45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

04/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin 04/2016 aldaketa, kreditu gehikuntza baten bidezkoa, hasiera batean onesteko erabakia 2017ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2017ko aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4430 2279900 kontu-saila. Ehorzketa zerbitzuak eta hilerrien kudeaketa: 421 euro.

Guztira: 421 euro.

Hori finantzatzeko gastuen kontu-saila:

870 kontu-saila. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 421 euro.

Guztira: 421 euro.

Uharte Arakilen, 2017ko otsailaren 14an.–Alkatea, Juan Angel Beraza Gastesi.

Iragarkiaren kodea: L1702012