31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Aldaketak ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2016ko azaroaren 7an egin osoko bilkura arruntean, ordenantza hauen aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen: Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza, Energia Berriztagarrien Gelan sartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza eta Eguneko Arretarako Landa Zentroko zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala. Iragarkia 2016ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an, argitaratu zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Oibarren, 2017ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Ur horniduraren zerbitzua emateko tarifak ondoko kontzeptu hauengatik izanen dira:

1.–Etxerako, industriarako eta lorategietarako ur hornidura:

a) Gutxieneko kontsumoa lauhilekoan (26 m³): 15,25 euro lauhilekoan.

b) Gutxieneko kontsumotik gorakoa (26 m³): 0,61 euro/m³.

2.–Sare orokorrari lotzea:

a) Etxerako ura izateko hargunea, hazbete eta brida ¾: 146 euro.

b) Industriarako ura izateko hargunea, hazbete: 164 euro.

c) Industriarako ura izateko hargunea, 2,5 hazbete arte: 221 euro.

d) Industriarako ura izateko hargunea, 3 hazbete: 260 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GELAN ESKATU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Eskubideak ondoko oinarrizko tarifa hauen arabera bilduko dira:

–Banakako sarrera: 3 euro pertsonako.

–Lantegiak: 2 euro pertsonako.

–Monitoreak/irakasleak: salbuetsita.

Energia Berriztagarrien Gela eta Lanbideen eta Oroimenaren Museo Etxea, biak, ikusteko packa:

–Tarifa arrunta (helduak): 4 euro pertsonako.

–Tarifa berezia (gazte txartela, 18 urtera bitarteko gazteak, 15 lagunetik goitiko taldeak, herrian erroldatuak eta langabetuak): 3,30 euro pertsonako.

ORDENANTZA FISKALA, EGUNEKO ARRETARAKO LANDA ZENTROKO ZERBITZUAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

7. artikulua.

1. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetan jasotakoak dira, zerbitzuaren arabera eta familia unitatean kontatu beharreko kideen hileko per capita errenta garbiaren arabera.

2. Hileko per capita errenta garbia kalkulatzeko, familia unitatean kontatu beharreko kideek dituzten urteko diru-sarrera guztiak batuko dira, haien jatorria edozein dela ere, eta, lortzen den emaitza, urteko hamabi hilabetetan banaturik, unitate horretako kideen kopuruarekin zatituko da.

3. Urteko diru-sarreratzat hartuko da lanaren errenten, pentsioen eta lanbide jardueren errendimenduen bidez eta salbuetsietako errenten bidez jasotakoa.

4. Diru ekarpena. Oibarko Eguneko Arretarako Landa Zentroaren erabiltzailearen ekarpen ekonomikoa ezartzeko, honako hau hartuko da kontuan:

a) Erabiltzailearen familia unitatearen urteko diru-sarrera guztiak, aurreko ekitaldiari dagozkionak. Lanaren errenten, langabeziaren, pentsioen eta salbuetsitako errenten bidezko diru-sarrerak baloratuko dira.

b) Diru-sarrera guztien konpututik kentzeko moduko gastuak izanen dira hauek: gutxieneko familiarrarengatik zerga-oinarrian egiten den murrizketa, ohiko etxebizitza alokatzeagatik kuotan egiten den kenkaria (0,15ez biderkatua) eta ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik kuotan egiten den kenkaria (0,15ez biderkatua), bere baitan dituena, etxebizitza erosteaz gain, minusbalioa dutenentzat egokitzea eta eraberritzea. Orobat, mendekotasunagatik arreta emateko gastuak kenduko dira (garraioa, etxeko lanak egitea, etxeko laguntza zerbitzua eta beste), agiri bidez behar bezala frogaturik badaude (gastua 0,15ez biderkatuko da eta dagokion zenbatekoa kenduko da).

c) Onuradunen egoera sozioekonomikoak eta familiarrak aldatzen direnean, horren berri eman behar dio Oibarko Udalari, gertatu eta hilabeteko epean, kasuan kasuko tarifa egokitzeko.

9. artikulua.

Tarifa desberdinak daude, baliabidea zein modalitatetan erabiltzen den eta zein zerbitzu erabiltzen den kontuan hartuta.

