31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako ofizial izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko

1. Arau orokorrak.

1.1. Oinarri hauen helburua da C mailako zerbitzu anitzetako ofizial izateko bi lanpostu betetzea, Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuan aritzeko, Atarrabiako Udalaren zerbitzuko plantillako langileei murriztutako oposizio-lehiaketaren bidez, baldin eta deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

Prozedura eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.6 artikuluan xedatuari jarraikiz, ezartzen baitu hautapen proben deialdia egiten ahalko dela beren funtzionarioei murrizturik, eraginkortasun eta ekonomia arrazoiek komenigarri egiten dutenean aldaketak egitea lanpostuen antolaketa eta eginkizunetan, eta horiek nahitaez goragoko maila batean sailkatzea eragiten dutenean, betiere baldintza izanik deialdiko lanpostu hutsek ez ekartzea plantillan diren lanpostuen kopurua handitzea.

1.2. Hautaprobak gainditu ondoan lanposturako izendatzen diren izangaiak C mailan sailkatuko dira eta maila horretako ordainsariak jasoko dituzte, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan ezarriari jarraikiz, baita Atarrabiako Udalaren plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko izangaiak izendapenaren aitzin zuen araubide juridikoa. Gizarte Segurantzaren eta osasun laguntzaren araubide berari ere kontuko dio.

1.4. Lanaldi osoa bete beharko da, eta zerbitzuaren beharretara egokiturik, administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko baitute.

1.5. Izendatuak orain arteko lanpostuan zituen eginkizun berak izanen ditu, nahiz eta bere sailkapen berriaren ondoriozko beste batzuk ere manatzen ahalko zaizkion:

–Obra, zurgintza, iturgintza, lorezaintza, garbiketa, hilerri eta abarretako lanak egitea.

–Udalaren hiri azpiegitura eta instalazioetako mantentze eta zaintza lanak.

–Ibilgailuak eta makinak gidatzea.

Eta, oro har, aipatutakoen antzeko guztiak, zerbitzua dela eta bere gain utzitakoak.

2. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Atarrabiako Udalaren plantillako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, D mailakoa, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu baten titular gisa, Udaleko Obren Zerbitzuko D mailan.

b) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun onartua izatea, gutxienez.

c) C motako gidabaimena, izatea.

d) Eskaerak aurkezteko epea burutzen den egunean Goi Mailako Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketakoa edo baliokidea izatea edo eskuratzeko baldintzetan egotea.

Baldintza hori bete ezean, administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun onartua duela frogatu beharko da.

e) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

2.2. Probak gainditu eta lanpostua lortzen duten izangaiek deialdi honek xedatzen duen moduan eta epean egiaztatu beharko dituzte aitzineko baldintzak. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunerako, baita hautapen prozedura osoan eta izendapen eguna arte ere.

3. Eskaerak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Atarrabiako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eta I. eranskineko ereduari lotuko zaizkio; haietan adieraziko da eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen direla.

3.2. Eskabideari izangaiak lehiaketaldian baliatu gogo dituen merezimenduen jatorrizko ziurtagiriak edo kopia kautotuak gehituko zaizkio.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akats formalik bada, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea burututakoan eta horiek ebatzitakoan, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

5. Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiko burua: Atarrabiako Udaleko alkatea. Ordezkoa: Atarrabiako Udaleko lehen alkateordea.

Mahaikide-idazkaria: Atarrabiako Udaleko idazkaria. Ordezkoa: Atarrabiako Udaleko kontu-hartzailea.

Mahaikidea: Hirigintza Batzordeko burua. Ordezkoa: Hirigintza Batzordeko kide bat.

Mahaikidea: Atarrabiako Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria. Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendaria.

Langileen Batzordeak izendatu beharreko mahaikidea.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengoa, gutxienez, bertan izan gabe. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

5.3. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahalko ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan soilik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. Oposizio-lehiaketaren garapena.

6.1. Oposizio-lehiaketak bi fase izanen ditu, lehiaketaldia lehendabizi eta oposizioaldia gero, 2017ko otsailean hasita noski.

6.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpenean berean zehaztuko da probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren. Ondotik, epaimahaiak garaiz emanen ditu argitara hurrengo probak egiteko iragarkiak, erregelamenduaren arabera.

7. Lehiaketaldia.

Lehiaketaldia ez da baztergarria. Hartan izangai bakoitzaren merezimenduak baloratuko dira. Betiere deialdiko lanpostuetako eginkizunekin zuzenean ikusteko dutenak hartuko dira kontuan.

Epaimahaiak III. eranskineko baremoarekin bat baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.

