntzen dioten erabakiak hartzea. Era berean, aurreko ebaluazio bileretan hartutako erabakien balorazioa eginen da.

3. Ebaluazio partzialeko saioak tutoreak zuzenduko ditu eta, horietan, irakasle taldeak erabakiko du, talde kolegiatu gisa, zer kalifikazio partzial izanen duten ikasleek modulu bakoitzean, eta, kasua bada, prestakuntza unitate bakoitzean, etengabeko ebaluazioa ahaztu gabe. Ikasleen ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak erantsi behar dira. Garrantzi berezia izanen dute jarrerari buruzko gaitasun alderdiek, besteak beste garatutako lan eta elkarbizitza ohiturekin ikusteko dutenek. Irakasleen taldeak erabakiko du, bere autonomia pedagogikoa baliatuz, alderdi horiei dagokien kalifikazioaren portzentajea.

Ebaluazio partzialeko saioari buruzko informazioa espediente akademikoan jasoko da, irakaslearen edo tutorearen ardurapean.

4. Ebaluazio partzialeko saioa amaitu ondoren, tutoreak ikasleei eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei haien errendimenduaren berri emanen die, idatziz edo EDUCAren bidez, ebazpen honen 3. eranskinean zehaztutako banakako ebaluazio partzialaren gaineko txostenarekin. Ikastetxeak beharrezkotzat jotzen badu elkarrizketak edo hartu-eman partikularrak izatea ikasle bakoitzaren gurasoekin edo legezko ordezkariekin, horiekin osatuko da informazioa.

5. Etengabeko ebaluazioaren prozesuan, ikasle baten aurrerabidea egokia ez denean, beharrezko neurriak hartuko dira, gurasoei edo legezko ordezkariei horren berri eman ondoan. Irakasle taldean hartuko diren neurri horien helburua hezkuntza prozesuan aurrera egiteko ikasleak beharrezko dituen eduki eta gaitasunak bereganatzea izanen da.

6. Aldi baterako ikasle batek hezkuntza-arreta behar badu ospitale batean, edo etxean, edo ohikoaz besteko hezkuntza-arretaren bat behar badu, ikasle horren matrikula duen ikastetxeko irakasle taldeak, egoera berezi horretan kasu egiten dioten irakasleekin koordinaturik, behar diren prozedurak ezarriko ditu ikaslearen ebaluazio prozesua egiteko, irakasle taldeak zer lanbide modulutan irizten duen hura posible dela, horietan.

7. Ebaluazio partzialeko saioen kopurua, oro har, ondokoa izanen da:

a) LPrik ez dagoen ikasmailetan edo hura ikasmaila osoan barna garatzen denetan, ebaluazio partzialeko hiru saio eginen dira modulu bakoitzean, eta horietako azkena kasuan kasuko bukaerako ebaluazioaren saioan izanen da.

b) LPa edo LP moduluko prestakuntza unitateak dituzten ikasmailetan, ikasturteko azken hiruhilekoan egiten badira, ebaluazio partzialeko hiru saio eginen dira modulu bakoitzean, eta haietako azkena ikastetxeko moduluen bukaerako ebaluazioaren saioan izanen da, Lantokietako prestakuntzako modulua edo LP moduluko kasuan kasuko prestakuntza unitatea egin baino lehenago.”

4.–13. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“13. Bukaerako ebaluazioko saioa.

1. Bukaerako ebaluazioko saioak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko bi ikasmailen bukaeran eginen dira. Saio horietan ikasmailaren ebaluazio prozesuaren balorazio sintesia eginen da, eta irakasle taldeak talde kolegiatu gisa hartuko ditu erabakiak.

