45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

29/2017 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez deialdia egiten da 2017. urtean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probetarako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 41. artikuluaren arabera, Lanbide Heziketako erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzeko baldintzetako bat da sarrera proba bat gainditzea; 52. artikuluaren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailetako heziketa zikloetan sartzen ahal dira, baldintza akademikoak bete ez arren, sarrera proba gainditzen dutenak; eta, azkenik, 64. artikuluaren arabera, Kirol Irakaskuntzen erdi eta goi mailetan sartzen ahal dira, eskatzen diren titulu edo ziurtagiriak izan ez arren, sarrera proba bat gainditzen dutenak.

Orobat, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezartzen du hezkuntza administrazioek arautuko dituztela sarrera proba horiek, eta gutxienez urtean behin eginen dutela proba horietarako deialdia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa garatuz, erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko modua honako hauetan dago arautua: uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena, maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretua, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena, eta urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua, araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horietan guztietan ezarrita dago zilegi izanen dela ziklo horietan sartzea hezkuntzako administrazioek araututako sarrera proba bat gaindituz.

Ebazpen honen bidez deialdia egiten da 2017. urtean hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probetarako, gehitzen diren eranskinetako oinarriekin bat.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, prozesuaren zatiren batean parte hartzen duten pertsona guztiek inprimakien bidez ematen dituzten datuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Hezkuntza Departamentuko fitxategietan sartuko dira, estatistika aldetik lantzeko eta prozedura horren ondorioz sor daitezkeen egiaztagiriak kudeatzeko. Datuetan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ezerezteko eskubideak erabili ahal izanen dira, Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzura joz. Zerbitzu hori Santo Domingo kaleko 8. zenbakian dago, Iruñean. Berariaz horrela adierazten duten pertsonek kontra egiten ahalko diote beren datuak tratatzeari, bidezko arrazoi oinarrituak badituzte.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen bat eman dadin, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetan eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzetan sartzeko 2017ko proben deialdia onesteko, eta deialdiaren epeak, inskripzioak, epaimahaien eraketa eta, oro har, sarrera proben garapenaren gaineko arauak finkatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Erdi eta goi mailako zikloetan sartzeko 2017ko probetarako deia egitea, ebazpen honen eranskinetan ageri diren oinarrien arabera; proba horiek hezkuntza sistemako Lanbide Heziketari, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzei eta araubide bereziko Kirol Irakaskuntzei dagozkie.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpena eta eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Modernizazio eta Araubide Administratiboaren Atalari, Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Eskolatze Bulegoari, Orientazio Bulegoari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Argibide eta Agiri Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2017ko otsailaren 15ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Alderdi orokorrak

1. Proba motak eta modalitateak:

a) Erdi mailako zikloetako sarrera proba: proba modalitate bakar bat dago.

b) Goi mailako zikloetako sarrera proba: lau proba modalitate daude:

–Zientziak eta ingeniaritza.

–Osasun Zientziak.

–Gizarte Zientziak

–Arteak.

c) Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

Aipatutako probak gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahalko dira; aukera hori inskribatzeko unean adierazi beharko da.

2. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Lanbide Heziketako erdi mailako heziketa ziklo guztiak.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi mailako heziketa ziklo guztiak; horretarako, gainera, gaitasun artistikoaren proba gainditu beharko da.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, berariazko baldintzak bete beharko dira.

3. Goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz egin daitezkeen ziklo guztiak.

–Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo guztiak. Nafarroan gainditzen den proba modalitatearen arabera, lehentasuna izanen da lanbide arlo batzuetako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, ebazpen honen 5. eranskinean ezarritakoari jarraikiz. Neurri hori aplikatuko da 2008tik aurrera (2008. urtea barne) Nafarroan gainditutako probetan.

2008a baino lehenagoko deialdietan Nafarroan gainditutako proben kasuan, zein den gainditutako proba, horren ziurtagirian adierazitakoaren arabera erabakiko da goi mailako zein heziketa ziklotan sartu.

–Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzetako goi mailako ziklo guztiak, edozein proba modalitatetatik. Horrez gain, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu goi mailako zikloetan sartzeko probaren Arteak modalitatea gainditzeagatik sartzen bada.

4. Edozein modalitatetan goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zati komuna gaindituz gero, ez da beharrezkoa izanen goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba egitea.

5. Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, ikasketa hauek egin daitezke:

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako ziklo guztiak; gainera, kirol teknikariaren titulua izan behar da, behar den modalitatean, eta kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen erdi mailako ziklo guztiak; horretarako, gainera, kirol arloko berariazko baldintzak bete beharko dira.

6. Erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko probak gainditzea, ondorio profesionaletarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-tituluaren baliokidea da, betiere baldintza hauetako bat ere betetzen baldin bada:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenbiziko bi kurtsoetako irakasgai guztiak gaindituak izatea.

b) Erdi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gaindituak izatea, betiere, modulu horien iraupena heziketa zikloaren iraupen osoaren erdia baldin bada gutxienez.

c) Goi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gaindituak izatea, betiere, modulu horien iraupena heziketa zikloaren iraupen osoaren herena baldin bada gutxienez.

d) Goi mailako arte irakaskuntzetako 10 ECTS kreditu edo gehiago gainditurik izatea, edo, hala badagokio, 1603/2009 EDU Aginduaren 5. xedapen gehigarrian xedatutakoa (EDU/520/2011 Aginduaren bidez aldatua).

e) Atzerrian egindako ikasketak egiaztatzea, hain zuzen, DBHko hirugarren kurtsoan sartzeko Espainiako hezkuntza sisteman eskatzen den mailaren balio berekoak.

f) Helduen Bigarren Hezkuntzaren I. mailako esparru guztiak gaindituak izatea.

g) DBHko 3. mailara igotzea irakasle taldeak erabakita, eta ez 2. maila errepikatzea ezinezkoa zelako.

h) Gizarte Garantiako Programa bat (Lanbide Hastapeneko Programa) gainditua izatea, edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa baten nahitaezko moduluak, eta, horrez gainera, erdi mailako heziketa zikloa ikasten hasia izatea eta lanbide modulu batzuk gainditurik izatea (gainditutako modulu horien iraupena ziklo osoaren iraupenaren herena izan beharko da).

7. Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzea, ondorio profesionaletarako, Batxilergo tituluaren baliokidea izanen da, betiere, horrez gainera, frogatzen bada Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo horren baliokidea baduela.

8. Aurreko bi oinarrietan aipatutako baliokidetza profesionalek aukera ematen diete eskatutako ikasketa titulurik ez duten helduei lanpostu horietan sartzeko. Baliokidetza horiek ezartzen dira, bakar-bakarrik, lanpostu publiko edo pribatuen deialdietan eskatzen diren betebeharrei dagokienez.

9. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzeak 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortzeko bidea ematen du.

Goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzeak 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria lortzeko bidea ematen du.

10. Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 21.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ezin izanen da sarrera probetan parte hartu autonomia erkidego batean baino gehiagotan.

Zikloetan sartzeko proba gaindituz gero, Estatuko lurralde osoan izanen du balioa.

11. Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduak, ikasleak heziketa zikloetan onartzeko prozedura arautzen duenak, ezartzen du plaza batzuk erreserbatuko direla deialdi honen xedeko sarrera probaren bidez sartzen direnentzat.

12. 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditua dutenek ez dute erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba egin beharko, eta, beraz, ez dute inskribatu beharrik izanen.

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditzeak aukera ematen du erdi mailako zikloetan eta goi mailako zikloetan sartzeko proba gaindituta egin daitezkeen ziklo guztietan sartzeko.

Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloetan sartzeko orduan, gainditzen den proba mota zein den, lehentasun batzuk izanen dira, ebazpen honen 6. eranskinean ezarritakoari jarraikiz.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, gainera, beharrezkoa izanen da gaitasun artistikoaren proba gainditzea, salbu 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren Arteak eta Giza Zientziak modalitatea gainditzeagatik sartzen direnen kasuan.

