32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, hautaproben bitartez izangaien zerrenda bat osatzeko, aldi baterako kontrataziorako, Enpresa Zientzietako diplomadun postuan aritzeko. Kalifikazio-epaimahaiaren aldaketa

Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko urriaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, onetsi ziren Barañaingo Udalaren zerbitzuan Enpresa Zientzietako diplomadun postuan aldi baterako aritzeko hautaproben bidezko izangaien zerrenda osatzeko deialdiaren oinarriak. Oinarriok 2016ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren azaroaren 8an.

Deialdiaren 7. oinarrian, epaimahaikideak izendatzen dira, José Ignacio López Zubicaray, orduko jarduneko alkatea, epaimahaiburu izanik, deialdia onetsi zenean kargu hori baitzuen.

Dagoeneko kargu hori ez duenez, alkate udalburuak bere gain hartu zituelako karguaren berezko eginkizunak 2016ko abenduaren 13an, bidezkoa da izendatutako epaimahaia aldatzea, eta egungo alkate udalburua epaimahaiburu izendatzea.

Hori dela eta, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko urtarrilaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen deialdiaren 7. oinarria aldatzea eta, ondorioz, baliorik gabe uztea José Ignacio López Zubicarayren izendapena, kalifikazio-epaimahaiko buru gisa, eta Oihane Indakoetxea Barbería alkate udalburua izendatzea deialdiko kalifikazio-epaimahaiko buru.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1701316