51. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Administrazio Publikoko (arlo juridikoa) teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenden aurka.

Administrazio Publikoko (arlo juridikoa) teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko prozedura bat abiatu zen, bata, aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, prozeduran lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere egin zen. Prozedura horretan Luis Antonio Uhalde García jaunak gora jotzeko errekurtso bat jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 3/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Administrazio Publikoko (arlo juridikoa) teknikarien lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak onetsi ziren (2017ko urtarrilaren 9an argitaratuak).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1703032