13. Honako hauek egokitzapenak eska ditzakete sartzeko proba egiteko:

–Desgaitasunen bat frogatzen duten pertsonak. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

–Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonak, ikastearen nahasmenduak (dislexia, disortografia, diskalkulia), arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea, edo hezkuntza premia bereziak izateagatik. Egokitzapenak Hezkuntzako kontseilariaren ekainaren 18ko 65/2012 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz eginen dira. Izena emateko eskabidean proba egiteko eskatzen den egokitzapena adierazi beharko da.

14. Ikastearen nahasmenduak –dislexia, disortografia, diskalkulia–, arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea edo hezkuntza premia bereziak izateagatik hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztela frogatzen duten pertsonentzat egokitzapenak eskatzeko prozedura honako hau izanen da, bai erdi mailarako bai goi mailarako:

a) 2016-2017 ikasturtean ikaslea zer ikastetxetan dagoen matrikulaturik, hango orientatzaileak “Erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probak egokitzeari buruzko txostena” bete beharko du, zeina Aniztasunarekiko Arretaren eta Hezkuntza Premia Berezien Atalak prestatuko baitu, eta nolako egokitzapena behar den adierazi.

b) Orientatzaileak 2017ko apirilaren 28a baino lehen bidaliko du txosten hori Orientazio Bulegora.

–Ikastearen nahasmendua duten ikasleen kasuan (dislexia, disortografia, diskalkulia), txostenarekin batera, aniztasunari erantzuteko hartu diren neurrien zerrenda aurkeztu beharko da.

–Arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea duten ikasleen kasuan, txostenarekin batera, osasun mentaleko txosten bat aurkeztu beharko da, diagnostikoa ziurtatzen duena, eta, orobat, aniztasunari erantzuteko hartu diren neurrien zerrenda.

c) Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen kasuan, orientatzaileak 2017ko apirilaren 28a baino lehen bidali beharko du txosten hori Nafarroako Hezkuntza Bereziko Zentrora. Txostenarekin batera aniztasunari erantzuteko hartutako neurrien zerrenda bidali beharko da.

d) Orientazio Bulegoak sarrera proben epaimahai koordinatzaileari komunikatuko dio ea egokitzapen eskaera onartu den edo ez. Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari komunikatuko dio egokitzapen eskaera onartu den edo ez, eta, behar denean, behar diren baliabide bereziak zehaztu eta helaraziko ditu.

15. Probaren esparru edo zati batzuk egitetik salbuestea eskatzen ahalko da, ebazpen honen 2. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (erdi mailan sartzeko probarako), eta 3. eranskinean ezarritakoari jarraikiz (goi mailan sartzeko probarako).

16. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauek dira probetan inskribatzeko tasak (lege hori aldatu egin zen, abenduaren 30eko 1621/2005 Errege Dekretuarekin loturik –haren bidez Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erregelamendua onetsi zen–, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legearen bidez):

–Sarrera probetarako inskripzioa: 18 euro.

– 1. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria orokorra): 9 euro.

– 2. kategoriako familia ugariko kideak (kategoria berezia): doan.

17. Probetan inskribatzeko tasa ordaintzeko, dagokion ordainketa-gutuna bete beharko da Interneten, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-Diseno-de-Ensenanzas-Deportivas

Ordainketa-gutuna bete ondoren, eta aipatu fitxan dauden jarraibideekin bat, eskatzaileak ordainketa egiten ahalko du, pagatzeko bi modu hauetako baten bidez:

a) Diru-sarrera banku-erakunde laguntzaile batean.

b) Ordainketa telematikoa banku-txartel baten bidez.

18. Tasaren kuota inskripzioan ezarritako epean ez pagatzea edo osorik ez pagatzea baztertzeko arrazoia izanen da; orobat, bazterturik geldituko da tasa ordaintzetik erabat salbuetsita egoteko edo tasaren hobaria izateko behar diren agirietako bat aurkezten ez bada edo agiri horietan faltsukeriaren bat atzematen bada.

19. Tasa itzultzea, interesdunak eskaturik, bidezko izanen da, bakar-bakarrik, bitan ordaindu bada edo behar baino gehiago ordaindu bada.

20. Tasa itzultzeko eskaeretan, interesdunek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen eredua erabiliko dute.

Tasa itzultzeko eskaera Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko da, sarrera probak koordinatzen dituen epaimahaiari zuzendua. Eskabidearekin batera, bertan aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko da nahitaez.

2. ERANSKINA

Erdi mailako zikloetan sartzeko proba

Izena emateko baldintzak.

1. Erdi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Gutxienez hamazazpi urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea.

b) Ziurtagiri edo titulazio akademiko hauek edo haien baliokideak ez izatea, erdi mailako zikloetan sartzeko aukera ematen baitute:

–Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua.

–Batxilergo titulua.

–Unibertsitate titulua.

–Teknikariaren edo goi mailako teknikariaren titulua.

–Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.

–Oinarrizko Lanbide titulua.

–HLKP bateko nahitaezko moduluak gainditu izanaren ziurtagiria.

–Beste titulazio baliokide batzuk.

2. Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu bat dutenek edo HLKP bateko nahitaezko moduluak gainditu dituztenek, erdi mailako ziklo hauetako bat egin nahi izanez gero, erdi mailan sartzeko probarako izena eman beharko dute:

a) Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak.

b) Araubide bereziko kirol irakaskuntzak.

Aurreko kasuetan, ikasleak zein sarrera proba gainditzen duen, talde horretan sartuko da.

3. Eskuarki, erdi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla. Izena emateko unean lanbide lantegi bat egiten ari diren ikasleek frogatu beharko dute, ekainean, lantegi hori gainditu dutela, proba gainditu izanaren ziurtagiria egin dakien eskubidea izanen badute, eranskin honen 16. oinarrian ezarrita dagoen bezala.

Lanbide lantegia gainditzen duen pertsonaren batek sarrera probako ariketak egin baditu, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den kalifikazioa lanbide lantegiaren batez besteko nota izanen da.

4. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dituen datuak egiaztatu ondoren, izena emateko baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.

Izen ematea.

5. Erdi mailako heziketa zikloetako sarrera proban izena emateko epea 2017ko martxoaren 20tik 24ra bitarte izanen da, biak barne.

6. Inskripzioa honela egiten ahalko da:

–Bertaratuta: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan zehazten dira, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

–Telematika bidez, on line, aurreko atalean aipatutako tramiteen fitxaren bidez, hots, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxatik abiatuta. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.

7. Izangai bakoitzak izena emateko eskabide bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.

Eskatzaileak daturen bat oker ematen badu edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta ondorioztatu ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

8. Izen emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita.

Dokumentazioa.

9. Izangaiek dokumentazio hau erantsi beharko diote izena emateko eskabideari:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan inskribatzeko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Familia ugariaren titulua izanez gero, horren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparruren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 15. oinarrian zehaztutako frogagiriak erantsiko dira.

10. Inskripzioak jasotzen dituzten ikastetxeek proben epaimahai koordinatzaileari bidaliko dizkiote, 2017ko apirilaren 28a baino lehen, probak egokitzeko eskaerak desgaitasuna dutenentzat, behar diren egiaztagiriekin batera.

Onartutako izangaien zerrendak.

11. Onartuen behin-behineko zerrendak 2017ko maiatzaren 9an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako esparruen kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Erreklamazioak 2017ko maiatzaren 10etik 12ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, baldin eta, eranskin honen 17. oinarriaren arabera, onarpenak eta salbuespenak egitea ikastetxeko idazkaritzaren eskumena bada. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Santo Domingo kalea, 8), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiko buruari zuzenduak, egokitzapenetarako eta salbuespenetarako eta aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako esparruen kalifikazioetarako. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

12. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2017ko maiatzaren 19an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako arloen araberako esparruen kalifikazioak, izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren, eta ariketak egiteko behar den materiala.

Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.

Probaren egitura eta edukia.

