32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 2an emandako 3258/2016 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoan. Ebazpen horren bidez izangai berriak sartuz ateratzen den behin betiko zerrenda berariazkoa eta onartu ez diren izangaiena onesten da.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Aitor Lizarralde Lizarraga jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren 3258/2016 Ebazpenaren aurka, izangai berriak sartuz ateratzen den behin betiko zerrenda berariazkoa eta onartu ez diren izangaiena onesten duena.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedurari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatutako espezialitateko eta hizkuntzako interesdun guztiei dei egiten zaie, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedurari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2017ko otsailaren 6an.–Idazkari tekniko nagusia, Fermín Casado Leoz.

Iragarkiaren kodea: F1701538