32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2017ko ekitaldiko ordenantza fiskalen aldaketa. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea hasiera batez onestea, 2017ko ekitaldirako tarifak aldatu direla-eta.

Erabakia 2016ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du erreklamaziorik egin. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, ordenantza fiskalen tarifetako aldaketa behin betiko onetsi da eta tarifa berri horien behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da. Hona hemen ordenantza horien espedienteetako aldaketak:

7. ORDENANTZA
EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN, “MAHAI, AULKI ETA MAHAITXOAK” ATALARI DAGOKIONEZ

Ezartzen da ordainarazpena izanen dela horiek erabiltzen diren egunen eta okupatzen dituzten metro koadroen araberakoa, eta irizpide hauei jarraikiz aplikatuko dela:

–Zaindariaren jaiegunak (tasa kalkulatzeko, 15 egun hartzen dira halakotzat): 0,20 euro/m².

–Udako denboraldia (90 egun hartuko dira halakotzat, ekainaren 15etik irailaren 15era arte. Kuota honela kalkulatuko da: 15 egun × 0,20 euro/m² + 75 egun × 0,15 euro/m²).

–Urteko denboraldia (180 egun hartuko dira halakotzat): 0,10 euro/m².

5. ORDENANTZA
UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK

Tasen zenbatekoak aldatu dira, honelaxe:

–7 urtetik 14 urte arte (biak barne): 25 euro.

–15etik 65 urte arte: 50 euro.

–65 urtetik goiti: 25 euro.

–Ezkontza edo izatezko bikoteak, Funesko Udalaren Izatezko bikoteen erregistroan inskribatuak: 70 euro.

–Gainerako zenbatekoak bere horretan utzi dira: Familia ugarien abonamenduak: %25eko deskontua (Funesko herritarrak, familia ugariaren txartela dutenak).

–Sarrera: 5 euro.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1701321