13. Erdi mailako zikloetako sarrera proba komuna izanen da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako oinarrizko gaitasunen inguruan, ikasleek dagozkion ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar diren ezagutzak eta trebetasunak dituztela egiaztatzeko.

Proba esparru eta ariketa hauek egituratzen dute:

ESPARRUA

GAITASUNA

ARIKETAK

Komunikazioa

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

Gaztelaniako edo Euskarako ariketa bat

Gizarte gaiak

Gaitasun sozial eta zibikoa

Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa bat

Zientzia eta Teknologia

Matematika eta Zientziako eta Teknologiako Oinarrizko Gaitasunak

Matematikako ariketa bat.

10 galderako ariketa bat: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz

Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren edukiak, ezaugarriak eta ebaluazio irizpideak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 11. eranskinean ezarrita daude, esparru zientifiko-teknologikoko ariketetakoak izan ezik, aurreko taulan adierazi bezalakoak izanen baitira: 5 galdera Natur Zientziei buruz eta 5 galdera Teknologiari buruz.

14. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza.

Salbuespenak.

15. Erdi mailako zikloetan sartzeko probako esparruren batetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz eskatu beharko dute, izena emateko eskabidean azalduz. Era berean, esparru bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, izena emateko eskabidearekin batera, taula honetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:

ESPARRUETATIK SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Komunikazioaren esparrutik salbuestea

Gainditua izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako komunikazioaren esparruko 4. modulua

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Gaindituak izatea Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak.

Hizkuntzako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia

Gizarte esparrutik salbuestea

Gainditua izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako gizarte esparruko 4. modulua

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea arlo soziolinguistikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Esparru zientifiko-teknologikotik salbuestea

Lanbide Hastapeneko Programaren bat gainditua izatea, Lanbide Lantegia edo Lanbide Hastapena modalitatean

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Helduen Bigarren Hezkuntzako esparru zientifiko-teknologikoko 4. moduluak

Ikasketa ziurtagiriaren fotokopia

Gainditua izatea matematika arloa edo arlo zientifiko-teknologikoa 2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Gutxienez urtebeteko lan esperientzia (lanaldi osokoa) frogatzea

Besteren konturako langileak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena). Ziurtagiri horrek enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jaso behar ditu.

Langile autonomoak:

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasota

Gutxienez 1. mailako profesionaltasun ziurtagiria baduela frogatzea

Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia

Gaindituak izatea Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak ebaluatzeko probak

Matematikako 2. mailako gako-gaitasunak frogatzen dituen ziurtagiriaren fotokopia

16. 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteetan lanbide lantegi bat Nafarroan gainditu duten ikasleak lanbide heziketako erdi mailako zikloetan sartuko dira “sarrera proba” egiten dutenen taldearen bidez, eta sartzeko nota izanen da proba gainditu izanaren ziurtagirian jasotzen den berbera. Sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria lortzeko, proba horretan izena eman beharko dute.

2015-2016 ikasturtean lanbide lantegi bat egin duten langileen kasuan:

–Lanbide lantegia gainditu baldin badute, ez dute sarrera proba egin beharrik izanen, baina izena eman beharko dute, gainditu izanaren ziurtagiria lortzearren. Ziurtagiri horretan jasoko den nota lanbide lantegian lortutako batez bestekoa izanen da.

–Lanbide lantegia gainditu ez badute, sarrera proba egin beharko dute.

2016-2017 ikasturtean lanbide lantegi bat egiten ari diren ikasleek proba egiteko izena eman beharko dute. Sarrera probako ariketak egin baldin badituzte:

–Lanbide tailerra gaindituz gero, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da lanbide tailerrean lortutako batez besteko azken nota.

–Lanbide tailerra gainditzen ez bada, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagirian jasoko den nota izanen da probako ariketetan lortzen dena.

17. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia.

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren arloren bat Nafarroan gainditua izateagatik esparruren batetik salbuesteko eskaerak.

Inskripzioa non aurkeztu duten, ikastetxe horietako idazkaritzak.

Eranskin honen 15. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko eskaerak.

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, “SALBUETSIA” hitza adieraziko da. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Probaren kalifikazioa eta balorazioa.

18. Hiru esparruetako bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da.

–Komunikazioaren esparruko nota izanen da Hizkuntzako ariketan lortutakoa.

–Gizarte esparruaren nota izanen da Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketan lortutakoa.

–Esparru zientifiko-teknologikoaren nota izanen da Matematikako ariketaren eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketaren batez besteko aritmetikoa.

Erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru esparruen batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen erdi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Hiru esparruen batez besteko aritmetikoa eginez aterako da, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Probaren esparruren batetik salbuetsi bada, azken kalifikazioa ateratzeko, salbuetsita ez dauden esparruen kalifikazioak baizik ez dira aintzat hartuko, salbu Nafarroan egindako aurreko deialdiren batean arlo bat gainditua izateagatik egin bada salbuespena, kasu horretan dagokion arloaren kalifikazioa aintzat hartuko baita probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

Probak egiteko egutegia.

19. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba 2017ko ekainaren 1ean eginen da, “Virgen del Camino” IBPan, Imarkoain kalea, 1, Iruña.

20. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

Informazio hori 2017ko maiatzaren 19an argitaratuko da, izangaien gelaz gelako banaketarekin batera, Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

21. Izangaiak egin beharreko esparruetako ariketetara soilik joanen dira, jarraian zehazten denaren arabera:

a) Komunikazioaren esparrua (Hizkuntzako ariketa) eta gizarte esparrua (Gizarte Zientzietako, Geografiako eta Historiako ariketa): 2017ko ekainaren 1ean, 15:30ean, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

b) Esparru zientifiko-teknologikoa (Matematikako ariketa eta Natur Zientzietako eta Teknologiako ariketa): 2017ko ekainaren 1ean, 18:00etan, deia eta dokumentazioa egiaztatzea.

Erdi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:

EGUNA

ESPARRUA

EKITALDIA

IRAUPENA

Ekainak 1

Komunikazioa

Gaztelania

ordu bat

Gizarte esparrua

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia

ordu bat

Zientzia eta Teknologia

Matematika

2 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako)

Natur Zientziak eta Teknologia

22. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

23. Emaitzak Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2017ko ekainaren 9a

Erreklamazioak

2017ko ekainaren 12tik 14ra, biak barne

Behin betiko emaitzak

2017ko ekainaren 26a

24. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea, 8), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

25. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.

Egiaztagiriak.

26. Erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko. Gai edo Ez-gai den adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti.

27. Interesdunek probarako inskripzioa egin zuten ikastetxean eskuratzen ahalko dituzte erdi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2017ko ekainaren 28tik aurrera (egun hori barne).

28. Erdi mailako zikloetan sartzeko probaren esparru bat edo gehiago gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat egin dakion. Bertan adieraziko da zein esparru gainditu dituen eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimal eta guzti.

Gainditutako esparruak gainditutzat joko dira Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan.

29. Probaren zein esparru gainditu diren egiaztatzen duten agiriak 2017ko urriaren 23tik aurrera eskuratuko dira Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

3. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko proba - Kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba

Izena emateko baldintzak.

1. Goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Honako adin hau izatea, eta, behar denean, aipatzen diren betebeharrak betetzea:

–Gutxienez 19 urte izatea edo proba egiten den urtean adin hori betetzea.

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen goi mailako ziklo batean sartu nahi izanez gero. 18 urte izatea, edo proba egiten den urtean adin hori betetzea, eta sartu nahi den goi mailako zikloarekin zerikusia duen teknikari titulu bat edukitzea.

b) Ziurtagiri edo titulazio akademiko hauek edo haien baliokideak ez izatea, goi mailako zikloetan sartzeko aukera ematen baitute:

–Batxilergo titulua.

–Unibertsitate titulua.

–Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua.

–Eta LHko goi mailako ziklo batean sartu nahi izanez gero, ez edukitzea honako tituluren bat: Lanbide Heziketako teknikari titulua, Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izanaren egiaztagiria edo Batxilergo titulua, hots, Batxilergo Bateratu Balioaniztuna (BBBko 3. maila) egin ondoren ematen zena.

2. Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zikloetan zuzenean sartzeko behar den titulazio akademikoa ez izatea, eta

b) Honako adin hau izatea eta betebehar hauek betetzea:

–19 urte izatea edo proba egiten den urtean betetzea, eta kirol teknikari titulua izatea, behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa, edo

–18 urte izatea edo proba egiteko urtean betetzea, eta, horretaz gain, kirol teknikari titulua izatea (behar den kirol modalitate edo espezialitatekoa) eta gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko teknikari titulu bat izatea.

3. Eskuarki, goi mailako zikloetan sartzeko probarako izena emateko unean frogatuko da hartarako behar diren baldintzak betetzen direla.

4. Lanbide Heziketako teknikari titulu bat dutenek edo 2016-2017 ikasturtean Lanbide Heziketako erdi mailako ziklo bateko 2. mailan daudenek, hauetako goi mailako ziklo bat egin nahi izanez gero, izena eman beharko dute goi mailan sartzeko proba egiteko:

a) Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak.

b) Araubide bereziko kirol irakaskuntzak.

Aurreko kasuetan, atal honetan aipatzen den titulazioa edukitzea ez da aski irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko, eta, horregatik, atal honetan aipatzen diren ikasleentzako sarbide taldea sarrera proba bidezkoa da.

5. Arte plastikoetako eta diseinuko teknikari tituluren bat edo kirol teknikari tituluren bat dutenek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako zikloko bigarren maila egiten ari direnek edo kirol irakaskuntzen bigarren maila edo azken zikloa egiten ari direnek goi mailan sartzeko proba egiteko izena eman beharko dute, baldin eta Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo bat edo araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako ziklo bat egin nahi badute.

Aurreko kasuetan, atal honetan aipatzen diren ikasleei Lanbide Heziketako goi mailako zikloetan sartzeko dagokien sarbide taldea proba bidezkoa izanen da.

6. BBBko 3. maila egin ondoren Batxilergo titulua dutenek edo Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria dutenek, behean aipatzen diren goi mailako zikloetako bat egin nahi izanez gero, goi mailan sartzeko proban izena eman beharko dute:

a) Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide irakaskuntzak.

b) Araubide bereziko kirol irakaskuntzak.

Aurreko kasuetan, atal honetan aipatzen den titulazioa edo ziurtagiria edukitzea ez da aski irakaskuntza horietan sartzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko, eta, horregatik, atal honetan aipatzen diren ikasleentzako sarbide taldea sarrera proba bidezkoa da.

7. Proba egiten den urtean 18 urte betetzen dituzten ikasleen kasuan, baldin eta 2016-2017 ikasturtean erdi mailako ziklo bateko bigarren kurtsoa egiten ari badira eta proban izena ematen badute, sarrera probak koordinatzeko epaimahaiak behar diren egiaztapen-lanak eginen ditu jakiteko ea ikasle horiek teknikari titulua lortzeko moduan dauden, izan ere, horrekin proban izena emateko baldintza beteko lukete. Egiaztapen-lan horiek probako emaitzen behin betiko zerrenda argitaratu aurretik eginen dira. Horretarako, ikastetxeek erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak 2017ko ekainaren 23ko 14:00ak baino lehen jarri beharko dituzte EDUCAn.

Ikasle horiek erdi mailako heziketa zikloa gainditua ez badute, probako behin betiko emaitzen zerrendan “PROBA BALIOGABEA” agertuko da dagokion tokian.

7. Hezkuntza Departamentuak, bere eskumenen esparruan, eskura dauden datuak egiaztatu ondoren, aurreko ataletan izena emateko ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten izangaiak proba egitetik baztertzen ahalko ditu, edo haien probaren emaitzak baliogabetzen, edonoiz.

Izen ematea.

9. Goi mailako zikloetako sarrera proban izena emateko epea 2017ko martxoaren 20tik 24ra bitarte izanen da, biak barne.

10. Goi mailako zikloetako sarrera proban izena emateko, bide hauek daude:

–Bertaratuta: Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe publiko eta itunduetako edozeinetan. Ikastetxe horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan zehazten dira, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3104/Pruebas-de-acceso-a-ciclos-de-FP-de-Artes-Plasticas-y-Diseno-y-de-Ensenanzas-Deportivas

–Telematika bidez, on line, aurreko atalean aipatutako tramiteen fitxaren bidez, hots, “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” izeneko fitxatik abiatuta. Horretarako, ziurtagiri digital balioduna eduki beharko da.

11. Izangai bakoitzak izena emateko eskabide bakar bat bete beharko du, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxako ereduen araberakoa.

Eskatzaileak daturen bat oker ematen badu edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta ondorioztatu ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

12. Izen emateak jasotzen dituzten ikastetxeek eskatzaileari eskabidearen fotokopia emanen diote, hori noiz sartu den adierazita eta zigilua jarrita.

Dokumentazioa.

13. Goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Sarrera probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–Hala badagokio, 18 urteko izangaiak: teknikari tituluaren fotokopia edo erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak egina. 18 urteko ikasleek, Nafarroako ikastetxeren batean matrikulatuak badaude, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.

–Familia ugariaren titulua izanez gero, horren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 23. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

14. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban izena emateko eskabidearekin batera, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Nahitaezko dokumentazioa:

–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, pasaportearena, nortasuna frogatzen duen bidaia agiri batena, bisarena edo atzerritarren identifikazio txartelarena.

–Kirol teknikari tituluaren fotokopia, dagokion kirol modalitate edo espezialitatekoa.

–Kirol Irakaskuntzen erdi mailako zikloko ikasketen ziurtagiriaren fotokopia, zikloko batez besteko azken nota jasotzen duena.

–Sarrera probetan izena emateko tasaren kontzeptu gisa ezarritako diru kopurua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren diru-bilketa kontuan sartu izanaren gordekina.

–18 urteko izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute: gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko teknikari tituluaren fotokopia edo lanbide arlo horretako erdi mailako heziketa ziklo bateko bigarren kurtsoa ikasten ari dela frogatzeko ziurtagiria, matrikulatua dagoen ikastetxeak egina. 18 urteko ikasleek, Nafarroako ikastetxeren batean matrikulatuak badaude, ez dute dokumentazio hori aurkeztu beharrik izanen.

–Familia ugariaren titulua izanez gero, horren fotokopia.

b) Egokitzapenetarako dokumentazioa:

–Desgaitasunaren egiaztagiriaren fotokopia.

c) Salbuespenetarako dokumentazioa:

–Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probatik salbuesteko eskatuz gero, eranskin honen 24. oinarrian zehaztutako frogagirien fotokopiak erantsiko dira.

15. Izena emateko eskabideak biltzen dituzten ikastetxeek honako agiri hauek bidaliko dizkiote proben koordinazio epaimahaiari 2017ko apirilaren 28a baino lehen:

–Desgaitasuna dela-eta proban egin nahi diren egokitzapenen eskaerak, eta bakoitzari dagokion egiaztagiria.

–Probaren berariazko zatia egitetik salbuesteko eskaerak, gutxienez bi urteko lan esperientzia duelako (lanaldi osoan), eta horri dagozkion egiaztagiriak.

Onartutako izangaien zerrendak.

16. Onartuen behin-behineko zerrendak 2017ko maiatzaren 9an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan. Zerrenda horietan, orobat, honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako zatien kalifikazioak eta izangaiek proba egokitzeko egindako eskaerak.

