45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 1106/2015 prozedura

Iruñean, 2017ko otsailaren 13an.

Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan adostu gabeko 1106/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da ezkontzaz kanpoko seme-alabei buruzko neurrien aldaketaren gainean. Auto horietan epaia eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Juan Eduardo Pineda Jaime jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2017ko otsailaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1702006