1. Baliabidea egun osoan erabiltzeko modalitatearen tarifa:

Pertsonak Oibarko Eguneko Arretarako Landa Zentroan erregimen osoan hartzeko, zerbitzu guztiak dituztela bainu geriatrikoa, arropa garbiketa eta lisaketa eta garraioa izan ezik:

ERRENTA MAILA

TARIFAREN ESKALA

Hileko PCEGa (per capita errenta garbia):

300 euro baino gutxiago

30 euro

Hileko PCEGa: 301 - 400 euro

80 euro

Hileko PCEGa: 401 - 500 euro

100 euro

Hileko PCEGa: 501 - 600 euro

120 euro

Hileko PCEGa: 601 - 700 euro

140 euro

Hileko PCEGa: 701 - 800 euro

160 euro

Hileko PCEGa: 801 - 900 euro

180 euro

Hileko PCEGa: 901 - 1000 euro

200 euro

Hileko PCEGa: 1001 euro baino gehiago

220 euro

2. Baliabidea egun erdian erabiltzeko modalitatearen tarifa:

Pertsonak Oibarko Eguneko Arretarako Landa Zentroan egun erdiko erregimenean hartzeko, astelehenetik ostiralera egunean 4 ordu guztira, ematen diren zerbitzuak ordu tarte horretan erabiltzeko eskubidea izanik, bainu geriatrikoa, arropa garbiketa eta lisaketa eta garraioa izan ezik.

Modalitate honek bi aukera ditu:

–11:00etatik 15:00ak arte: hor sartzen dira gosaria, estimulaziorako eta aisialdirako jarduerak eta bazkaria. Baita hauek ere: medikazioa eta higiene pertsonala gainbegiratzea, elikatzeko jarraibideak ematea, balorazio soziala eta Banakako Arreta Programa.

–14:00etatik 18:00ak arte: hor sartzen dira bazkaria, estimulaziorako eta aisialdirako jarduerak eta askaria. Baita hauek ere: medikazioa eta higiene pertsonala gainbegiratzea, elikatzeko jarraibideak ematea, balorazio soziala eta Banakako Arreta Programa.

Modalitate honetan tarifa hauek aplikatuko dira:

ERRENTA MAILA

TARIFAREN ESKALA

Hileko PCEGa (per capita errenta garbia):

300 euro baino gutxiago

23 euro

Hileko PCEGa: 301 - 400 euro

60 euro

Hileko PCEGa: 401 - 500 euro

75 euro

Hileko PCEGa: 501 - 600 euro

90 euro

Hileko PCEGa: 601 - 700 euro

105 euro

Hileko PCEGa: 701 - 800 euro

120 euro

Hileko PCEGa: 801 - 900 euro

135 euro

Hileko PCEGa: 901 - 1000 euro

150 euro

Hileko PCEGa: 1001 euro baino gehiago

165 euro

3. Baliabidea jardueren modalitatean erabiltzeko tarifa:

Pertsonak Oibarko Eguneko Arretarako Landa Zentroan jardueren modalitatean hartzeko, astelehenetik ostiralera egunean 2 ordu guztira (goizez edo arratsaldez), zerbitzuan egiten diren jarduerez gozatzeko.

Modalitate honetan ez dira sartzen jantokiko zerbitzua, bainu geriatrikoa, arropa garbiketa eta lisaketa eta garraioa.

Erabiltzailearen beharren eta zentroaren funtzionamenduaren arabera ezarriko dira ordutegiak. Ondoren agertzen diren prezioak berdin aplikatuko zaizkie egun batez nahiz asteko egun guztietan etortzen direnei.

Modalitate honetan tarifa hauek aplikatuko dira:

ERRENTA MAILA

TARIFAREN ESKALA

Hileko PCEGa (per capita errenta garbia):

300 euro baino gutxiago

9 euro

Hileko PCEGa: 301 - 400 euro

24 euro

Hileko PCEGa: 401 - 500 euro

30 euro

Hileko PCEGa: 501 - 600 euro

36 euro

Hileko PCEGa: 601 - 700 euro

42 euro

Hileko PCEGa: 701 - 800 euro

48 euro

Hileko PCEGa: 801 - 900 euro

54 euro

Hileko PCEGa: 901 - 1000 euro

60 euro

Hileko PCEGa: 1001 euro baino gehiago

66 euro

4. Bainu geriatrikoaren eta arropa garbiketaren eta lisaketaren zerbitzuak:

Bainu geriatrikoaren eta arropa garbiketaren eta lisaketaren zerbitzuetan, 3 euro kobratuko dira zerbitzu bakoitzeko, salbu eta hileko PCEGa 300 eurotik beherakoa dutenei, salbuetsita egonen baitira horiek.

5. Etxez etxeko garraio zerbitzua:

–Zerbitzua egun osoko modalitatean erabiltzen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte hilean (joan-etorria).

–Zerbitzua egun erdiko modalitatean erabiltzen dutenek edo zentroak antolatzen dituen jardueretara astean 4-5 egunez joaten direnek 10 euro ordainduko dituzte hilean (joatea bakarrik/itzultzea bakarrik).

–Zentroak antolatzen dituen jardueretara astean 1-3 egunez joaten direnek 8 euro ordainduko dituzte hilean (joatea bakarrik/itzultzea bakarrik).

6. Urtero, erabiltzaileei eskatuko zaie beren egoera sozio-ekonomikoa frogatzeko dokumentazioa aurkez dezatela, Eguneko Arretarako Landa Zentroak ematen dituen zerbitzuengatik kobratu beharreko prezioa horretara egokitzeko.

Iragarkiaren kodea: L1700078