32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Datu pertsonalen fitxategia sortzeko ebazpena

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Legean adierazitakoarekin bat, Larragoako Udalak aparkatzeko txartelen emakida araudi horretara egokitu behar du.

Txartel hori emateko, datu pertsonalak bildu behar dira, gero, paperezko fitxategi batean erregistratzen direnak zenbait tratamendutarako.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratuko dena. Artikulu honetan ezarriarekin bat, hauxe erabaki da:

Lehena.–Honako fitxategi hau sortzea, ezaugarri hauekin eta egitura honekin:

Aparkatzeko txartela.

–Xede eta erabilera aurreikusiak: aparkatzeko txartelak ematea, betebeharrak egiaztatzea eta emandako txartelak mantentzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, horretarako prestaturiko inprimakiaren bidez.

–Ukitutako norbanakoak edo taldeak: aparkatzeko txartelaren eskatzaileak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, NAN, helbidea, irudia, sinadura.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Osasunari buruzko datuak (minusbaliotasunaren ziurtagiria).

–Tratamendurako erabilitako sistema: eskuzkoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Larragoako Udala.

1. Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Larragoako Udala.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea Aparkatzeko txartelaren fitxategia sor dadila eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroan inskriba dadila.

Larragoan, 2016ko abenduaren 5ean.–Alkatea, María Flora Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1701337