8. Oposizioaldia.

Oposizioaldiak ondoko ariketa hauek izanen ditu; hartan, gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira.

8.1. Lehen ariketa teorikoa izanen da; test motako galdetegi bat erantzun beharko da, II. eranskineko gai zerrendaren gainean Ariketa honetan gehienez ere 35 puntu lor daitezke.

8.2. Bigarren ariketa teoriko-praktikoa izanen da; test motako galdetegi bat erantzun beharko da, lanpostuaren eginkizunen gainean. Ariketa honetan gehienez ere 35 puntu lor daitezke.

8.3. Oposizioaldiko ariketa bakoitza bururatutakoan, epaimahaiak argitara emanen ditu Herriko Etxeko iragarki oholean, azterketa gainditu duten izangaien zerrenda, haien kalifikazioekin, baita hurrengo ariketa noiz eta non eginen den ere.

8.4. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean daramatela agertu beharko dute, edo bestela, epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8.5. Epaimahaiak finkatuko du ariketak egiteko ordena, eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin behar diren.

8.6. Ariketa bakoitzaren gehieneko iraupena epaimahaiak finkatuko du azterketa hasi aitzin.

9. Gainditu dutenen zerrenda.

9.1. Oposizioaldia bururatutakoan, epaimahaiak gainditu dutenen zerrenda argitara emanen du Udaleko iragarki oholean, erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran, oposizioaldian eta lehiaketaldian izangai bakoitzak lorturiko kalifikazioak batuta.

9.2. Epaimahaiak Alkatetzari igorriko dio oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egunean, proposatutako izangaiak deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu Udalaren Erregistro Orokorrean, baita beste agiri gehigarri batzuk ere, Udalak eskatzen badizkio.

Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa frogatzeko, epaimahaiak proposatu den izangaiaren osasun azterketa aginduko du.

9.4. Proposatutako izangaiak aipatu epearen barrenean agiriak aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, ezin izanen da kontratua formalizatu, eta haren egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, ukatu gabe ere eskabidean egin faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna.

Arestiko atalean azaldutakoa gertatuz gero, 9.1 oinarriak aipatzen duen zerrendan ondotik heldu den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

10. Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

10.1. Aitzineko oinarriak aipatzen duen hautapen prozedura bururatuta, ebazpen baten bidez, alkateak proposatutako izangaiak izendatzeko aginduko du; ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Aipatu epean eta ezinbestekoak salbu, jabetza hartzen ez badu, lanpostu berrirako eskubide guztiak galduko ditu. Halakoetan, 9.1 oinarriko zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko da lanpostua.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

11. Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, hauetako errekurtso bat para daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, egintza agindu edo erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Atarrabian, 2016ko abenduaren 2an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

–Nafarroako toki entitateen lege araubidea: udalerriak. Antolaketa eta administrazioa.

–Atarrabiako Udala. Osaera. Kideak hautatzea. Osoko bilkura, alkatea eta Gobernu Batzordea. Informazio batzordeak. Udal erakundeen funtzionamendua.

–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. Ezagutza orokorra. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Lanpostuak betetzea. Ordainsariak. Eskubideak eta betebeharrak. Diziplina araubidea.

III. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio Publikoetan zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuan egindako zerbitzuak, D mailan, deialdiko lanpostuak berezko dituen eginkizunetan, puntu 1 urte oso bakoitzagatik eta gehienez ere 20 puntu.

Zerbitzu egin bada osoa baino lanaldi laburragoetan eta urtebete baino gutxiago iraun badu, hainbanaketa eginen da dagokion heinean.

Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuak administrazio kontratatzailearen ziurtagiriaren bidez frogatuko dira; hartan hauek agertuko dira: lanpostua, maila profesionala, lanaldi mota (lanaldi partziala izanez gero adierazi beharko da portzentajea edo ordu kopurua) eta lan egindako denboraren hasiera eta amaiera datak.

b) Bete beharreko lanpostuarekin zuzenean ikusteko duen edukiaren gaineko prestakuntza osagarriagatik, gehienez ere 10 puntu, baremo honi jarraikiz:

20 ordu baino gutxiagoko ikastaro bakoitzagatik: 0,5 puntu.

20 ordu eta hortik goiti, 40 ordura gabe: puntu bat.

40 ordu eta hortik goiti, 100 ordura gabe: 1,5 puntu.

100 ordu eta hortik goiti: 2 puntu.

Iraupena behar bezala egiaztatzen ez bada, ikastaroa 20 ordu baino gutxiagokoa dela ulertuko da.

Iragarkiaren kodea: L1700688