51. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Hirigintzako hitzarmena, Aiegiko Udal Plan Orokorreko AR-4 banaketa eremuko UE-4.1 exekuzio unitatearen garapena errazteko. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2017ko martxoaren 2an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batez onestea hirigintza kudeaketarako hitzarmena, Aiegiko Udalak sinatuko duena Álvaro Martínez Aguinagarekin, Javier Martínez Aguinagarekin eta Ayeki Innova SL enpresarekin, hain zuzen ere Aiegiko Udal Plan Orokorreko AR-4 banaketa eremuko UE-4.1 exekuzio unitatearen garapena errazteko. Hirigintzako hitzarmena onetsi da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2.–Hasiera batez onetsitako hirigintzako hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen diren probintziako egunkarietako batean.

Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurrean egon dadin jarritako epean.

3.–Hirigintza kudeaketarako hitzarmen hori behin betikoz onesteko agirian jaso beharko dira Miguel Ángel Casado Larrasoain udal arkitektoak 17-2017 zenbakiko txostenean azaldutako zehaztapenak eta aldaketak.

Aiegin, 2017ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1702702