31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

10/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2016ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aldaketaren xehetasuna: “Lehenbizikoa.–10/2016 aldaketa onestea San Adriango Udalaren 2016ko ekitaldiko Gastuen Aurrekontuan, txosten honetako xedea baita:

–Finantzaketa behar duten aplikazioak:

3321 6220000. Inbertsioa: liburutegia eta polizia-etxea. 800,00 euro.

Guztira: 800,00 euro.

–Kreditua lagatzen duten aplikazioak:

3340 2160002. Telerebotea, prestakuntza, hobekuntzak. 800,00 euro.

Guztira: 800,00 euro.

Bigarrena.–Kontu-hartzailetzak zer esanik ez badu, aurrekontuko aldaketa honek onesten den une beretik aurrera izanen du indarra.”

San Adrianen, 2016ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1701830