2. Bukaerako ebaluazioko saioetan, irakasle taldeak, tutorearen zuzendaritzapean, baloratuko da noraino eskuratu diren lanbide moduluetako ikaskuntzaren emaitzak eta helburuak eta erabakiko du ikasleen kalifikazioa lanbide modulu eta/edo prestakuntza unitate bakoitzean. Kalifikazio horiek erregistratuko dira. Lantokiko Prestakuntza moduluaren ebaluazioan, baloratuko du noraino bete diren horren helburuak eta ikasketaren emaitzak, eta, kasua bada, prestakuntza unitateak, eta kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen da. Orobat, kasuan kasuko erabakiak hartuko dira ikasle bakoitzak ikasketa prozesuan behar bezala jarraituko duela bermatzeko.

3. Kasuan kasuko erabakiak hartu eta kalifikazioak jarri ondoren, akta itxiko da. Akta itxi ondoren, kasuan kasuko administrazio eginbidearen bidez eginen da edozein aldaketa.

4. Honako hauek izanen dira Oinarrizko Lanbide Heziketako lehen ikasmailako bukaerako ebaluazioko saioak:

a) LP moduluko prestakuntza unitaterik badago:

–LP moduluko prestakuntza unitatea hasi baino lehen bukatu diren lanbide moduluen eta/edo prestakuntza unitateen bukaerako ebaluazioko saioa: Lanbide modulu eta/edo prestakuntza unitate bakoitzaren azken kalifikazioa erabakiko da hartan.

Bukaerako ebaluazioko saio horretan, ikaslearen aurrerapenak ez badu bat egiten moduluetarako aurreikusitako helburuekin, irakasle taldeak erabakiko du ikasleak ikasmailaren bukaerako ebaluazioaren hurrengo deialdian aurkeztea gomendatzen zaion (ikasleak programako emaitzak eskuratzen ahal dituela pentsatzen bada), edo gomendatzen zaion moduluetako bukaerako ebaluazio arruntaren deialdiari uko egiteko eskatzea.

Saio horretan, halaber, erabakiko da LP moduluko prestakuntza unitatean hasten den ala ez. Ebazpen honen 1. eranskineko 20. oinarriko irizpideei jarraituz hartuko da erabaki hori.

–Lehen mailako bukaerako ebaluazioaren saioa. LP moduluko prestakuntza unitatea gauzatu eta bukatu ondoren eginen da:

LP moduluko prestakuntza unitatearen azken kalifikazioa erabakiko da hartan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioarekin. Ikaslearen egonaldian horren prestakuntzaz arduratzeko kasuan kasuko lantokiak izendatutako pertsonak parte hartuko du ebaluazio horretan. Horrenbestez, ikastetxeak izendatutako tutorearen segimendua eta lantokiko prestakuntzaren arduradunak egindako txostena izanen dira horren oinarriak.

Era berean, erabakiko da ikasle bakoitza hurrengo ikasmailara pasatzen den edo errepikatzen duen, ebazpen honen 1. eranskineko 18. eta 19. oinarrietan ezarritako irizpideei jarraituz.

b) LP moduluko prestakuntza unitaterik ez badago, lehen mailako bukaerako ebaluazioko saioan erabakiko da zein den lanbide modulu eta/edo prestakuntza unitate bakoitzaren azken kalifikazioa.

Bukaerako ebaluazioko saio horretan, ikaslearen aurrerapenak ez badu bat egiten moduluetarako aurreikusitako helburuekin, irakasle taldeak erabakiko du ikasleak ikasmailaren bukaerako ebaluazioaren hurrengo deialdian aurkeztea gomendatzen zaion (ikasleak programako emaitzak eskuratzen ahal dituela pentsatzen bada), edo gomendatzen zaion moduluetako bukaerako ebaluazio arruntaren deialdiari uko egiteko eskatzea.

Saio horretan, halaber, erabakiko da ikasle bakoitza hurrengo ikasmailara pasatzen den edo errepikatzen duen, ebazpen honen 1. eranskineko 18. eta 19. oinarrietan ezarritako irizpideei jarraituz.

