31. ALDIZKARIA - 2017ko otsailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Akats zuzenketa, jendaurrean jartzeko tramitearen komunikazioarena.

Akats zuzenketa, instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko espedientearena. Espedientearen sustatzailea Traperos de Emaús fundazioa da.

Instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko espedientea (Traperos de Emaús Fundazioak sustatua) iragarri zen 2017ko 25. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an. Iragarkian akatsa badela oharturik, berriz argitaratzen da, jendaurreko epe berri bat emanez.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea:

0001-0038-2016-000016

Instalazioa

Hondakinak kudeatzeko zentroa

Titularra

Traperos de Emaús Fundazioa

Tokia

Gipuzkoa, 11

18. poligonoa, 338. lurzatia

Berriozar

Koordenatuak

UTM-ETRS89, ardatza: 30N,

X 608.231,000 eta Y: 4.743.871,000

Udalerria

Berriozar

Proiektua

Hondakinak kudeatzeko zentroa

Iruñean, 2017ko otsailaren 6an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1701582