32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

300/2017 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena izan duenez, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2014ko abenduaren 26an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2015eko urtarrilaren 29an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2015eko urtarrilaren 9ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2017ko otsailaren 6an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketako (ERP) Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

30

Aukerakoak

21

Master Amaierako Lana

9

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plana laburtua (moduluaren eta irakasgaiaren arabera):

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

IZAERA

ECTS

Antolaketa: Analisia eta Erabakia

9

Antolaketa: Analisia eta Erabakia

Nahitaezkoa

9

Informazio Sistema Integratuak

9

Informazio Sistema Integratuak

Nahitaezkoa

9

Prozesuen bidezko Kudeaketa

33

Prozesu Logistikoak

Nahitaezkoa

6

Prozesuak Administrazioan

Nahitaezkoa

6

1. ibilbidea: Erabaki Logistikoak

Aukerakoa

21

2. ibilbidea: Erabakiak Administrazioan

Aukerakoa

21

Master Amaierako Lana

9

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

9

Iragarkiaren kodea: F1701822