5. Honako hauek izanen dira Oinarrizko Lanbide Heziketako bigarren ikasmailako bukaerako ebaluazioko saioak:

–LP modulua edo LP moduluko prestakuntza unitatea hasi baino lehen bukatu diren lanbide moduluen eta/edo prestakuntza unitateen bukaerako ebaluazioko saioa: Lanbide modulu eta/edo prestakuntza unitate bakoitzaren azken kalifikazioa erabakiko da hartan.

Bukaerako ebaluazioko saio horretan, ikaslearen aurrerapenak ez badu bat egiten moduluetarako aurreikusitako helburuekin, irakasle taldeak erabakiko du ikasleak ikasmailaren bukaerako ebaluazioaren hurrengo deialdian aurkeztea gomendatzen zaion (ikasleak programako emaitzak eskuratzen ahal dituela pentsatzen bada), edo gomendatzen zaion moduluetako bukaerako ebaluazio arruntaren deialdiari uko egiteko eskatzea.

Saio horretan, halaber, erabakiko da LP modulua edo LP moduluko prestakuntza unitatean hasten den ala ez. Ebazpen honen 1. eranskineko 20. oinarriko irizpideei jarraituz hartuko da erabaki hori.

–Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloaren bukaerako ebaluazioko saioa. LP modulua edo LP moduluko prestakuntza unitatea gauzatu eta bukatu ondoren eginen da: LP modulua edo LP moduluko prestakuntza unitatearen azken kalifikazioa erabakiko da hartan, “Gai” edo “Ez gai” kalifikazioarekin. Ikaslearen egonaldian horren prestakuntzaz arduratzeko kasuan kasuko lantokiak izendatutako pertsonak parte hartuko du ebaluazio horretan. Horrenbestez, ikastetxeak izendatutako tutorearen segimendua eta lantokiko prestakuntzaren arduradunak egindako txostena izanen dira horren oinarriak.

Era berean, erabakiko da ikasle bakoitzak ikasmaila errepikatzen duen, ebazpen honen 1. eranskineko 19. oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz.

Azkenik, ikasle bakoitzari dagokion titulua eta ziurtatzea erabakiko dira, kontuan harturik eskuratu diren tituluko gaitasun orokorra, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak, etengabeko ikaskuntzaren gaitasunak eta zeharkako gaitasunak, eta, hala badagokio, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren gaitasunak.

6. Bukaerako ebaluazioko saioak amaitu ondoren, tutoreak ikasleei eta, hala badagokio, gurasoei edo legezko ordezkariei haien emaitzen berri emanen die, idatziz edo EDUCAren bidez, bukaerako banakako ebaluazioaren gaineko txostenarekin, ebazpen honen 3. eranskinean arabera.”

5.–14. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“14. Bukaerako ebaluazioko saioen epeak.

1. LPrik ez duten ikasmailetan edo hura ikasmaila osoan zehar garatzen denetan, bukaerako ebaluazio arrunteko lehenbiziko saioa ekainean eginen da, Hezkuntzako zuzendari nagusiak urtero ematen duen ebazpenean zehazten diren egunetan, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskolako egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak ikasturte bakoitzerako onesten dituen ebazpen horretan.

LPa edo LP moduluko prestakuntza unitatea duten ikasmailetan, ikasturteko azken hiruhilekoan garatzen bada, LP modulua edo LP moduluko prestakuntza unitatea hasi baino lehenago eginen da oro har ikastetxean emandako moduluen bukaerako ebaluazioko lehen saioa.

2. Ikaslearen aurrerapena moduluetarako aurreikusitako helburuekin bat ez datorrenean, irakasle taldeak erabaki badu ikasleari gomendatzea bukaerako ebaluazioaren bigarren deialdian aurkez dadila, modulu horiek ematen dituzten irakasleek neurri egokiak hartuko dituzte programatutako emaitzak lor ditzaten ikasleek bukaerako ebaluazioaren deialdi horretan. Ekainean eginen da gainditu gabeko modulu horietako bukaerako ebaluazioaren bigarren deialdi arrunta, lehenengo ikasmailan edo bigarrenean amaitutako moduluetan, aurreko idatz-zatian aipatutako urteroko ebazpenean adieraziko diren egunetan.