Erreklamazioak 2017ko maiatzaren 10etik 12ra bitarte eginen dira, biak barne, toki hauetan:

–Inskripzioa egin den ikastetxean, baldin eta, eranskin honen 25. oinarriaren arabera, onarpenak eta salbuespenak egitea ikastetxeko idazkaritzaren eskumena bada. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

–Hezkuntza Departamentuko erregistroan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña), sarrera probak koordinatzeko epaimahaiko buruari zuzenduak, egokitzapenen, hobariaren, aurreko deialdietan gainditutako zatien salbuespenen eta kalifikazioen eta lan esperientziaren ondoriozko salbuespenen kasuan. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

17. Behin erreklamazioak ebatzirik, onartuen behin betiko zerrendak 2017ko maiatzaren 19an argitaratuko dira Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Zerrenda horietan honako hauen gainean erabakitakoa azalduko da: salbuespenak, Nafarroan aurreko deialdietan gainditutako zatien kalifikazioak, izangaiak epaimahaien arabera nola banatu diren, eta ariketak egiteko behar den materiala. Halaber, zerrenda bat argitaratuko da non azalduko baitira izangaiei dagozkien proben egokitzapenak.

Proben egitura eta edukia.

18. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren bidez frogatuko da, alde batetik, izangaiak Batxilergoaren helburuei dagokienez duen heldutasuna, eta, bestetik, kasuan kasuko lanbide arloan dituen gaitasunak.

Probak bi zati izanen ditu:

a) Zati komuna: izangaiek goi mailako zikloak gainditzeko dituzten heldutasuna eta egokitasuna baloratzen ditu. Gai hauetako edukiak izanen ditu: Gaztelania edo Euskara, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa) eta Matematika.

b) Berariazko zatia: kasuan kasuko lanbide arloari dagozkion oinarrizko gaitasunak baloratzen ditu, eta egin nahi diren goi mailako zikloak egiteko behar diren berariazko ezagutzei buruzkoa izanen da.

19. Goi mailan sartzeko probak, modalitate bakoitzean, zati, irakasgai eta ariketa hauek ditu:

–Zientziak eta Ingeniaritza modalitatea:

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

ariketa bat

Espainiako Historia

ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

ariketa bat

Matematika

ariketa bat

Zati berariazkoa (*)

Lanbide arloaren ezagutzak

Fisika eta Kimika

ariketa bat

Marrazketa Teknikoa

ariketa bat

Teknologia Industriala

ariketa bat

–Gizarte Zientzien modalitatea:

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

ariketa bat

Espainiako Historia

ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

ariketa bat

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

ariketa bat

Zati berariazkoa (*)

Lanbide arloaren ezagutzak

Enpresaren Ekonomia

ariketa bat

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak

ariketa bat

Geografia

ariketa bat

Osasun Zientzien modalitatea:

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

ariketa bat

Espainiako Historia

ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

ariketa bat

Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika

ariketa bat

Zati berariazkoa (*)

Lanbide arloaren ezagutzak

Biologia

ariketa bat

Kimika eta Fisika

ariketa bat

Lurraren eta Ingurumenaren Zientziak

ariketa bat

–Arteen modalitatea.

PROBAREN ZATIAK

IRAKASGAIAK

Zati komuna

Ezagutza instrumentalak

Gaztelania edo Euskara

ariketa bat

Artearen Historia

ariketa bat

Atzerriko Hizkuntza: Ingelesa edo Frantsesa

ariketa bat

Zati berariazkoa (*)

Lanbide arloaren ezagutzak

Marrazketa Artistikoa

ariketa bat

Bolumena

ariketa bat

Marrazketa Teknikoa

ariketa bat

(*) Probaren berariazko zatia egin behar duten pertsonek izena emateko orrian modalitate bakoitzeko eskaintzen zaizkien hiru irakasgaietatik bi aukeratu beharko dituzte.

Bi zatiotako antolaketa, edukiak, egitura eta curriculum-erreferentziak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 22/2013 Ebazpenaren 12. eta 13. eranskinetan jaso dira.

20. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko, goi mailako zikloetan sartzeko edozein modalitatetako probaren zati komuna egin beharko da.

21. Edozein modalitatetan goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gaindituz gero, ikaslea goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba egitetik salbuetsita egonen da.

22. Gaztelaniako ariketa eta Euskarako ariketa gaztelaniaz eta euskaraz erantzun beharko dira, hurrenez hurren, zein den ere proba egiteko aukeratu den hizkuntza. Atzerriko Hizkuntzaren ariketa kasuan kasuko atzerriko hizkuntzan erantzun beharko da.

Salbuespenak.

23. Goi mailako heziketa zikloetan sartzeko probaren zatiren bat egitetik salbuetsia izatea nahi duten izangaiek berariaz adierazi beharko dute izena emateko eskabidean.

Era berean, zati bakoitzean, taula honetako betebeharren bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute, eta, horretarako, izena emateko eskabidearekin batera, taula honetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu:

SALBUETSITAKO
ZATIA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Zati komunaren salbuespena, modalitate honetan:

-Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Aipatutako hiru proba modalitateetako edozeinen zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Zati komunaren salbuespena, modalitate honetan:

–Arteak

Arteen modalitateko zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Nafarroan goi mailako arte irakaskuntzetan sartzeko heldutasun proba gainditurik izatea.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Berariazko zatiaren salbuespena, modalitate hauetan:

-Zientziak eta Ingeniaritza

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Arteak

Kasuan kasuko modalitateko berariazko zatia gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Berariazko zatiaren salbuespena, modalitate hauetan:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

Gorputz eta kirol jardueren lanbide arloko goi mailako ziklo bat egin behar duten goi mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat.

Goi mailako eta errendimendu handiko kirolari izaera frogatzea, Goi Mailako eta Errendimendu Handiko Kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat, edo Nafarroako Foru Komunitateko errendimenduko kirola eta goi mailako kirolarien zerrenda arautzen dituen otsailaren 22ko 9/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Goi mailako edo errendimendu handiko kirolari izaera frogatzen duen dokumentazioaren fotokopia.

Berariazko zatiaren salbuespena, modalitate hauetan:

–Osasun Zientziak

–Gizarte Zientziak

–Kirol teknikari titulu bat izatea.

Kirol teknikari tituluaren fotokopia.

Berariazko zatiaren salbuespena, modalitate hauetan:

-Arteak

Lanbide Heziketako lanbide arlo hauetako batean Lanbide Heziketako teknikari titulua izatea, edo 2017an titulua lortzeko egoeran egotea:

–Ostalaritza eta Turismoa

–Irudia eta Soinua

–Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

–Beira eta Zeramika

–Arte Grafikoak

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua izatea, edo 2017an titulua lortzeko egoeran egotea.

Teknikari tituluaren edo, hala badagokio, arte plastikoetako eta diseinuko teknikari tituluaren fotokopia.

Nafarroan 2. mailan dauden ikasleen kasuan, ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

Proba modalitatearekin loturiko teknikari laguntzailearen titulu bat izatea.

Horretarako, pertsona horiek Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan lanbide arlo bakoitzerako zehazten den proba modalitatean izena eman beharko dute.

Teknikari laguntzaileen tituluaren fotokopia.

2. mailako edo goragoko profesionaltasun ziurtagiria izatea, 5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako adierazitako lanbide arloetako batekoa.

Lan administrazioak emandako profesionaltasun ziurtagiriaren fotokopia, kualifikazio maila berariaz adierazita.

Edozein proba modalitatetako berariazko zatia egitetik salbuestea

5. eranskinean proba modalitate bakoitzerako aipatzen diren lanbide arloetako batean gutxienez ere bi urteko lan esperientzia frogatzea, lanaldi osoan.

Besteren konturako langileak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo Lan Mutualitatearen ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazioaldia jasotzen dituena, eta

–Lantoki izandako enpresaren ziurtagiria, datu hauek agertzen dituena berariaz: kontratuaren iraupena, egindako lana eta noiz aritu den lan horretan.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

Langile autonomoak:

–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), langile autonomoen araubide berezian kotizatutako aldia jasotzen duena, eta

–Ekonomia-jardueren gaineko zergan altan egondako aldiaren ziurtagiria.

24. Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloan sartzeko proba egitetik salbuetsia izatea eskatzeko, betebehar hau betetzen dela frogatu beharko da:

PROBA EGITETIK
SALBUESTEA

FROGATU BEHARREKO BETEBEHARRA

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Proba egitetik salbuestea

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati komuna gainditua izatea 2008. urtetik aurrera (urte hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean.

