45. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

528E/2017 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko lanpostu huts bat merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez esleitzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 30eko 1717/2012 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 84 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 30eko 940/2013 Ebazpenaren bidez ebatzi zen aipatu deialdia. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko lanpostu huts batzuk merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez esleitu ziren.

Geroago, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 16ko 55/2016 epaiak berretsi zuen Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren martxoaren 13ko 70/2015 epaia, Olga María De Goñi Rodríguez andreak sustatutako 226/2014 prozedura laburtuan emana. Azken epai horrek agintzen du prozedura berrezartzeko, akatsak zuzentzeko epea ez ematea erabaki zen unera, eta prozedurarekin jarraitzeko, izangaiari esleitzen ahal zaion lanpostua zehaztu arte.

Akats zuzenketa hori egin ondoren, Nafarroako Ospitaleguneko erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko 12 lanpostu eskaini zitzaizkion Olga María De Goñi Rodríguez andreari, bat aukera zezan, eta ohartarazi zitzaion plantillako langile finko batek okupatutako bat aukeratuz gero, antzeko beste bat esleituko zitzaiola.

Horregatik, Olga De Goñi Rodríguez andreak aukeratutako lanpostua (61301) plantillako langile finko batek okupatzen duenez, antzeko beste bat (67265) esleitzen zaio.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Olga María De Goñi Rodríguez andreari 67265 lanpostua esleitzea, Nafarroako Ospitalegunean aritzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikari izateko lanpostu huts batzuk merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatze bereziaren bitartez betetzeko deialdian.

2. Izangaiak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau Olga María De Goñi Rodríguez andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin.

Iruñean, 2017ko otsailaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1702376