3. Ikaslea bigarren mailara pasatzen denean lehenengo mailako zenbait modulu gainditu gabe, Lantokietako Prestakuntza modulua egin baino lehen egiten den bigarren ikasmailako bukaerako ebaluazioko saioarekin batera eginen da lehenengo ikasmailako gainditu gabeko moduluen bukaerako ebaluazioa.

4. Ikasleak moduluak gainditu gabe ikasmaila errepikatu behar badu, deialdiak eta ebaluazio saioak dagokion ikasturterako antolatu direnak izanen dira.

5. Lantokietako prestakuntzako moduluan “Ez gai” kalifikazioa lortu bada, modulu hori behin bakarrik errepikatzen ahal da. Horrenbestez, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bakoitzean bi deialdi arrunt daude bukaerako ebaluaziorako, gehienez, Lantokietako prestakuntzako moduluan, eta bi deialdiak ikasturte berean egin daitezke.

6. LP moduluan zehar edo LP moduluko prestakuntza unitateetan zehar, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko irakasleak gainditu gabeko moduluak dituzten ikasleen eskura egonen dira, ikasmailako ordu eta leku berberetan.”

6.–16. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“16. Kalifikazioak.

1. Ebaluazio partzialeko saioetan, ikasleen kalifikazioak ezartzen dira modulu bakoitzerako eta, halakorik denean, prestakuntza unitateetarako. Horiekin batera, ikaskuntza prozesuari buruzko oharrak erantsi behar dira eta, betiere, baloratuko da errendimendua ikaslearen gaitasunei zer neurritan egokitu zaien. Kalifikazioak zenbakiz emanen dira, batetik hamarrera bitartean.

2. Ikasturte bakoitzean, ebaluazio partzialetako kalifikazioak kontuan hartuko dira moduluaren bukaerako ebaluazioan, baina etengabeko ebaluazioaren ikuspegia aintzat hartuta. Prestakuntza unitate desberdinetan antolaturik dagoen modulu bat gainditzeko, ezinbestekoa izanen da prestakuntza unitate guztiak gainditzea.

3. Prestakuntza unitate desberdinetan antolaturik dauden lanbide moduluen azken kalifikazioa eginen da haietako bakoitzean lortutako kalifikazioak kontuan harturik, prestakuntza unitate bakoitzaren ordu kopuruarekiko proportzionala izanda. Orobat, irakasle batek baino gehiagok ematen dituzten moduluetan, haien azken kalifikazioa kalkulatzeko, edota kontuan hartuko dira irakasle bakoitzak emandako kalifikazioak, ordu kopuruari pisu proportzionala emanez, edota modulu horien programazio didaktikoan zehaztutako beste irizpide batzuk aplikatuko dira.

4. Modulu bakoitzaren azken kalifikazioa zenbakia izanen da, batetik hamarrera bitartekoa (dezimalik gabe); salbuespena izanik Lantokietako prestakuntzako modulua, hartan, kalifikazioa “Gai” edo “Ez gai” izanen baita. Bosteko kalifikazioa edo hortik gorakoak positibotzat joko dira. Gainera, gizartean maila pertsonalean, sozialean eta profesionalean moldatzeko moduan garatu beharko dituzte funtsezko gaitasunak.

5. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloaren azken kalifikazioa zikloaren moduluetan lortutako kalifikazioaren batez besteko aritmetikoa izanen da, bi hamartarrekin. Gainditutako lanbide modulu baten kalifikazioa moduluan dagoen edozein ziklotara igortzen ahalko da. Prestakuntza zikloaren azken kalifikazioa lortzeko, baliozkotutako lanbide moduluei 5eko kalifikazioa emanen zaie.