Ez da agiririk aurkeztu behar, koordinazio epaimahaiak ofizioz egiaztatuko baitu.

25. Salbuesteko eskaeren gaineko ebazpena ematea honako hauei dagokie:

Proben koordinazio epaimahaia

2008. urtetik aurrera (hori barne) Nafarroako Foru Komunitatean antolatutako deialdiren batean probaren zatiren bat Nafarroan gainditua izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak

Lan esperientzia izateagatik egiten diren salbuesteko eskaerak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko, Arte Grafikoetako edo Irudia eta Soinuko heziketa ziklo batean 2015-2016 ikasturtean 2. mailan dauden eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena ematen duten izangaiei ofizioz aplikatzen zaizkien salbuespen baldintzatuak

Izena emateko eskabidea non aurkeztu duten, ikastetxe horretako idazkaritzak

Eranskin honen 23. oinarrian aipatutako salbuespenak egiteko gainerako eskaerak

Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendetan, EDUCA aplikazioan, “SALBUETSIA” hitza adieraziko da. Bestela, ukatzearen arrazoia adieraziko da.

Teknikari titulua izanik, Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak

26. Lanbide Heziketako teknikari titulu bat izanik Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek ezin izanen dute izena eman goi mailako zikloetan sartzeko proban, horietan sartzeko baldintza bat betetzen baitute.

27. Arte plastikoetako eta diseinuko titulu bat edo kirol teknikari titulu bat izanik Lanbide Heziketako goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute, edozein modalitatetan.

18 urteko ikasleen kasuan, koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du zikloa gainditu duten. Ikasleak ziklo hori gainditu ez badu, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

Teknikari titulua izanik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak

28. Lanbide Heziketako teknikari titulu bat, arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulu bat edo kirol teknikari titulu bat izanik Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute, Arteen modalitatean.

18 urteko ikasleen kasuan, koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du zikloa gainditu duten. Ikasleak ziklo hori gainditu ez badu, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa egiten ari direlarik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak.

29. Lanbide Heziketako teknikari titulua, arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua edo kirol teknikari titulua izanik 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa egiten ari diren izangaiek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi izanez gero, sarrera proban izena eman beharko dute.

a) Sartzeko ikastaroa gaindituz gero:

–Probako zati komunaren kalifikazioa hauxe izanen da: sartzeko ikastaroan Gaztelaniazko eta/edo Euskarazko Komunikazioa (kasuan kasukoa), Atzerriko Hizkuntzako Komunikazioa eta Matematika Aplikatua irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa, kontuan hartu gabe zati horretako ariketetan lortzen duen kalifikazioa, ariketa egitea erabakitzen badu.

Lanbide Heziketako teknikari titulua edo kirol teknikari titulua duten ikasleek berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusten diren salbuesteko kasuak salbu.

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua duten ikasleak salbuetsita daude berariazko zatiaren ariketak egitetik, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

b) Sartzeko ikastaroa gainditu ezean:

–Sarrera probako zati komunaren kalifikazioa izanen da zati horretako ariketetan lortzen dituen kalifikazioen batez besteko aritmetikoa.

Lanbide Heziketako teknikari titulua edo kirol teknikari titulua duten ikasleek berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusten diren kasuak salbu.

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua duten ikasleak salbuetsita daude berariazko zatiaren ariketak egitetik, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

30. Koordinazio epaimahaiak behar diren egiaztapenak eginen ditu aurreko oinarrietan adierazitako egoerei buruz.

Aurreko ikasturteetan goi mailako zikloetan sartzeko prestakuntza ikastaroa Nafarroan egina izanik, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak.

31. Lanbide Heziketako teknikari titulua, arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua edo kirol teknikari titulua izanik 2007-2008 ikasturtetik 2015-2016 ikasturte bitartean Nafarroan prestakuntza ikastaroa egin duten izangaiek, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo batean izena eman nahi izanez gero, goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute, Arteen modalitatean.

a) Prestakuntza ikastaroaren irakasgai guztiak gainditu dituztenek aukera hauek izanen dituzte:

–Izena emateko eskabidean eskatzea prestakuntza ikastaroan Gaztelania, Euskara, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa jar diezaietela sarrera probaren zati komunaren kalifikazio gisa.

–Izena emateko eskabidean eskatzea sarrera probaren zati komuna egin nahi dutela.

Lanbide Heziketako teknikari titulua edo kirol teknikari titulua duten ikasleek, gainera, berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusten diren salbuesteko kasuetan izan ezik.

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua duten ikasleak salbuetsita daude berariazko zatiaren ariketak egitetik, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

b) Prestakuntza ikastaroaren irakasgai guztiak gainditu ez badituzte, zati komunaren ariketa guztiak egin beharko dituzte.

Lanbide Heziketako teknikari titulua edo kirol teknikari titulua duten ikasleek, gainera, berariazko zatiaren ariketak egin beharko dituzte, eranskin honen 23. oinarrian aurreikusten diren salbuesteko kasuetan izan ezik.

Arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua duten ikasleak salbuetsita daude berariazko zatiaren ariketak egitetik, eranskin honen 23. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

32. Aurreko oinarrian aipatzen den kasuan, sarrera proben koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du nork aurkeztu beharko duen probaren zati komuna egitera eta, hala badagokio, zenbateko kalifikazioa lortzen duten.

Prestakuntza ikastaroa Nafarroako Foru Komunitatean ez beste autonomia erkidego batean egin duten izangaien kasuan, 2017ko maiatzaren 25eko 14:00ak baino lehen, kalifikazioei buruzko dokumentazioa eta ikastaro horretako batez besteko nota aurkeztu beharko dituzte inskripzioko ikastetxean, dagokion hobaria jasotzearen ondorioetarako soilik.

Egiaztapen horien emaitzak 2017ko maiatzaren 29an argitaratuko dira, Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan.

Teknikari titulua izanik, araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleak.

33. Lanbide Heziketako teknikari titulua, arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulua edo kirol teknikari titulu bat izanik Kirol Irakaskuntzen goi mailako ziklo batean izena eman nahi duten ikasleek araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proban izena eman beharko dute.

18 urteko ikasleen kasuan, koordinazio epaimahaiak egiaztatuko du zikloa gainditu duten. Ikasleak ziklo hori gainditu ez badu, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

Erdiko mailako zikloa gainditu izanaren egiaztapena. 2017. urtean 18 urte betetzen dituzten ikasleak.

34. 2017. urtean 18 urte betetzen dituzten ikasleek erdi mailako zikloa gainditu duten egiaztatzeko, honela jokatuko da:

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa Nafarroatik kanpoko beste autonomia erkidego batean ikasten ari diren ikasleek heziketa ziklo hori gainditu dutela dioen ikasketa-ziurtagiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute 2017ko ekainaren 23ko 14:00ak baino lehen.

–Erdi mailako heziketa ziklo baten bigarren kurtsoa Nafarroan ikasten ari diren ikasleek ez dute inolako agiririk aurkeztu beharrik. Koordinazio epaimahaiak behar bezala egiaztatuko du ikasleak gainditu duen matrikulaturik dagoen erdi mailako heziketa zikloa. Horretarako, ikastetxeek 2017ko ekainaren 23ko 14:00ak baino lehen EDUCAn jarri beharko dituzte erdi mailako heziketa zikloaren azken kalifikazioak.

Ikasle horiek erdi mailako heziketa zikloa gainditzen ez badute, probako emaitzen behin betiko zerrendan “BALIORIK GABEKO PROBA” agertuko da.

Proben kalifikazioa eta balorazioa.

