32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

235/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Abokatutzarako Sarrerarako Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen duena.

Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena izan duenez, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta 2013ko martxoaren 8an Ministro Kontseiluak tituluaren ofizialtasuna ezarri zuenez (zeina 2013ko apirilaren 23an argitaratu baitzen BOEn, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2013ko apirilaren 2ko ebazpen baten bidez).

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak emandako idazketaren arabera, eta urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak bere 26.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zeina uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu baitzuen, Errektoretza honek erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Abokatutzarako Sarrerarako Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana argitaratzea.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2017ko urtarrilaren 27an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

ERANSKINA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak urtarrilaren 27an emandako 235/2017 Ebazpena. Horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Abokatutzarako Sarrerarako Unibertsitate Masterreko ikasketa-plana argitaratzea agintzen da

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Abokatutzarako Sarrerarako Unibertsitate Masterra tituluko ikasketa-plana

Jakintza-arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kredituetan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

54

Praktikak

30

Master Amaierako Lana

6

Kredituak osotara

90

Ikasketa-plana laburtua (moduluaren eta irakasgaiaren arabera):

MODULUA

IRAKASGAIA

IZAERA

Deontologia, Abokatuaren Erantzukizuna eta Antolamendu Profesionala

6

Deontologia Profesionala eta Abokatuaren Erantzukizuna

Nahitaezkoa

3

Antolamendu Profesionala

Nahitaezkoa

3

Jardun Profesionalerako Teknikak

6

Ahozko eta Idatzizko Komunikazio Teknikak. Informazio eta Komunikazio Teknikak (IKT)

Nahitaezkoa

3

Negoziazio Teknikak. Gatazkei Irtenbidea Bilatzeko Sistemak, Epaitegiz Kanpokoak: Bitartekaritza eta Arbitrajea. Kontularitzako Egoera Finantzarioen Analisia

Nahitaezkoa

3

Jarduera Profesionala

42

Funtsezko Eskubideak eta Nazioz Gaindiko Araudia

Nahitaezkoa

2

Praktika Zibila eta Merkataritzakoa

Nahitaezkoa

15

Praktika Penala

Nahitaezkoa

9

Administrazio Praktika

Nahitaezkoa

9

Gizarte Praktika

Nahitaezkoa

7

Kanpo Praktikak

30

Kanpo Praktikak

Nahitaezkoa

30

Master Amaierako Lana

6

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

6

Iragarkiaren kodea: F1701431