6. Irakasle tutorea arduratuko da ikasleek lortutako kalifikazioak ebazpen honen 24. oinarrian zehaztu diren ebaluazio agirietan idazteaz.

7. Kalifikazio negatiboei dagokienez, ikasleek, eta, adingabeen kasuan, haien gurasoek edo legezko ordezkariek, horiek errekuperatzeko antolatu diren jardueren berri izan beharko dute, baita horiek egiteko aldiaren, epeen eta ebaluazio dataren berri ere.”

7.–18. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“18. Ikasleak zikloan jarraitzea eta hurrengo mailara igarotzea.

1. Gehienez ere, lau ikasturte akademikoz iraun dezakete ikasleek Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan. Ikasturte horien kalkuluan sartuko da ikasturtea baldin eta ikasleak matrikulatu formalizatu badu.

2. Ikasmailaz igotzeko, lanbide modulu guztiak gainditu beharko dira, bai eta, kasua bada, ikasmailako lanbide moduluko prestakuntza unitate guztiak ere.

Halaber, ikaslea bigarren ikasmailara pasatuko da, baldin eta gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak gainditu gabe izanik, horiek lehen mailako zikloko asteko ordutegiaren %20 gainditzen ez badute; hau da, modulu horien asteko ordu karga 6 ordukoa edo hortik beherakoa bada, Nafarroako curriculumaren arabera. Aurrekoaz gain, bigarren ikasmailara pasatzeko, ikasleak Komunikazioa eta gizartea I edo Zientzia aplikatuak I izeneko lanbide modulua izan behar du gainditua.

Gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluak prestakuntza unitateetan antolatzen badira, lanbide moduluak balira bezala konputatuko dira mailaz igotzeari dagokionez.

3. Ikasleak bigarren ikasmailara pasatzen badira lehenengo ikasmailako zenbait modulu gainditurik izan gabe, lehenengo ikasmailan gainditu gabe dituzten moduluen matrikulazioa ere egin beharko dute, eta irakasle taldeak ezartzen dituen errekuperazio programak (PRE) eginen dituzte. Haietan, kasuan kasuko hezkuntza arretarako neurriak sartuko dira, gainditu gabeko moduluen errekuperaziorako, baita modulu horiek ebaluatzeko prozesua ere.

4. Errekuperazio programa horien helburua da ikasleek gainditu gabe duten modulua gainditzea bigarren ikasmailako bukaerako ebaluazioko saioan, LP modulua egin baino lehenago.”

8.–19. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“19. Maila errepikatzea.

1. Ikasleak behin errepika dezake Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloko bi ikasmailetako bakoitza. Salbuespenez, bigarren aldiz errepika daiteke ikasmailetako bat, irakasle taldeak aldeko txostena egin ondoan.

2. Irakasle taldeak hartuko du, kasua bada, ikasmaila errepikatzeko erabakia bigarren ikasmailara pasatzen diren ikasleentzat, hezkuntzaren sostengua eta errefortzua emateko beharrezko neurriak aplikatu ondoren ikasmailan ikasteko zailtasunak konpontzeko asmoz, ondoko jarraibideen arabera:

a) Ikasleak 18 urte betetzen baditu lehen ikasmaila bukatzen den urtean, irakasle taldeak ondoko erabakietako bat hartuko du:

–Ikasleak lehenengo ikasmaila errepikatzea, baldin eta, ikasmaila zenbat aldiz errepikatzen ahal den, hori baino gehiagotan ez bada errepikatu.

–Ikasleak lehenengo ikasmaila ez errepikatzea eta hurrengo ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloan matrikulaturik ez jarraitzea.