35. Probaren bi zatietako bakoitza 0tik 10era bitarte kalifikatuko da.

–Zati komuna: irakasgai bakoitza 0tik 10era kalifikatuko da. Hautatzen den proba modalitatean egin beharreko ariketetan lortutako noten batez bestekoa izanen da zati horren azken nota. Probaren zati komuna egin behar ez duten prestakuntza ikastaroko ikasleentzat, prestakuntza ikastaroan Gaztelania, Espainiako Historia, Atzerriko Hizkuntza eta Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika irakasgaietan lortutako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izanen da zati komunaren kalifikazioa.

–Berariazko zatia: irakasgai bakoitzeko azterketa 0tik 10era kalifikatuko da, eta bi ariketetan lortutako noten batez besteko aritmetikoa izanen da zati honen azken nota.

36. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioa 0tik 10era adieraziko da, bi dezimalekin. Bi zatien batezbesteko aritmetikoa eginez aterako da azken kalifikazioa, betiere bakoitzean lau puntu edo gehiago atera badira. Azken kalifikazioan 5 puntu edo gehiago lortuz gero, proba gainditutzat joko da.

37. Lanbide Heziketako teknikari titulua izanik sartzeko ikastaroa egiten ari direnentzat, Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo bat egin nahi badute, probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, aurreko puntuan aipatzen den batez besteko aritmetikoari honako hau gehituko zaio: sartzeko ikastaroan lortzen duten kalifikazioa bider 0,15. Sartzeko probaren azken kalifikazioa ezin da 10 puntutik gorakoa izan, inola ere ez.

38. Arte plastikoetako eta diseinuko teknikari titulu bat izanik sartzeko ikastaroa egiten ari direnentzat, Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako ziklo bat egin nahi badute, probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko, aurreko puntuan aipatzen den batez besteko aritmetikoari honako hau gehituko zaio: sartzeko ikastaroan lortzen duen kalifikazioa bider 0,15. Sartzeko probaren azken kalifikazioa ezin da 10 puntutik gorakoa izan, inola ere ez.

39. Izangaia probaren zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago, salbuetsi gabeko zatiko kalifikazioa bakarrik hartuko da aintzat azken kalifikazioa kalkulatzeko. Izangaia zatietakoren bat egitetik salbuetsia badago Nafarroan aurretik egindako deialdietan gainditu zuelako, zati horren kalifikazioa aintzat hartuko da probaren azken kalifikazioa kalkulatzeko.

40. Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko probaren azken kalifikazioaren kasuan, 1etik 10era bitarte adieraziko da, bi dezimalekin. Sarrera probako kalifikazioaren eta kirol teknikariaren irakaskuntzetako azken kalifikazioaren arteko batezbesteko aritmetikoa eginen da, baldin biak laukoak badira edo handiagoak. Batez bestekoa bost puntukoa edo altuagoa izanez gero, azken kalifikazioa positiboa izanen da.

Probak egiteko egutegia.

41. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko probaren zatiak egun hauetan eginen dira:

–Zati komuna: 2017ko maiatzaren 30ean.

–Berariazko zatia: 2017ko maiatzaren 31n.

Araubide bereziko Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba 2017ko maiatzaren 30ean eginen da.

Proba ikastetxe hauetan eginen da:

–Virgen del Camino IBP, Iruña: Goi mailako zikloetan sartzeko proba (Zientziak eta Ingeniaritza, Gizarte Zientziak eta Osasun Zientziak modalitateak) eta kirol irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba.

–Iruñeko Arte Eskola: Goi mailako sarrera proba (Arteen modalitatea).

42. Proba egiteko, aldean izan behar da nortasun agiri nazionala, pasaportea, nortasuna egiaztatzen duen bidaia agiri bat, bisa edo atzerritarren identifikazio txartela, eta, horretaz gain, ariketak egiteko behar den materiala. Nortasuna egiaztatzeko behar den agiriren bat ekartzen ez bada, ezin izanen da proba egin.

43. Izangaiak egin beharreko zatiko edo zatietako ariketetara baizik ez dira joanen, jarraian zehazten den moduan:

a) Zati komuna eta Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba: 2017ko maiatzaren 30ean, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea zati komuneko ariketak egiteko.

b) Berariazko zatia: 2017ko maiatzaren 31n, 15:30ean: izangaiei deitzea eta agiriak egiaztatzea berariazko zatiko ariketak egiteko.

Goi mailako zikloan sartzeko probaren ariketak honela eginen dira:

EGUNA

ZATIA / PROBA

IRAKASGAIAK

ARIKETEN IRAUPENA

Maiatzak 30

Zati komuna

Goi mailako Kirol Irakaskuntzetan sartzeko proba

Gaztelania edo Euskara

4 ordu (ordu bat ariketa bakoitzerako)

Espainiako Historia edo Artearen Historia

Atzerriko Hizkuntza (Ingelesa edo Frantsesa)

Matematika edo Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

Maiatzak 31

Berariazko zatia, modalitate hauetan:

–Zientziak eta Ingeniaritza

–Gizarte Zientziak

–Osasun Zientziak

Modalitate bakoitzean: hiru irakasgaietatik bi

2 ordu eta 30 minutu bi ariketetarako

Berariazko zatia, modalitate honetan:

–Arteak

hiru irakasgaietatik bi

3 ordu eta 30 minutu bi ariketetarako

44. Salbuetsita egon gabe ariketaren bat egitera aurkezten ez diren izangaiak “ez aurkeztutzat” joko dira ariketa horretan, eta, batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako beharrezkoa denean, ariketa horren puntuazioa 0 izanen da.

Proben emaitzak eta erreklamazioak.

45. Emaitzak Hezkuntza Departamentuaren web orrian eta Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan argitaratuko dira, ondoren azaltzen diren egunetan:

Behin-behineko emaitzak

2017ko ekainaren 9a

Erreklamazioak

2017ko ekainaren 12tik 14ra, biak barne

Behin betiko emaitzak

2017ko ekainaren 26a

46. Emaitzei buruzko erreklamazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Santo Domingo kalea), koordinazio epaimahaiko buruari igorriko zaion idazki baten bidez, eta hark dagokion ebaluazio epaimahaiari igorriko dio. Erreklamazio orria Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen “Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako zikloetan eta Kirol Irakaskuntzen zikloetan sartzeko probak” fitxan dagoen ereduari jarraituko zaio.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, dagokion epaimahaia bilduko da haiek aztertu eta ebazteko.

47. Emaitzen behin betiko aktak jendaurrean jartzearekin betetzat joko da ebaluazio epaimahaiek eta proben koordinazio epaimahaiak ebazpenen eta horien ondoriozko egintzen aurka aurkeztutako erreklamazioen gainean hartzen dituzten erabakien berri emateko prozedura.

Egiaztagiriak.

48. Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko proba edo Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri bat jasotzeko. GAI dela adieraziko da bertan, eta zein kalifikazio lortu duen, zenbakitan emana, bi dezimal eta guzti. Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako zikloetan sartzeko probaren ziurtagirietan, halaber, zein lanbide arlotan sartzeko lehentasuna ematen duten adieraziko da.

49. Interesdunek probarako izena eman zuten ikastetxe berean eskuratzen ahalko dituzte aurreko oinarrian aipatu probak gainditu izanaren ziurtagiriak, 2017ko ekainaren 28tik aurrera.

50. Interesdunek Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea; Iruña) eskuratzen ahalko dituzte Kirol Irakaskuntzen goi mailako zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiriak, 2017ko ekainaren 28tik aurrera.

51. Goi mailako zikloetan sartzeko probaren zati bat gainditzen duenak eskubidea izanen du ziurtagiri partzial bat izateko. Bertan adieraziko da zein zati gainditu den, eta lortutako kalifikazioa, 5etik 10era, bi dezimalekin zehaztuta.

Gainditutako zatia Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren hurrengo deialdietan kontuan hartzen ahalko da.

52. Probaren zein zati gainditu den frogatzen duen dokumentua 2017ko urriaren 23tik aurrera eskuratuko da Lanbide Heziketaren Zerbitzuan (Santo Domingo kalea, Iruña).

