32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Gaintzako 5. poligonoko 248. lurzatiaren kudeaketarako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

2017ko urtarrilaren 24ko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zen lurzoru urbanizaezinean dagoen Gaintzako (Araitz) 5. poligonoko 248. lurzatiaren kudeaketarako hirigintza hitzarmena, nahitaez eman behar den lurren balio gehikuntzaren %10a eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, 20 egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak osoko bilkuran behin betiko onetsi aitzin.

Araitzen, 2017ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1701312