Ikastetxe bakoitzean, Oinarrizko Lanbide Heziketako irakasle taldeak edo taldeek irizpide komunak ezarriko dituzte ikasmaila errepikatzeko eta zikloan jarraitzeko aukera finkatzeko. Irizpideek programazioan jasota egon behar dute. Ikasmailaren hasieran, ikasleei jakinarazi behar zaizkie irizpide horiek, eta horien gurasoei edo legezko ordezkariei ere bai.

b) Ikasleak 17 urte edo gutxiago betetzen baditu lehenengo ikasmaila bukatzen den urtean, irakasle taldeak erabakiko du ikasleak lehenengo ikasmaila errepikatzea, baldin eta ez badu gainditu ikasmaila bat gehienez errepikatzen ahal den urte kopurua.

3. Bigarren ikasmailako ikasleek, prestakuntza zikloko modulu guztiak gaindituak ez badituzte, beste urte batean jarrai dezakete bigarren ikasmailan, baldin eta ez badute gainditu ikasmaila bat gehienez errepikatzen ahal den urte kopurua.

Irakasle taldeak hartuko du, kasua bada, ikasmaila errepikatzeko erabakia, hezkuntzaren sostengua eta errefortzua emateko beharrezko neurriak aplikatu ondoren ikasmailan ikasteko zailtasunak konpontzeko asmoz, ondoko jarraibideen arabera:

a) Ikasleak 18 urte betetzen baditu bigarren ikasmaila bukatzen den urtean, irakasle taldeak ondoko erabakietako bat hartuko du:

–Ikasleak bigarren ikasmaila errepikatzea, baldin eta, ikasmaila zenbat aldiz errepikatzen ahal den, hori baino gehiagotan ez bada errepikatu.

–Ikasleak bigarren ikasmaila ez errepikatzea eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloan matrikulaturik ez jarraitzea.

Ikastetxe bakoitzean, zuzendaritzak, Oinarrizko Lanbide Heziketako irakasle taldeak edo taldeek irizpide komunak ezarriko dituzte ikasmaila errepikatzeko eta zikloan jarraitzeko aukera finkatzeko. Ikasmailaren hasieran, ikasleei jakinarazi behar zaizkie irizpide horiek, eta horien gurasoei edo legezko ordezkariei ere bai.

b) Ikasleak 17 urte edo gutxiago betetzen baditu bigarren ikasmaila bukatzen den urtean, irakasle taldeak erabakiko du ikasleak bigarren ikasmaila errepikatzea, baldin eta ez badu gainditu ikasmaila bat gehienez errepikatzen ahal den urte kopurua.

4. Ikasmailaren errepikatze bakoitzarekin, errekuperaziorako berariazko plan pertsonalizatu bat (PRE) diseinatu beharko du irakasle taldeak, Orientazio Departamentuarekin elkarlanean. Ikaslearen premietara egokituko da plan hori eta helburu izanen du aurreko ikasturtean atzemandako oztopoak gainditzea.

5. Ikasmaila errepikatzen duten ikasleek matrikulaturik egon behar dute kasuan kasuko ikasmailako lanbide modulu guztietan, eta ikasmailako lanbide modulu guztietako eskola eta prestakuntza jarduera guztietara joan. Gainditurik dauden lanbide moduluen kasuan, ikasleak eskubidea du berriz ebaluatua eta kalifikatua izateko, eta, gutxienez, moduluan lortutako azken kalifikazioari eutsiko dio.

Ikasturtea hasi ondoan, adinez nagusia diren ikasleek, edo horien gurasoek edo legezko ordezkariek, ikasleak 16 urtetik gorakoa baino 18 urtetik beherakoak badira, eska diezaiokete idatziz ikastetxeko zuzendaritzari baimena eman diezaien gainditutako moduluen eskoletara ez joateko. Ikastetxeko zuzendaritzak hartuko du erabakia, zikloko irakasle taldeari entzun ondoren.”

9.–20. oinarria aldatzen da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean, honela idatzita utzi baita:

“20. Lantokiko prestakuntza modulura sartzea.