4. ERANSKINA

Epaimahaien osaera eta eginkizunak

Koordinazio epaimahaia.

1. Koordinazio epaimahai bat eratuko da, Hezkuntzako zuzendari nagusiak izendatua Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak proposaturik, kide hauek izanen dituena: mahaiburu bat, idazkari bat eta lau mahaikide.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko kide bat izanen da mahaiburua. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko kide bat izanen da idazkaria, eta mahaikide bat Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako langile bat izanen da. Gainerako hiru mahaikideak, berriz, kidego hauetakoak: Bigarren Hezkuntzako katedradunak eta irakasleak, arte plastikoetako eta diseinuko irakasleak, arte plastikoetako eta diseinuko tailer-maisuak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.

Orobat, koordinazio epaimahaiak aholkularien laguntza eska dezake beharrezkoa iruditzen zaionean. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu aholkulari horiek.

Koordinazio epaimahaia 2017ko apirilean eratuko da.

2. Koordinazio epaimahaiaren eginkizunak:

a) Hurrengo oinarrian deskribatzen diren eta beharrezkoak diren ebaluazio epaimahaien eta aholkularien kopurua zehaztea, eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariari proposatzea ebaluazio epaimahai horiek osatuko dituzten kideen izendapena.

b) Sarrera probak egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea.

c) Probak prestatzea eta horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak ezartzea.

d) Hezkuntza Departamentuko web orrian izangai onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak argitaratzea, eta horiei buruz aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.

e) Sarrera probetan onartuak izateko epez kanpo aurkezten diren eskaerak ebaztea.

f) Probaren egokitzapenak zehaztea desgaitasunen bat dutenentzat. Bestalde, hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituztenen kasuan (ikastearen nahasmenduak, arreta-defizitaren nahasmendua eta hiperaktibitatea edo hezkuntza premia bereziak izateagatik), koordinazio epaimahaiak begiratuko du Orientazio Bulegoak eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak emandako jarraibideak bete daitezen.

g) Ofiziozko salbuespenak zehaztu eta egiaztatzea.

h) Ebazpen honetan zehaztutako kalifikazioak egiaztatzea eta dagozkion neurriak hartzea.

i) Sarrera probak behar bezala egin daitezen begiratzea.

j) Prozesuko aktak betetzea.

k) Bidezkoa denean, probako esparru edo zatiren bat egitetik salbuesteko eskaerak ebaztea, aurreko deialdietan gaindituak daudelako, bai eta lan esperientziari dagozkionak ere goi mailako zikloetan sartzeko probetan.

l) Desgaitasuna dela-eta egin beharreko egokitzapen eskaerei buruzko erreklamazioak ebaztea, bai eta aurreko deialdietan gainditutako arloen edo zatien ziurtapen partzialei buruzkoak ere.

m) Egiten diren gainerako erreklamazioei buruz ebaztea, proben kalifikazioari buruzkoak izan ezik, horiek ebaluazio epaimahaien eskumenekoak baitira.

Ebaluazio epaimahaiak.

3. Ebaluazio epaimahaiak eratuko dira, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuta eta koordinazio epaimahaiak proposatuta. Mahaiburu bana izanen dute, eta zehaztuko diren mahaikideak. Halaber, Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aholkulariak izendatzen ahalko ditu antolaketa beharren arabera eta ebaluatu beharreko irakasgaien arabera.

Ebaluazio epaimahaietako kideak eta aholkulariak kidego hauetakoak izanen dira: katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak edo Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, 2016-2017 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetan edo arte eskoletan ari direnak (ahal delarik, prestakuntza ikastaroa ematen), edo, bestela, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari atxikitako langileak.

4. Ebaluazio epaimahaien eginkizunak:

a) Proben antolaketa eta garapena bermatuko duten neurri egokiak hartzea, ikastetxeko baliabideen arabera.

b) Probetara joatea eta haiek modu egokian gauzatzen direla zaintzea.

c) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

d) Probak zuzendu eta kalifikatzea probetako koordinazio epaimahaiak zehazten dituen epeetan.

e) Proben behin-behineko eta behin betiko emaitzen aktak osatzea eta probak egin diren ikastetxean argitaratzea adierazitako epeetan.

f) Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea adierazitako epeetan.

g) Bere helburuak egoki betetzeko, probetako koordinazio epaimahaiak agintzen dien beste edozein eginkizun.

5. Zikloetan sartzeko proben ebaluazio epaimahaiak 2017ko maiatzean eratuko dira.

Aholkulariak.

6. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu zikloetan sartzeko probetan parte hartzen duten aholkulariak.

7. Aholkularien eginkizunak:

a) Aholkulari zuzentzaileak:

–Probak zuzendu eta kalifikatzea.

–Proben kalifikazioen aurka aurkezten diren erreklamazioak ebaztea.

b) Antolaketa beharrengatik izendatutako aholkulariak:

–Probak egiteko prozesua zaindu eta kontrolatzea.

–Proben kudeaketa prozesuan laguntzea.

Izendapena.

8. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izendatuko dira proben koordinazio epaimahaiko kideak.

9. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu ebaluazio epaimahaiko kideak.

10. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu aholkulariak.

11. Izendatzen diren koordinazio epaimahaikideek, ebaluazio epaimahaikideek eta aholkulariek nahitaez parte hartu beharko dute epaimahaietan.

12. Koordinazio epaimahaikideen, ebaluazio epaimahaikideen eta aholkularien lanak Unibertsitatez Kanpoko Irakaskuntza Hobetzeko Neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12.2 artikuluan ezarritakoekin parekatuko dira, eta ezartzen diren konpentsazio ekonomikoak jasotzeko eskubidea sortuko dute, ezartzen den prozedurari jarraikiz.

Errekurtsoak.

13. Ebaluazio epaimahaiek eta koordinazio epaimahaiak ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

14. Deialdi honen, bere oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, ebaluazio epaimahaiek edo koordinazio epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

5. ERANSKINA

Goi mailako zikloetan sartzeko probaren modalitate bakoitzak zer lanbide arlotarako lehentasuna ematen duen

PROBA MODALITATEA

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN
SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

Zientziak eta Ingeniaritza

Nekazaritza

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Itsaso eta Arrantza Arlokoak

Kimika

Segurtasuna eta Ingurumena

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Beira eta Zeramika

Osasun Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Gizarte Zientziak

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Irudi Pertsonala

Informatika eta Komunikazioak

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

“Lanbideko arriskuen prebentzioa” goi mailako heziketa zikloa, Instalazioa eta Mantentze-lanak lanbide arlokoa

Arteak

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

6. ERANSKINA

25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probaren aukera bakoitzak zer lanbide arlotarako ematen duen lehentasuna

25 URTETIK GORAKOAK UNIBERTSITATEAN SARTZEKO PROBAREN AUKERAK

HONAKO LANBIDE ARLO HAUETAN
SARTZEKO LEHENTASUNA EMATEN DU

A aukera

(Arteak eta Giza Zientziak)

Arte Grafikoak

Ostalaritza eta Turismoa

Irudia eta Soinua

Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza

Beira eta Zeramika

Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide arloak

B aukera

(zientziak)

Nekazaritza

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Irudi Pertsonala

Elikagaien Industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Itsaso eta Arrantza Arlokoak

Kimika

Osasuna

C aukera

(osasun zientziak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Nekazaritza

Irudi Pertsonala

Kimika

Osasuna

Segurtasuna eta Ingurumena

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

D aukera

(Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak)

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Administrazioa eta Kudeaketa

Merkataritza eta Marketina

Ostalaritza eta Turismoa

Informatika eta Komunikazioak

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

E aukera

(Ingeniaritza eta Arkitektura)

Arte Grafikoak

Eraikuntza eta Obra Zibila

Elektrizitatea eta Elektronika

Energia eta Ura

Fabrikazio Mekanikoa

Irudia eta Soinua

Elikagaien Industriak

Erauzketa industriak

Informatika eta Komunikazioak

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Iragarkiaren kodea: F1702059