51. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

43/2017 auzi helegitean interesdunei epatzeko iragarkia

2017ko otsailaren 21ean, Udal honetako erregistroan jaso zen Iruñeko Administrazioarekiko auzietako 1. epaitegiaren jakinarazpena. Maria Camino Mendiluce Arregui andreak, Julene Mazkiaran Aramendi andreak, Fernando Amillano Prieto jaunak, Fernando Amillano Urdiain jaunak, Francisco Azpeitia Saez jaunak, Purificacion Lumbreras Sanchez andreak, Maria Angeles Lumbreras Sanchez andreak, Jaime Sanzol Yabar jaunak, Maria Teresa Carravilla Lecea andreak eta Francisco Arratibel Zabalo jaunak 43/2017 zenbakidun administrazioarekiko auzi-helegitea aurkeztu dutela jakinarazten da. Helegitea aurkeztu dute Lezalde 5. sektoreko hirigintza-garapenari buruzko 2016ko maiatzaren 9an aurkeztu zen eskaeraren aurrean Altsasuko Udalaren jarduerarik ezaren eta ustezko ezespenaren kontra.

Hori guztia kontuan harturik eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, honen bitartez jakinarazten da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea daudela interesdunak prozeduran aurkezteko.

Altsasun, 2017ko martxoaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1702651