1. Lantokietako prestakuntzako moduluan sartzeko, gainerako lanbide modulu guztiak gainditurik eduki beharko dira. Era berean, Lantokietako prestakuntzako moduluko prestakuntza unitatean sartzeko, gainerako lanbide modulu guztiak gainditurik eduki beharko dira.

Nolanahi ere, irakasleen taldeak sarrera hori baimendu diezaioke etengabeko ikaskuntzaren gaitasunei lotutako lanbide modulu bat gainditu gabe gehienez duen ikasleari.

2. Hezkuntza Departamentuak onartzen ahalko du gainerako lanbide moduluak amaitu eta ebaluatu baino lehen Lantokiko prestakuntza modulua egitea Oinarrizko Lanbide Heziketako zenbait prestakuntza ziklotarako, berariazko ezaugarriak kontuan hartuta.

3. Ikasleek lanbide kualifikazio baten gaitasun unitate guztiak frogatzen dituzten lanbide moduluak gainditzen dituztenean eta Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloan matrikulaturik jarraitzeko moduan ez daudenean, irakasle taldeak erraztu beharko die Lan arriskuen prebentzioko prestakuntza unitatea egitea, bai eta zer Oinarrizko Lanbide Heziketa frogatzen ahal den, horri dagokion Praktiketako moduluko prestakuntza unitate bat ere. Izan ere, horretan “Gai” kalifikazioa jasoz gero, kasuan kasuko profesionaltasun ziurtagiriaren eskaera tramitatzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 2/2017 Foru Aginduan ezarritako prozedurarekin bat (foru agindu horren bidez, Nafarroako hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleek profesionaltasun ziurtagiriak eta egiaztagiri partzial metagarriak eskatzeko prozedura arautu zen).”

10.–23. bis oinarria eransten da Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abenduaren 15ean eman 665/2014 Ebazpenaren 1. eranskinean. Hauxe testua:

“23 bis. Matrikula deuseztatzea.

1. Matrikula baliogabetzeak berarekin dakar dagokion eskaintzako modalitatea osatzen duten modulu guztien bukaerako ebaluazioaren deialdiari uko egitea.

2. Ikasleek ikasketa espedientea daukan ikastetxeko zuzendariari matrikula baliogabetzeko eska diezaiokete, baldin eta agiri bidez eta era frogagarrian frogatzen badute ondoko inguruabarretako bat:

a) Eritasun fisiko nahiz psikiko luzea izatea.

b) Familiako beharkizunak izatea.

c) Ohiz kanpoko beste inguruabar batzuk.

3. Matrikula baliogabetzeko eskaera, frogagiriekin batera, ikastetxeko zuzendaritzan aurkeztu beharko da bertan emandako moduluen ikasturtearen bukaerako ebaluazioaren lehen deialdia baino bi hilabete lehenago gutxienez, orokorki. Taldearen irakasle taldea entzun ondoren, ikastetxeko zuzendariak eskaera ebatzi, eta matrikula baliogabetzeko baimena emanen du, baldin eta aurreko atalean aipatu arrazoietako bat frogatzen bada eta, hori dela medio, ezinezkoa izan bada eskatzailea eskolara normal joatea eta etengabeko ebaluazioaren bidez haren kalifikazioa egitea.

4. Matrikula baliogabetzeko baimena ematen den kasu guztietan, ikaslearen ebaluazio agirietan agerraraziko da. Kontuan hartuko da baliogabetze horrek baimendu den ikasturte horretan bakarrik izanen duela eragina.

5. Matrikula deuseztatzearen onuradunak diren ikasleei plaza gordeko zaie, matrikula hurrengo ikasturtean egiteko, ikastetxe eta ziklo berean, onartuak izateko prozesu berri bat egin beharrik gabe. Onarpenaren ondorioetarako, ikasle errepikatzailetzat joko dira.

Iragarkiaren kodea: F1701933