32. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko, ontziak hautatzeko plantako peoi lanetan aldi baterako kontratazioarekin aritzeko deialdian

2017ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 26an, izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez eratzeko, ontziak hautatzeko plantako peoi lanetan aldi baterako kontratazioarekin aritzeko deialdiaren iragarkia. Hartan akatsa badela ikusirik, honako iragarki hau ematen da argitara, zuzentze aldera:

Deialdiaren izenburuan, honako hau dioen tokian: “oposizio-lehiaketa”, honako hau behar du: “oposizio”.

Eskaerak aurkezteko hamabost egun natural gehiago izanen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2017ko otsailaren 2an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1701692