51. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

8C/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Ultzamako Club de Golf Ulzama enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ultzamako Club de Golf Ulzama enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100072012011) aztertu da, erregistro honetan 2016ko azaroaren 22an sartu zena eta enpresaren legezko eta sindikatuetako ordezkariek izenpetu zutena 2016ko azaroaren 17an, eta 2017ko urtarrilaren 3an zuzendua, honako honekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatiak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 13an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Ultzamako Club de Golf Ulzama enpresaren III. hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1700881